Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Finala ttipian, hirugarren tokiarendako, metzikanoek menean atxiki dituzte gipuzkoarrak. Herria 2004-09-23
Auzi horri josia bada bixtan da besteño bat: esposatzen den emaztekiak bere izena behar duen aintzina atxiki ala senarrarena hartu. Herria 2001-05-03
L. eta bere lagun baloi biltzailearentzat, semenarioan atxikiak izan baitziren. Herria 2005-10-06
Baina amak azaldu dit norbait maite izateak pertsona horri atxikia egotea esan gura duela, eta bere irudiko amaordeari atxikia nago ni. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 42. orr.
Nik neure kremailerazko karpeta horia atxiki nuen bakarrik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 52. orr.
Hala ere, mintzoa ez dator buruzagiaren ahotik, hark berak esku artean atxikitzen duen irrati-aparatutik baizik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 20. orr.
Haren bulegoak bi aurre-gela zituen, alde banatara atxikiak buru bati belarriak bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.
Emakumeari laguntasuna erregutu gura zion, baina eserlekuan atxikitzen zuen izu laborriak, mutu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 252. orr.
Mundu irudikaezin eta arrotz batean bizi den haur baten barnera iristeko eta hari atxikitzeko gizagaindiko eginahalak egin arren, gerta daiteke iruditzea alfer-alferrik ari direla. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.
Aizkoraren bat eskura izan balu, edo burduntzi bat, edo aitaren bularra txikitu eta hilko zuen beste edozein arma, Jamesek atxiki egingo zion orduantxe. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.
Baina, hor, 400-500 metro altuerako apalean, airezko maila zeharrargi ikusezin batek banandu eta atxikiko du, beheko aire hotzarekin nahasi gabe, hortik gora 8 gradutan dagoen aire epela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.
-Izugarri pozten nau zu ezagutzeak, maitea -agurtu zuen Smithers andreak, Monaren eskua hartuz eta bere eskuen artean atxikiz-. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 32. orr.
Eta haiekin egin izan dut amets, behin baino gehiagotan, lotan nengoela... baita esna ere, bestela ezin esplika baitaiteke nola egon izan naizen aeromodelismoari hain lotua eta atxikia. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 130. orr.
Kantuak bai, dio Borrowek Ichasoa urac aundi, estu ondoric agueri... aipatuz (atxikitzen dut haren ortografia), baina literatura urria. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 8. orr.
Eta nola konstituzioaren arabera, apezpikuak gobernuak izendatzen baitzituen, Erromako aita sainduaz kondurik atxiki gabe, honek debekatu zuen zin horren egitea. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.
Trena bafaka zihoan, intzirika, astinka, bihurgunetik bihurgunera, fantasmak bezala ilargi gabeko gauari atxikitzen zitzaizkiola ziruditen Istriako mendien artean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 69. orr.
Behinola buruan erabili nuen zu, iheslaria, haurraren bidez atxikiko zintudala. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 57. orr.
Diziplina atxikitzeko eginen zuten hori, Petratxarrirenean ez geundela oroitarazteko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.
Lagun asko izan dut, baina koadrilarena itogarria iruditu izan zait betidanik, herri bati atxikita egotearena bezalaxe... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 71. orr.
Zertarako baina? Luzeegi joko zidan kutun hura nirekin zelan atxiki nuen azaltzea. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.
Beste komuneko mutikoa hormari atxikita geratu zen; orduan, horma igo zuen eta katetik zintzilikatu eta ura aterarazi zuen eta horrela hanka egin zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 90. orr.
Baina kasu honetan, bertze aunitzetan bezalaxe, alferrik saiatuko dira altxatua zuzentzen: ederki jakin izan baitu Filipek egoerari atxikitzen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.
Gizakietan -animalia guztietatik espezializatuenak dira gizakiak-, ehun garrantzitsuak dira eskeletoa eta hari atxikitako muskuluak, bi arrazoirengatik: funtzionala bat eta estrukturala bestea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.
Dena dela, Hego Euskal Herrira mugatzen zen, gehienbat, euskara giputzaren nagusitasuna; Ipar Euskal Herrian Lapurdikoak atxikitzen zuen-eta lehentasuna. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 42. orr.
Anekdota lirateke agindu hauek, gogoari atxikiko ez balira. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 85. orr.
-Atxiki hire belarrietako bat nire ezpainetara, eta adituko duk hemen zer jazo zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 66. orr.
Zurezko jarlekuari atxikitzen diozue, haize-oldarrak zigortu oihalaren azpiko burdinei, eskura duzuen zernahiri. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 12. orr.
Misterio horrek atxikitzen zintuen ate ondoan. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 94. orr.
Denek ukitu zuten Chico, belarria atxiki zioten bizkarrera, gero aitari begiratu zioten ezer esan gabe. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.
XIII. mendeko tanka olerki bat aipatzen du, setsugetsuka aipatzen du (elurra, ilargia, lorea), gizakia naturari atxikiz. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.
Baina ordenatu orduko, gibelerat egitea ezin zela, Jainkoaren zerbitzuko etengabe izan beharrez, haren laguntzarekin garbitasuna atxikiz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 10. orr.
Agirreazkuenagak ohartutakoari atxikiz, deskribatu dituen jende tipoetan bera nola fijatzen den behatuz has gaitezke. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.
Haur aulkia abiatu zelarik, heldulekuari bere eskutxoez atxikita, Leireren harria... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 127. orr.
Are tinkoago atxiki dut Charlieren lepoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.
Croce, izan ere, erromantizismoari atxikia zen, eta Pirandello tematuta zegoen erromantizismotik geratzen zen guztia birrintzen. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 9. orr.
Horixe da guztion bekatua eta guztion kondena; eta utopia horretan dihardugu, ez alferrik, erlijioari, politikari, filosofiari, arteari atxikiak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 52. orr.
Nirekin izango dituzun harremanetan ondoko puntu hauei atxikiko zatzaizkio: Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 59. orr.
Betiko geratuko zaio irudi hori gogoan atxikia: emaztea, hil hurren, ohean etzanda, kantuan, kementsu eta adorez, erlojuari ordurik ez jotzeko esaka. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 16. orr.
Ikusi, ezpere, nola armiarmak eraikitzen duen berea, bere nahirik nahitsuenen atxikitzeko eta haien sostengatzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.
Testuaren azkeneko orrialdeetan honela mintzo da Sokrates: "Uste dut Atenasko bakarrenetarikoa naizela, bakarra ez esateko, benetako arte politikoari atxikia eta nik dudala gaur praktikatzen". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Katedraletik irteten ari nintzela, gure bidaia egitera bakarrik etorri den mutil erakargarria sartu da: Ruben (atzo, elkarren aurkezpena egin genuenean, haren izena izan zen gogoan atxiki nuen bakanetako bat). Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 44. orr.
Gazte, eder, irribarretsu, eskuetan afixak atxikitzen zituen jendeketa nabarraren artean nabarmen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 39. orr.
Beso bat atzeratu eta sokari oratu zion, Amyk buruari atxikitzen zion bitartean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.
Gorputza biribilean bildurik, belaunak elkarri atxikita eta eskuekin hortxe eutsiz, egundoko jauzia da argazkian egiten ikusten dioguna. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.
"Filosofia moral osoa, bizi xehe bati atxikitzen zaio apainketa aberatsagoko bizi bati bezain ongi; gizon bakoitzak darama giza baldintzaren molde osoa". Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 15. orr.
Haren erroak sendo atxikita daude pelbisaren barrenean, iskionean, eta erekzioa gertatzen denean hortxe oinarritzen da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.
Laguntzaileen neskame eta morroientzako lekuek, ukuiluek eta atxikitako eraikuntzek ezin dute handiagoak izan eta, sinesten ez baduzu ere, hamar pertsonen soldatak San Franciscoko etxean geneuzkan bigatik ordaintzen genuenaren berdina kostatzen zaizkigu. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 11. orr.
Hargatik ez nintzen sobera tristetu guregandik joatekoa zela jakin nuenean; alde askotatik, hobe nuen harengandik urrun bizi, oroitzapenean atxiki, osasun arrazoi egoista hutsengatik besterik ez bazen ere. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 39. orr.
Eutsi, eutsi, bihotz; Eta zuek, ene zainok, ez zaitezte bertan zahartu, baizik tinko nazazue atxiki. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 62. orr.
Artzain higatzen ginen garaietan, ardiak ardura auzoen funtsetan atxikitzen genituela sala dezaket egun, lasterka, jostatzen, idazten, irakurtzen edo ametsetan galtzen ginelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 21. orr.
Hura gizon txikia zen, ahate baten modura zebilen eta ile beltz bakan batzuk zeuzkan, garezur gangatuari irmo atxikiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.
Guzientzat ikusezina gertatu zen zeinua bere ilobarentzat salbu, honek begia atxikitzen baitzion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 164. orr.
Guardak begia atxiki zien, kale izkinan haren bistatik desagertu ez zireno. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 262. orr.
Eta herritik falta bada, urrunetik bederen begia beti atxiki behar herriko gora-behera guzieri. Herria 2001-03-22
Joko hori errexa zen ikasteko, baina denbora pasagailu ona, noiztenka begia atxikiz artaldeari eta etor zitekeen pizti edo basabereari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.
Mariri begia atxiki zion, eta altzairuzko tresna erortzen entzun zuenean makurtu zela ikusi zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 288. orr.
Maiatzeko hauteskunde horieri ere beraz, begia beharko diotegu atxiki. Herria 2001-03-08
Arranguratu direnek erran dute ernerik egonen direla begia untsa atxikiz zer egiten den eta zer ez. Herria 2001-07-26
Frantziak indarño bat egin badu ere petrola karreun dabiltzan untzieri begia hurbilagotik atxikitzeko... Herria 2003-11-20
Waltary-ren kontra, luzaz buru atxiki dio artista huni. ETC-prentsa Herria, 2011-03-03
Denek gogoan atxikiko dugu haren omore ona, eta alegerantzia. Herria 2003-03-17
Emaitza zenbaki bakarrekoa atera zaizuenok, berriz, gogoan atxiki besterik ez duzue. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 136. orr.
Arrats apalerako beste hitzordu bat iragarria zitzaidan eta ez nuen espantu egitekorik, eguna ahal bezainbat kasu eginez pasatzekoa nuela gogoan atxikiz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 144. orr.
Eta hori erraz izanen da demonstratzea, gogoan atxikitzen baldin badugu lehenik - berek onartzen dutena - hots, Jainkoaren erabaki soilari eta Haren nahi hutsari dagokiola, izatea duen edozein gauza, den hura bera izatea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 99. orr.
Zeren eta lehenago, denboran, izenak zinez gogoan atxikitzen nituen. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 82. orr.
Idiota jakintsua, ikasia edo abila deitzen zaion giza jeneroa, beraz, idiota da, baina zenbait arlo zehatzetan, hala nola matematikan, musikan edo datuak gogoan atxikitzen, ohi ez bezalako dohain eta ezin sinetsizko abildadearen jabe da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.
Libratu horietarik bat beneditanoa zen, ez dakit zein komentukoa, eta pena dut izena ez gogoan atxikirik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 129. orr.
Eleka desordenatuan ari ginen, gogoan atxikiz biharamunean Hervé Malgornen igurikatzera beharrak ginela. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.
Oraingoz ez gaitezela horretaz ardura, baina gogoan atxiki dezagun funtsezko bulkoan Jainkoa Jainko baitan ezagutzen dela, izanik, hala ere, zerbait sortua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.
Guztiarekin ere, argitaletxerantz isurarazten zuen Balbok gogoan atxikitakoaren parte bat, kakari ezin eutsiz kaka egiten ari dena soro bat gorozten ari dela jakinean dagoenak bezala. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 254. orr.
-Herriaren alde beren bizia eman dutenak gogoan atxiki ditzagun, sakrifiziorik handiena eta ederrena egin dute Herriaren iraupena segurtatzeagatik. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 62. orr.
Garaziren begiak, berriz, gogoan atxiki nituen irudietan baino aise berdeago; eta begirada, ezinago leuna. Txillardegi «Putzu», 1999 - 312. orr.
Adinekoak hartzerakoan beti gogoan atxikitzen dut galdera hau: eta ni nolakoa izanen naiz beren adina ukanen dudalarik?. Berria - Kultura 2004-05-04
Hala izan nadin betiere jaun eta jabe hitza atxikitzeko, edo hitza jateko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.
Hitzemana nion eta hitza atxikitzen dut. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 20. orr.
Badakit nolakoa xiren ama: hitz eman eta gero ez duxu hitza atxikitzen... Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 57. orr.
Eta hara, ez nuela ene hitza atxiki! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 171. orr.
Legeak dio unibertsitateak gehienez ere lau urterako kontratatuko dituela irakasle atxikiak Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Irakasle atxikia izateko baldintzak arautzen ditu. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
[...] kultura-saileko arduradunaren mahaian uzten zuen artikulua mezulari batek -ohi bezala, Duvrescuren irakasle-atxikiak-. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 164. orr.
Burrasoen hautuaz kontu atxikiko dela, hots euskara ez dela sistematikoki ikastegi guzietan erakatsiko, burrasoek galdatzen dutelarik baizik. Herria 2005-11-10
Lukuztar hautetsiak hitz-emaiten du jendearen ikusmoldeaz kontu atxikiko dutela departamenduan afera aitzinera pusatzeko tenorean. Herria 2004-09-02
Hurbileko zerbitzua dute hor, ez da ordutegi ttikitzerik aipu, postak auzotarren mugimenduaz kontu atxikitzen du. Herria 2005-11-03
Egiazki den gutieneko hobenik gabe preso atxikiak izan badira eta hoin luzaz hoinbeste jende, nola behar dira orai saltsa hortarik ateratu? Herria 2004-05-27
Lehena Mazedonian bahitu zuten eta Afganistanen preso atxiki bost hilabetez, Haida Zamar Damaskon giltzapetuta dago eta Kurnaz, Guantanamon dago. Berria - Mundua 2006-01-21
Errege guzietarik eztiena eta amualtsuena - sobra ezti eta amultsua, ezen bortitzago izan balitz, bere eginbideak hobeki beteko zituen eta bere erresuma gaixtaginen errabiatik zainduko zuen; beraz errege hori, Luis hamaseigarrena, lehenik preso atxiki zuen eta gero hil. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 156. orr.
Ez da harritzeko, Idolo berri horren historia hasiz geroz, baldin horrelako nagusiaren ordezkari bazeukan Richelieu batek bere burua, kardinale jaunak berak preso sartzea eta bera hil arte preso atxikitzea Saint-Cyrango abade kristau zintzoa, Jean Duvergier Haurannekoa gure herritarra. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 50. orr.
Alabaina ur jauzi haundi bat erortzen da delako putzu horretara eta zirimolaka aritzen azkarki, dena inguru eta inguru; orduan, bere bultan hartzen zaitu ur horrek eta preso atxikitzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.
Preso atxikia zen, bahi, aleman zenbait hilen zuteneko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.
Soldaduz inguraturik hirira ekarri eta bi egunez ganbara ustel eta hertsian preso atxiki ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.
Uztailean gose grebari ekin zion Apalak, beste iheslariak aske utzi eta bera preso atxiki dutelako. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 170. orr.
abantaila atxiki (4); atxiki ahal (22); atxiki ahal izan (7); atxiki bat (6); atxiki bat eman (4); atxiki behar (81); atxiki beharko (15); atxiki dezake (4); atxiki ditu (18); atxiki dituen (5); atxiki dituzte (16); atxiki du (44); atxiki duela (8); atxiki duen (8); atxiki duena (4); atxiki dugu (4); atxiki dut (11); atxiki dute (44); atxiki dute bururaino (4); atxiki egin (7); atxiki ezazu (5); atxiki gaitu (5); atxiki izan (6); atxiki luze bat (6); atxiki nahi (72); atxiki nahi izan (12); atxiki nahian (5); atxiki ninduen (5); atxiki ninduten (4); atxiki nintzaion (4); atxiki nuen (20); atxiki ondoan (7); atxiki sekretua (4); atxiki ttipian (10); atxiki ttipiko (4); atxiki zaio (9); atxiki zaion (7); atxiki zion (8); atxiki zituen (17); atxiki zituztela (4); atxiki zituzten (14); atxiki zitzaion (14); atxiki zitzaizkion (7); atxiki zuen (52); atxiki zuten (29); bat atxiki (29); batean atxiki (4); batek atxiki (5); bati atxiki (6); batzuk atxiki (4); bera atxiki (4); beretzat atxiki (5); bertan atxiki (4); besotik atxiki (4); beti atxiki (9); bizirik atxiki (7); bururaino atxiki (4); ederki atxiki (8); egunez atxiki (4); etxean atxiki (9); gabe atxiki (7); garbi atxiki (4); gehiago atxiki (6); gogoan atxiki (24); gogoan atxiki behar (6); gorderik atxiki (5); han atxiki (4); hartu eta atxiki (4); hitza atxiki (7); hori atxiki (13); kargua atxiki (4); lekua atxiki (5); nola atxiki (8); ona atxiki (5); ongi atxiki (6); oreka atxiki (4); orenez atxiki (4); preso atxiki (13); tinko atxiki (5); tokia atxiki (4); urtez atxiki (7); zergatik atxiki (4); zerratua atxiki (8); zerratua atxiki dute (5)
atxikia da (14); atxikia dago (12); atxikia dela (10); atxikia den (11); atxikia dut (4); atxikia dute (4); atxikia egon (9); atxikia izan (18); atxikia zaion (5); atxikia zegoen (6); atxikia zen (29); atxikia zuen (7); atxikia zuten (6); bat atxikia (8); bati atxikia (13); berdin atxikia (4); beti atxikia (6); biziki atxikia (21); errotik atxikia (16); euskarari atxikia (6); ezin atxikia (4); gogoan atxikia (5); guztiz atxikia (4); hain atxikia (7); herriari atxikia (5); horri atxikia (4); lurrari atxikia (5); ongi atxikia (5); oso atxikia (4); osoki atxikia (4); preso atxikia (10); zinez atxikia (4); zoin atxikia (10); zuri atxikia (4)
atxikiak daude (4); atxikiak dira (12); atxikiak direla (9); atxikiak diren (16); atxikiak direnak (5); atxikiak ditu (4); atxikiak izan (13); atxikiak ziren (9); atxikiak zituen (5); berari atxikiak (6); biziki atxikiak (11); denak atxikiak (5); elgarri atxikiak (6); elkarri atxikiak (4); euskarari atxikiak (5); ongi atxikiak (4); oso atxikiak (4); preso atxikiak (5); urrun atxikiak (5); zoin atxikiak (4)
atxikiko dela (4); atxikiko ditu (4); atxikiko ditugu (5); atxikiko dituzte (9); atxikiko dituztela (4); atxikiko du (20); atxikiko duela (9); atxikiko dugu (15); atxikiko dute (13); atxikiko dutela (12); atxikiko duten (5); bat atxikiko (7); bera atxikiko (4); gogoan atxikiko (7); luzaz atxikiko (5)
atxikita bizi (6); elkarri atxikita (5)