Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esaerak bai mamia, gaztainarik ederrenak hainbesteko mami gozoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.
Luisak ezkurrak mamiz hustu eta hatzetan sartzen zituen, hotzak bere jostun hatzak arraildu ez zitzan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 116. orr.
Datil bat jaten duzuelarik, mamiak janaritu egiten du zuen gorputza; haren gozagarriak, haren lurrinak eta koloreak, ostera, zuen izpiritua elikatzen dute. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 80. orr.
Intxaurraren jateko desiros den, baina, azalaren hausteko nekeagatik, barrengo mamia dastatu gabe uzten duen ximinoa ez bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.
Beren [pikoen] usain, itxura eta mami gozo zurigorri erotikoagatik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.
Azaloreen mami zuri guriak ernamuintzen ziren, arrosa itzel batzuen antzera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.
Azalak ez baitu mamia egiten. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.
Neska eta mutilazalak gustatzen zitzaizkion, gazteak, mami-guri eta hezur egin gabeen jabeak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.
Gizakiaren hezur guztiak, mami zoragarriz jantziak. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 15. orr.
Idazlea hezur eta mamizko irudikatzeko balio zuten. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.
ik beherago 15. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bere galtza estuen atzeko poltsikoan eskua sarturik ibiltzea gustatzen zitzaidan, mami urrien azpitik braille sekretu eta epel baten bidez bere hezurduraren mugikera nahasia irakurriz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.
Berdelaren mamiarekin hanburgerrak ekoizteari ekin dio Bermeko kofradiak. Berria - Harian 2005-08-21
Azala eta hezurrak kentzen dizkiote, eta mamia K-Onari enpresara bidaltzen. Berria - Harian 2005-08-21
Bere isatsari segika hasten den zakur eroaren moduan, jira eta buelta, ezer mamizkorik harrapatzeko segurantzarik gabe. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 9. orr.
Mamia jan baino lehen, odolosteari hestea erretiratzen diot nik beti. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.
Mami biguneko gaztak batean, gurinez eta perrexilez beteriko barraskiloak gainezka bestean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
Mami likatsua gatzatzen ari zitzaidan izterrondoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.
Mami gehiagoko aldaketaren bat edo beste egingo nuke halere. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.
Isiltasunak mami astun bat hartu zuen bapatean, eta etxeetako teilatuak erortzen diren bezala erori zen gure gainera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 101. orr.
Ez hitzordu finkatu eta zehaztua, baina bai halakoetan ohi den "egongo gara" lauso hori baino mami gehiagokoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 25. orr.
Gatazkaren mami eta funtsa Herrien autodeterminazio eskubidea dela. Berria - Euskal Herria 2006-02-26
Fedearen mami eta muina den konfidantza honek. Herria 2001-03-08
Hitz batek arrakasta duenean gertatu ohi denez, zenbat eta gehiago erabili, orduan eta mami gehiago galtzen du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.
Haien bizitza, nolabait, azalekoegia da, mami gutxikoa eta sustrai sendorik gabea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.
Amak dioenez, badu artistaren mamia. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 335. orr.
Mami gehiago, eta apaingarri gutxiago. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 81. orr.
Hitzon azalaren azpian beste mami bat baitago. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.
Idazleak berari kontatu legez adieraziko du egiaren mamia, baina mami horren azala aldaturik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 147. orr.
Gutun honetan, eta bere laburrean, mamia bezain garrantzitsua da forma. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.
Gaiak mami asko du abokatuaren ustez. Berria - Euskal Herria 2004-08-20
Xabierrek ulertu du mezuaren mamia: egoera larria da oso, Casablanca Frantziaren mende baitago, Petainen esku! Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.
Eztabaidaren mamia: bi lan zergen artean hautatu beharko dutela. Herria 2002-12-05
Gertaeren osagarri ez baina liburuaren egiazko mami gisa, Saint-Exupéryren bizitzako bizipenek eragindako gogoetak kontatzen dira. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.
Luzeak bezain mami gutxikoak egiten baitzituen predikuak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 21. orr.
Liburu honetako istorio irrigarriek badute mami serioagoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 15. orr.
Mami existentzial eta espiritual handiko salmo hauek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.
Orain arte agertu ditudanen mami zientifikoa trinkoa baldin bazen, [...]. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.
Mami bera baitago Maupassanten obra guztietan: gizonak gainetik kendu ezin duen eta beti zori txarrera eramango duen patu gaiztoaren etsimen geroz eta argiagoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.
Bai, liburu bat dena mami eta dena ginarri. Herria 2004-03-18
Beste mami mota bat babesteko azala besterik ez zen hura. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 189. orr.
Emakume nafarrak, amorruz kosk egin eta goiko ezpainari mami puska txikia kendu zion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.
Txof egin du mami-ore melatuak kopetaren erdian jotzean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.
Biharamun goizean jaso nuen erantzuna enbor bereko zokogunetik, ogi-mami batean bildurik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.
Gazur berdexka bat besterik ez zen, marmol zuriaren antzeko esne-mami puxka batzuk zituena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.
Eskua luzatu eta eri-mamiz ferekatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.
Nolanahi ere, samurragoa zen kotoi saretuaren ukitua, haragi-mami lehor eta ildaskatuarena baino. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.
Izan ere, haragi-mamiak higatuta, ez zen azal eta hezur besterik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.
Orkatilaren borobiltasuna lehenik eta izter-mamiak gero miretsiz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.
Hatza mihi-mamiaz bustirik, mahai gaineko kandela erdi ahituak itzali. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.
Goantea erantzi eta atzamar mamiak erretratu makinaren parte metalikoan itsatsiko zaizkizu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.
Gatozen egun naturalaren xarma ahogozatzera eta bihotz-mamian ezartzera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.
Zure hitzek, alkate laguna, bihotz-mamia ukitzen didate, negarrez jartzen nire arima urrikalgarria. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.
«Itzulketek gizarte mami handia dute», ziurtatu du Juan Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak. Berria - Ekonomia 2006-05-03
Herri-mami sendoa eraikitzen ari direlako garai hartan bere buruari emandako tresna juridikoaren bitartez. Berria - Euskal Herria 2004-12-30
Baina pertsonaia berriok "heroi" izaten segitzen zuten, Garibaldi eta Nazario Sauro bezala, ez zuten giza mami eta sustantziarik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.
Bai uda-mamian eta baita neguaren muinean ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.
Egin bezate ume horretatik germaniar handi eta gorri bat, nola ardi-esnetik mamia. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 96. orr.
Aurrena pikatxa-tortilla eta tripotxak, ondoren arkume errea entsalada ugariarekin eta, menu beti-berdina bukatzeko, mamia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.
Eguneko menua ona duk, eta mamia etxekoa egiten ditek. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 58. orr.
Gasna egite xahar modura, gasna jastatze eta saltze, artilegintza erakusketa, mami xapelketa... Herria 2004-05-06
Zaborreria inguratzaile haren esne-mamia azkar hauteman nuen: hogeiren bat urteko gazte bat, lepo luzekoa, [...]. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 141. orr.
Baliteke urtaro honetan euriak ibaiburuan mamiagoak izatea ere, akiloien putz etesioek hodei guztiak alde haietarantz batzen dituztelako. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.
Bazkoak iragan dire oso ederki, sekulako jende beren eginbideri dire jarraiki, agertuz beren sentimendu mamiak. Herria 2005-04-07
Osaba Joanikoten lagun mamia izan zena eta jauregirat noizik behin etortzen zena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.
Han, adiskide mami izan zuen Jean Bruillot, kalonje eta txantrea, zeinarekin letania ederrik salmodiatzen baitzuen Mariaren ohorez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.
Emazteak bere lagunari, lagun mamiari eskaini dio aukera hori. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.
Diruaren indarrak asko gauza ditu ordaintzen, eta dudarik ez da, zer ez ginuke eginen, adixkide mami bat berpizteko? Herria 2003-10-02
Han kausitu nuen Émilie adiskide mamia, anitz lagunez inguratua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 151. orr.
Solaskidearen jendetasuna eta adeitasuna mirestearen zale, arrotz batek adiskide mamienetakotzat hartuko zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.
Etxe aldera abiatu zen, loaren saria hartzera, eta bidean Inozentziorekin egin zuen topo, Joanesen aita zenaren adiskide mamiko izanarekin. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 201. orr.
Lyssenkoren adierazpenak irakurtzean, garbi ageri da, azal eta mami, haren ezgaitasun erabatekoa, haren ezjakintasuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.
Baina azal eta mami aldatuko da aurrerantzean aldizkaria. Berria - Euskal Herria 2004-01-14
· Baina azal eta mami hartuta etortzea bere mundura, dena hankaz goratzea zen hori. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 345. orr.
Azal-mamiak jan dizkit, hezurrak hautsi. Elizen arteko biblia Nk 3,4
Bakerren hitzen azal-mamiak interpretatuz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.
· Milaka tona plastiko, beiraki, mami-azal ustel Gernikan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 55. orr.
Bere ezpainen hezetasuna sentitu nuen hatz mamietan. Ikustekoa zen zein bizkor pasatzen zuen haria hatz-mami zailduen artetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 363. orr.
Hatz-mami zartatuetan igar zitekeen urte askotako klarionaren arrastoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.
Hatz-mamiez igurtzi zuen azala. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.
Hatz-mamiez ferekatzen ari zen azaleko letra erliebetsuak, begiratu gabe ere bertako izenburua behin eta berriro irakurririk. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.
· Marialuisak hatza ziztatu du eta odol tanta beltz batek busti dio mamia. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.
Eskua eman zidan, potoloa; hatz-koskorrak mamian sartuta zituen, eta azala oso zuen zuria. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 347. orr.
Atea ireki egin zen, eta han agertu zen Minor bera hezur eta mami, gizon garai eta itxura ederreko bat, berrogei bat urtekoa. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.
Ez bera hezur eta mami, baizik eta haren soneto ospetsua, "Le Tombeau d'Edgar Poe". Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 175. orr.
Horra neure aurrean, beraz, hezur eta mami, astrofisikari bat! Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.
Galdetzen diogunean nola litekeen, orduan, bera hantxe egotea, bizirik, hezur eta mami, apal-apal erantzuten du Ipar Aldera doan hurrengo trenaren zain dagoela. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 7. orr.
Pozaren pozez izango duzue bihotza, belar berria bezain heze hezur-mamiak. Elizen arteko biblia Is 66,14
Nire gorputzeko hezur-mami guztiek. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.
Balea izugarri haietarik bat zela, gorputzaren hezur-mamiak zurezkoak zituena eta arimaren bela hedatuak haizezko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 462. orr.
Migeli hezetasunak hezur-mamiak ustelduko zizkion. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.
Baina detektibeok hezur-mamizkoak gara, suhiltzaileak edo bulegariak bezalaxe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.
Zelula horiek odolarekin zerikusirik duten gaixotasun batzuk tratatzeko erabiltzen dira hezur-mamiaren transplantearen ordez. Berria - Gaiak 2006-03-14
Umekiaren hezur-mamiko zelula amak. Berria - Gaiak 2004-09-10
Hezur-mamietaraino sartuta daukagu Cervantesen hizkuntza. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 78. orr.
-Mami-mamia kontatuko diat: ingurumaria heuk jarri. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.
Mami-mamiari baizik ez heltzearren, bada, hiru ezaugarri nagusi ditu espresionismoak: [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.
Aurreikusezin izatea zientziagintzaren mami-mamian dago. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.
Inork egiten ez duen moduan egiten zuen hitz, gauzen mami-mamia bakarrik emanez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.
Espresionismoan oraindik ere txunditzen gaituen hori zer den, mami-mamiko gune hori zer den. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.
· Nik mami-mamitik maite dudan adiskidea da Vezin. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 36. orr.
Leial izan zaitez, azkenekoz, zure bizitzari zentzua eta mamia ematen dion eginbeharrarekin. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.
Idatziz ulertzen dut bizi iragana, erreala izan ez den biziari mamia emanez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 24. orr.
Agian mamia eman geniezaieke termino abstraktu horiei, berriro ere itzultzen bagara kristau-aroko lehen mendera eta Erromatar Inperioko izkina ilun hartara. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 273. orr.
adixkide mami (3); azal eta mami (3); gatazkaren mami (3); hatz mami (3); hezur eta mami (11); mami mamia (3); mami mamian (3); mami sendoa (3); ogi mami (3)
adiskide mamia (5); akordioaren mamia (4); arazoaren mamia (3); azala eta mamia (6); lanaren mamia (3); legearen mamia (4); liburuaren mamia (6); mami mamia (3); mezuaren mamia (3); ogi mamia (10); proposamenaren mamia (3)
haragi mamiak (3); haragi mamiak higatuta (3); hatz mamiak (10); hezur mamiak (7); mamiak higatuta (3)
mami mamian (3)
mamiaren aldetik (4)
mamiari buruz (9); mamiari dagokionez (4)
hatz mamiekin (13)
hatz mamien (4)
hatz mamiez (6)
mamirik gabeko (12)
esne mamitan (28); esne mamitan bizi (10); ezti mamitan (3)
hatz mamiz (6)
hezur mamizko (8)