Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Borroka hori Itoizko Koordinakundearen inguruan mamitu zen ia hasieratik. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 32. orr.
Eskola espresionista, zehatz hitz egiteko, alor batean baizik ez da egiaz mamitu ikusmenezko arteei dagokienez: pinturan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.
Biharamunean, egunsentia ozta-ozta mamitzen hasten zelarik esnatu nintzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 31. orr.
Autoritatezko argumentuz ("Halakok dioenez") mozorrotutako umekeria pedantez mamitua dago, tesi guztiak bezalaxe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.
Eta urte honetan gauzatu zen lehenagotik ere mamitzen egona zen euskal kulturaren aldeko mugimendu bat [...] 1966ko urtarrilaren 23an eman zuen Donostian bere lehenbiziko emanaldia "Ez dok amairu" taldeak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.
Horretara, 1876ko uztailean gertatutako euskal foruen ezeztapena, legezkoa, 1839koaren bidetik mamitutakoa, askoz ere beranduago ikasi nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 289. orr.
-Bada, erakusten dik hilketa ez zela bat-bateko haserrealdi edo muturraldi baten emaitza ustela izan, aldez aurretik mamitua eta prestatua baizik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.
Oraindik zeharo mamitu gabeko ideia baterako apunteak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 150. orr.
Horrela sorrarazi edo mamitu zuen haiengan hilketaren eldarnioa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.
Egia, bizitzaren legeak mamitzen dituen gehienak bezalaxe, askozaz ere arruntagoa da. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 61. orr.
Gero jakin dut nire deiaren esperoak mamitu zuela ordudanik bere bizi-poza. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 342. orr.
Elurra hasi zuenetik igarotako hogeita lau ordu pasatsu haietan gertatutakoak hausnartu, mamitu, bere egin eta gozatzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 152. orr.
Ez zien utzi astirik beren asmoak mami zitzaten, eta berak zituenei jarrai zekizkien arduratu zituen buru-belarri. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.
Ameriketatik itzuliz geroztik mamituz joandako proiektuaren berri eman nion Mary Anni: liburu bat egin nahi nuen Soinujolearen semea aintzat harturik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.
Euskararen eta euskal gizartearen inguruan egin dituen irakurketen gainean mamitu dituen hausnarketak. Berria - Kultura 2004-11-23
Baina ez daukagu gatzagirik, eta esnea mamitu ezean alferrik gabiltza. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 119. orr.
Esnea mamituta ez badago eguerdirako, bihar ez dago gaztanberarik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 120. orr.
Aitorpen honek marka guztiak hausten ditu, eta ezin gordinkiago erakusten alaitasun mamituaren barrengo harra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Isuritako odol mamituarekin joan zitzaion bizia, paradisuko huriak ezagutzeko ametsa zuela azken pentsamendu, agian. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.
Hurra jakituria mamitua da, barruan sendotua, gordean ondua, jakituria umo trinkotua, baina aldi berean, oskol ttiki gogor baten barruan gordea. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.
Aspaldi ase baitzituen gaixoak, amodio jolasak eta bizi grinak, eta hauts enamoratuaren muintegi gordean, amodio hazia mamituxe zaio gaurgero Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.