Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anker eta maltzurra zen, baina ez koldarra. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 191. orr.
Poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.
Milatan engainatu gaituen zaldun maltzur horren hitzekin fidatuta? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 144. orr.
Printze hori azeria bezain maltzurra da eta erbia bezain izutia! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 45. orr.
Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du, mandatari leialak sendabidea. Elizen arteko biblia EsZ 13,17
Baina nork utziko zion Henne bezalako izaki maltzur bati etxean sartzen? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.
Isabel gajoak, berriz, ez zuen jakin ezagutzen ehiztari maltzur hark jarritako segada. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 230. orr.
-Harrapatu haugu azkenean lapur maltzur hori! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 249. orr.
Ama sudurmotz lodi bat zen, maltzur hutsa, basurde begiradakoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.
Gorroto dio Jaunak maltzurrari, baina bere konfiantza ematen zuzenari. Elizen arteko biblia EsZ 3,32
Aman da, gaizto maltzur hori! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 140. orr.
Alproja maltzurra zen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 136. orr.
Mornyk bai egiten zien iseka errepublikazale maltzur horiei! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.
Faltsukeriaz hitz egiten diote elkarri, ezpainez lausengari, bihotzez maltzur. Elizen arteko biblia Sal 12,3
Bihotz maltzurrekoak ez du zorionik aurkituko, mihi bihurrikoa zoritxarrean jausiko. Elizen arteko biblia EsZ 17,20
Zaldi hura troikaren eskuineko aldean zebilen, eta ikaragarri maltzurra zen: tiraka ari zelakoa egiten zuen, baina itxura hutsa zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.
Sugea zen Jainko Jaunak egindako piztietan maltzurrena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.
Irri maltzur bat egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.
Irri karkaila maltzurra egin zuen Luigik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 140. orr.
-Nor da kaskagorri anorexiko hori, kolega? -bat-bateko jakingura agertu du Koiotek, eguzki betaurrekoen atzean barre maltzurra eginez. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 9. orr.
Malfoy harro hurbildu zen, irribarre maltzurrarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 162. orr.
Begirada maltzur haserre bat bota zigun. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 151. orr.
Gauzak ezkutuan eta gordean edukitzea dela haren eginkizuna, hots, hizkera maltzur bat osatzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.
Hitzen erabilera maltzurrarekin nahasi izan gaituztenez, [...]. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 73. orr.
Ahotsa apaldu eta itxura maltzurra hartu du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 76. orr.
Fernandok esaten dik argazkiak maltzurrak direla, ez direna agertu gura dutela. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 74. orr.
Veneziarrek ironia maltzurrez, ahanzturaren zubia beharrean hasperenen zubia deitzen dutena igaro ondoren, [...]. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.
Jokaldi maltzur batek ordaina merezi du. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.
Bene-benetan diot ez dudala horrelako asmo maltzurrik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 233. orr.
-Sekula entzun dudan planik maltzurrena da, ederrena! Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 92. orr.
Nabigaziorako heriotza tranpa maltzurrak osatzen dituzten hondar pila menditsuak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.
Ez zaitzala sentiberatasun maltzur horrek menpera. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.
Maltzur-punttu bat sumatzen zitzaion Perettereri begietan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.
Familiartasun amultsuz hartu ninduen, eta isilka ia dena esaten zuen irri maltzur-aire batekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.
Ezpainak atzeraka tolesten zitzaizkion, hortz ilun, hautsien gainetik, eta horrek maltzur itxura ematen zion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.
Karten gainera bere sudurtto okerra makurtu, maltzur-aurpegi alaia jarri eta begiak dizdizka hasten zitzaizkion. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.
Hitz galgarri oro duzu maite, mihi-maltzur horrek! Elizen arteko biblia Sal 52,6
Tellagorrik marru egiten zuen, hain marru irri-maltzurra, non jende guztia barrez hasten baitzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.
Jende alfer eta maltzur-gaiztoa elkartu zitzaion, eta menpean hartu zuten Salomonen seme Roboam. Elizen arteko biblia 2 Kro 13,7
Maltzur jokatu nuen. Berria - Euskal Herria 2006-03-28
Baina egun osoan egin zion ihes diruak, maltzur eta amarrutsu. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 198. orr.
Malfoyk ere irri egin zuen maltzur. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 164. orr.
-Irakurri hau! -esan zion isilka eta maltzur. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.
-O, bai -esan zion Fredek, maltzur irribarre eginez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 158. orr.
-Neskaren batek, ezta? -ahotsa maltzur emetuz esan zidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 39. orr.
-Emakumeak ere tarteko diren ipuintxo batekin? - maltzur galdetu nion, aldez aurretik bainekien ezetz, emakumerik ez zidala proposatuko azeri hark. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.
Harritzekoa da -Maizak berehala, maltzur samar. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 104. orr.
begirada maltzur (6); gizon maltzur (7); irri maltzur (25); irri maltzur bat (7); irribarre maltzur (20); irribarre maltzur bat (8); maltzur bat bezala (3); maltzur gaizto (13); maltzur gaiztoa (3); maltzur irribarre egin (3); maltzur jokatu (3); maltzur samar (3); maltzur samarrez (4)
barre maltzurra (4); bezain maltzurra (5); irri maltzurra (16); irribarre maltzurra (23); irribarre maltzurra egin (7); jenio maltzurra (4); maltzurra izan (4)
azti maltzurraren (4); jenio maltzurraren (4)
asmo maltzurrez (3); irri maltzurrez (8); irribarre maltzurrez (18)