Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indarkeriak huts egiten zuenean maltzurki jokatzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.
Frantses gobernua abilkiago -edo hobeki erran, maltzurkiago- jokatzen ari da. Herria 2003-05-08
Maltzurki eta irmo gobernatzen zuen Mooney andreak etxea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 90. orr.
Batzuetan lasaitasun eta duintasun handiz jokatzeko eta aldi berean maltzurki hitz egiteko gai zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 139. orr.
Adrianek maltzurki okertu zituen ezpainak: "Victoriari ere ez zaio gustatzen alemaniarrek galtzea". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.
Eta irribarre egin zuen, maltzurki. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 111. orr.
Autodidaktak txalo egin du, maltzurki hasi da barrez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 190. orr.
-Iruzurrak ala emakumea iruzurraren parte izateak? -galdetu zion, maltzurki. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 192. orr.
maltzurki ari (3)