Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lockhart zutitzen ari zen, arnasestuka, Ronen makila eskuan zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.
Makila ez zuen makulutzat erabiltzen (ez zuen beharrik), baizik eta alaikiro jiraka erabiltzeko airean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.
Makila bat behar baitu lagungarri. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.
Makila batez lagundurik, urrats motelez mugitzen da, kapela beste eskuan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.
Gus nekez altxatu zen eta herrenka hasi zen bulegoan zehar urrezko heldulekua zuen makila batean bermatuta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.
Lantza eskuan neukala ohartuta, haren makilan bermatu nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 285. orr.
Kokotsa bere makilaren zilarrezko heldulekuan ezarri zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.
-Maiestate, berorrek makilari kirtenetik gogor eutsi, eta horrekin jo behar du pilota. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.
Kartel handi bat, bi makila luzek eutsia. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 172. orr.
-Aizu, mutil -koronelak makila astindu zuen-, eskatu zalgurdi bat, mesedez... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.
Sugea makila bihurtu zen berriro haren eskuan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 151. orr.
Makila bat zekarren bidelagun. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.
Bigarren lehia makilarekin zen, ea nork botatzen zuen makila urrutiago. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.
Salabardoaren makila fusila balitz bezala apuntatuz. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 126. orr.
Euskaldunok, bestalde, sarri erabili izan dugu gorostia makiletarako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.
Zorutik makila luze bat hartu zuen, pordoi bat ere izan zitekeena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.
Herri guzia kurritu zuen garrote edo makila lodi bat airean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.
Hartu du makila sendo bat eta joan da gauean lagunaren etxe ondora. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.
Gure makila mehekin sasiak ebakiz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.
Tatariar haietako batzuek makila zuri bana zeramaten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.
Tinko heltzen zion agureak makila landu baten bolizko eskutokiari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.
Harryk bere makila magikoa hartu zuen berriro. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.
Jenialtasuna behin-betiko dohaina zen, ipuinetako amandreek makila miresgarriaren ukituarekin eransten zituztenak bezalakoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.
Belarraren makila zaintsuak agerian utziz.Hiltzera kondenatzen duela legeak, [...] erregeak berak barkatzen ez badio, behintzat, urrezko makila haren gainera luzatuz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.
Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena. Elizen arteko biblia Ap 12,5
Haurrak soldaduen alboan zihoazen, zinpi-zanpa; batzuek paperezko kapela eta guzti, besteak zurezko makilak sorbaldetan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 95. orr.
Kanaberazko makila hori, zilarrezko eskutokiduna. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.
-Ikusiko duzu kotoizko makila den ala zementuzko zutabea. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 31. orr.
Zumezko makilak gara gaztetan, eta oroimenez betetako otarrekin amets egiten duten arbolak zahartzaroan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 55. orr.
Ez dutela zakutorik, ez poltsarik, ez ogirik, ez biderako makilarik eraman behar. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.
-Zakurra ote nauk ni, makila hartuta niregana etortzeko? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.
Makilarekin saihetsak berotu. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 77. orr.
Ondo esertzeko eta baxu hitz egiteko agindu zigun, bestela makila dantzan jartzeko prest zegoela eta. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 133. orr.
ik beherago 12. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Golfeko makila herdoilduak, makinaria industrial erabilezina. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.
Egun beisboleko makilak bezalatsu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 99. orr.
Eskularru-pare sendoa jantzi, makila adabegitsu handi bat hartu eta liburu izugarrien kaiolako aterantz abiatu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.
Mespretxu eta irain guzien gainetik, eraso legal eta judizialen azpitik, makil puska bat ibili da eskuz esku, gibeletik mundu bat bilduz. Herria 2001-04-12
Negar gasak, makil kolpeak eta ostikoak erabili zituzten jendea eskaileretan behera jaurtikiz. Berria - Euskal Herria 2004-01-08
ik beherago 15. Ez batak ez besteak ez zeramaten armarik, baina makila-zartakoka animalia amorratu haietako hiru garbitu zituzten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 65. orr.
Makila-soinuak hasi dira gero, zerbait puskatzen edo norbait jipoitzen ari balira bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.
Entzun du bat-batean makila-txikitze ederra sasi artean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.
Uste dute hiltzaileak berdin erabil lezakeela beisbol-makila bat, edo labana. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 66. orr.
Maskaratuak eta base-ball makilak eskuetan zatxizkatela etorri ziren gauerdi aldera. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 276. orr.
Golf makilak eramateko poltsa eder bat. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 248. orr.
Irudiko jokalariek bola jotzeko prest zeuzkaten billar-makilak. Handik goiti, haren emazteak zuen alkate-makila. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Ez da Judarengandik aldenduko, errege-makila, ez haren belaun artetik, aginte-makila. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 134. orr.
Eliz-soinekoak, apezpiku makila, eta apezpiku burukoa. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.
Parisen eman zuen boladan ikaragarri gozatu zuen itsu-makila hartuta metroan, bagoiz bagoi, itsu eskalearena eginez. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 98. orr.
Erromes-makila bazter batera jaurti, eta esan zuela: "Aski duk! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 464. orr.
Erromesak kantari zihoazen, bidai makila eskuan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.
Anbiguotasunaren eremuetan ibiltzeko bide-makila da literatura. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.
Totem-makila bat zen masta, arranoak ziren hegazkina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.
Bere hanka-makila haragi-koskor batean amaitzen zen, bost azazkal koxkekin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 55. orr.
Ehun leka-makila, perrexil txorta eta txerri txiki bat. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.
Zelula berriak gehitu ahala, hezur-makilan ekoitzitako hezur berriak hartzen du zelula zaharren lekua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.
Gaztea zen, inor ez zuen ardurapean, gaztaina makila izan ezik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.
Antzinako lizar-makilak borrokalarien lantzak ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.
Hobe likek haritz makila bat hartu, eta, emazteak amore eman arte, ukaldika birrinduko balu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.
Urritz makil dotore bat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.
Eskuan agintezko gorosti-makila duela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.
Erromako kontsulak, kargua hartu behar zuenean, aurretik zihoazen liktore deitu 12 zaindari haietako bakoitzak urki-makila bana zeraman. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.
Aitak sarritan uxatu ohi zituen orubetik bere elorri-makilarekin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.
Eta kanabera-makila haiek, nork esango, burdina bezain sendoak ziren. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 58. orr.
Harry Blount, makila bezain xuxen, besteengandik pixka bat bakandurik zegoen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 166. orr.
Makila bezain zurruna, oihaletik jalgitzen zen, deabrua kutxatik bezala. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.
Aurrealdeko hankak danbor-makilak bezain tente. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.
Makiletan -gau-ikusmenerako erretinak dituen zelula sentikorretan, alegia- [...]. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.
Erretinan argiaren aurrean lehenik erreakzionatzen duten egiturak bi motatako zelula txiki batzuk dira: konoak, argi bizitan funtzionatzen dutenak, eta makilak, argi moteletan abian jartzen direnak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.
Konoak gaiturik daude kolore-ikusmenerako, baina ez hala makilak; horregatik gertatzen da esaerak dioena: gauez, katu guztiak beltz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.
Makilek eta konoek pigmentu molekulak dituzte (4 milioi inguru makila bakoitzak); molekula horiek badute gai bat, errodopsina, argi-quantumak zurgatu eta erreakzio kimikoz beste bi substantziatan deskonposatzen dena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Ikusmen atalase minimoa lortzeko, gehienez ere 1/10 segundoren tartean kontzentratu behar du erretinara bidalitako argiak, eta gehienez ere 500 makilako eremu batean hedatu, ardatz optikotik -makilak ugarien diren lekutik- 20º ingurura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.
Makilek, berriz, ez dute funtzionatzen unitate bakun gisa, baizik eta sortaka elkarturik konektatzen zaizkio ikusmen-nerbioari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.
Feminista erradikalen diskurtso topikoa, Helena endreda-makilak kutsatua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 58. orr.
Endreda-makila hutsa haiz, beti habil bazterrak nahasten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 170. orr.
Eta zu "endredamakila bat", bere aferetan sudurra sartzen segituz gero zeure neurriko zapata aurkituko zenuena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.
Esku-makila polita zuen, marfilezko heldutokikoa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.
Egun hartan hara etorritako behartsu bati kapela eta esku-makila eskatu zizkion maileguz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 581. orr.
Urte horrexetan, itsuentzako eskola batera bidali zuten; han, braillez irakurtzen ikasi zuen, eta esku-makila erabiltzen ohitu zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Pentsatu nuen maleta hura esku-makila edo erlojuaren antzekoa izango zitzaiola, bere gorputzaren eranskin bat. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.
Plazan, goizean bezala dantza mota guziak emaiten dituzte, nexkatoek ere kontradantzak, eta makilariek makila dantza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.
18:30ean herriko plazan talde bakoitzak makila-dantza bana egingo du eta Pedro Santosi omenaldia egingo diote. Berria - Kultura 2006-03-24
Hura gogoratu nahirik, makila-dantzen jaialdia antolatu dute Ablitasen. Berria - Kultura 2006-03-24
Elizatik haste, zintzur bustitze eta beste, tronpeta, xixtu, makil dantza, kantu. Herria 2002-10-24
Zakurra hezteko, dena den, makila dantzatzea bide erabat okerra dela esaten dute bai Gorkak eta bai zakur-. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.
Etxeko norbaitekin haserretzen nintzenean, gazteluko neskame lapur edo soldadu gaizkile bihurtzen nuen, eta makila dantzatzen nuen haren bizkarrean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 51. orr.
Panticosa bortuko menditarren gerriko bat, zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.
Ez zuten armarik erabiltzen ahal (makil-ferraturik ere ez). Herria 2003-10-30
Hire makila ferratuarekin emaiok igurikatzen duen zafraldia! Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 20. orr.
Aurten Jakes da saristatua, makila ferratu bat eman dako Baionako auzapezak, hoinbeste lan egin duelakotz, gure kulturaren alde. Herria 2004-10-14
· irud/hed Xu-ka ari zitzaidanan: xauri puttil xure makila ferratua non ezar eakutsiko dautxut. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.
Makila-saldak gutxiri egiten dio mesede. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 166. orr.
Bestela, badakik zer daukadan hiretzat: makila-salda ederra! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.
Atzo goizean Zubi Esekian jarritako hitzordura joan ninduan, eta gero pisura... beraz, esaidak helbidea berandu baino lehen, bestela badakik... makila-salda berriro. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 162. orr.
Bitartean, esandakoa, makilasalda. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 123. orr.
Presondegiko nagusiak erran zien bakoitzak ehun makil ukaldi ukanen zituela bizkarrean. Iziturik, gizona zeinatu zen eta eman zakon errebesetik makil ukaldi bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 54. orr.
Zakurrak ehausika aztaletan ekarriko dute, orduan bilduko baitu makil ukaldi ederrik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.
Dorai-ko bidetik sartu eta, Munoko lepoan eman bide zakon makil-ukaldi bat gaitza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 165. orr.
Kalean belauniko zeuden musulmanak makila-ukaldika garbitzen zituzten hinduek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 184. orr.
Harkiek makila ukaldika kalituriko FLNko errebeldeak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.
Haurra base-ball makila ukaldika zitzikatuko zuten segur aski. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 290. orr.
esku makil (11); makil dantza (4); makil ukaldi (6)
aaronen makila (6); aginte makila (43); arraun antzeko makila (3); egurrezko makila (4); endreda makila (3); errege makila (12); esku makila (14); eskuan makila (10); euskal makila (5); gorosti makila (9); harryren makila (11); hartu makila (3); hurritz makila (6); hurrondo makila (4); itsu makila (4); jainkoaren makila (6); kanaberazko makila (3); kandela makila (8); kapela eta makila (4); kotoizko makila (3)
makila airean (4); makila altxatu (5); makila astindu (7); makila baten laguntzaz (3); makila baten puntan (4); makila beltza (3); makila besterik ez (4); makila dantza (3); makila dantzen (4); makila dantzen biltzarra (3); makila eder bat (3); makila eman (6); makila erabiltzen (3); makila eskuan (27); makila eskuan zuela (3); makila eskuetan (3); makila gisa (3); makila handia (3); makila hartu (26); makila hartu zuen (5); makila harturik (3); makila hartuta (7); makila jaso (4); makila kendu (3); makila luzatu (6); makila luze (10); makila luze bat (3); makila luzeari eragiten (3); makila magiko (13); makila magiko zaharra (3); makila magikoa (127); makila magikoa altxatu (9); makila magikoa astindu (4); makila magikoa atera (33); makila magikoa eta (5); makila magikoa hartu (3); makila magikoa hartzeko (3); makila magikoak (20); makila magikoaren (16); makila magikoaren muturretik (7); makila magikoari (11); makila magikoaz (22); makila magikoen (3); makila magikorik (4); makila magikotik (4); makila sorta (3); makila suge bihurtu (3); makila txiki (6); makila txiki bat (3); makila ukaldika (4); makila zeraman (5); makila zuri (5)
nork bere makila (3); ohorezko makila (8); ronen makila (6); snaperen makila (3); urrezko errege makila (4); urrezko makila (7)
lizar makilak (3); makilak eskuetan (4); makilak hartu (5); makilak hartuta (3)
makilan bermatua (4); makilan bermaturik (4)
makilaren gainean (3); makilaren puntan (3); makilaren puntaz (3)
aginte makilaz (3); burdinazko makilaz (5); burdinazko makilaz gobernatuko (3); ezpataz eta makilaz (3); makilaz etorri zarete (3); makilaz gobernatuko (3); makilaz jo (10); smeltingseko makilaz (3)
burdin makilez (3)