Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohartu nintzen neke zuela eskumakilaren laguntzarik gabe ibiltzea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 233. orr.
-Beraz, deabrukume horrek ez dizu ezer kontatu -zioen oihuka orain Koronelak, eskumakilaz Charlieri keinu eginez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.
Batek bekaina irekia du ostiko batez, niri bost eguneko lan gelditzea eman didate sendagileek, bertze batek eskumakilez ibili behar du, bertze bati lepokoa ezarri diote Bere kapa beltzean bildua zihoan, eskumakila begitsuan bermatua, urrats astun eta motelean. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Euskaldunok, bestalde, sarri erabili izan dugu gorostia makiletarako, eta baita egin ere makulu eta eskumakila dotore askoak gorosti lerden xuxenarekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.
Urrezko kirtendun eskumakila bikain bat zuen beti aldean, beretzat inondik ere oroitzapen zoragarriren bat zekarkiona. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.
Botereak gehiegikeriaren atea zabaldu, eta saldoan etorri ziren haren eskumakila izan nahi luketenak, arotz txarraren moduan mailua altxa eta, iltzea ez ezik, ohol osoa jotzen zutenak. Berria - Harian 2005-03-19
Nora Erfjord-ek bere idazkari-kargua utzia zuen; haren lekuan zegoen bazkide berria, Karlisnki, Twirl-en eskumakila hutsa zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 221. orr.
Ez nintzen, hala behar baita erran, goresten dudan Jainkoaren eskumakil ahula baizik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.
Ibarretxe bera ETA-ren eskumakil bilakatua dela. Herria 2005-01-13
Alkateak herriko buru inozentea izan behar du, ez honen edo haren eskumakil politikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 55. orr.
Hori egia izatera, ahalbait lasterren identifikatu beharra zegoen banda hartako Zilon: bere eskumakilei Grosrouvre hiltzeko agindua eman ziena, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.
Gonaives hiriaren kontrola hartu duen mugimendu armatua, aurretik Aristideren eskumakila izan zela esan da. Berria - Mundua 2004-02-15
-Higanot zerria! Deabru heretikoa! Satanen eskumakila! -oihukatzen zidaten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.
Ez izan balio batzuen absolutismoan interesatua den Estatuaren eskumakila hutsa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.
Irakeko gaur egungo agintariak okupazio indarren eskumakila eta laguntzailetzat jotzen dituzten erresistentzia indarren iritzian, berriz, Kontseilu nazionalaren eraketak ez du inolako zilegitasunik izango. Berria - Mundua 2004-07-28
Frantses estadoak hemengo eskumakilen laguntzarekin boaren jokabidea edo estrategia du hautatu. Herria 2004-12-16