Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzki-galda beroen azpian, egarriak itota, makalaldiak jo zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.
Bikotea joan zenean gogogabetua gelditu zen, makalaldi handi batek eserlekuari erantsita eduki zuen. Istant batean arestiko makalaldiak sekulako indarberritzeari eman zion bide. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 203. orr.
Leherraldi honen ondoren makalaldi bat etorri zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.
Jaiak makalaldirik gabe jarraitu du auto barruan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 125. orr.
Elektrizitateak batzuetan makalaldiak izaten zituen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 119. orr.
Iraultzak bizkorraldiaren adierazpen dramatikoak badira, makalaldiaren fenomenoa gorputz nagusiaren mugimenduarekin batera ibiltzeari atzeratuak egiten dion uko gisa hartzen da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.
Begi-bistakoa da, adibidez, guk herodianismoa deitu duguna bizkorraldiarekin lotua dagoela eta zelotismoa deitu duguna makalaldiarekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.
makalaldi bat (4); makalaldi txiki bat (3)