Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agian malenkonia gorputzaren ahulaldi bat delako, badirudi gose psikologiko bat ernetzen dela ahulaldi horri aurka egiteko. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 138. orr.
Dena sakrifikatuko al zenuke ahulaldi bat inoiz ez izateagatik, ohore hutsal eta barregarri horrengatik? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.
Indar horren eskasiak, horren ahulaldiak sortu ditu, hain zuzen, munduko monoteismo egituratu guziak: hinduismoa, judaismoa, kristaukeria. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.
-Ahulaldi bat, gotzain jauna -teteldu zuen On Camillok-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 250. orr.
Ez nuen ikasturterik huts egin arazo fisiko eta psikologikoak eduki arren; ez nion neure buruari ahulaldirik ametitu. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 95. orr.
Miarritzeri etxean jokatzea dagokio hurrengo bi partidetan, eta aukera ezin hobea du ahulalditik irten eta duen maila erakusteko. Berria - Kirola 2004-10-09
Bazakiat ez dela polita bertzeen ahulaldiak probestea gure xedeen lortzeko, baina, ergelkeria izanen zuan ez baliatzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.
Nire arrazoibideetan ez dudala inolako ahulaldirik izan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 395. orr.
Petrolioaren garestitzeak eta dolarraren ahulaldiak ordainekoa eman zien atzo Europako eta Estatu Batuetako burtsei. Berria - Ekonomia 2004-10-26
Jukos auziaz gain, finantza sistemaren ahulaldiak kezka sortu du. Berria - Ekonomia 2004-07-11
ahulaldi bat (4)