Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maitale 1 iz norbait edo zerbait maite duen pertsona. ik maitatzaile.

Argiaren maitale eta arratseko ilunaren etsai diren larretxoriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.

Egiaren maitale sutsua den zientzialaria.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 91. orr.

Naturaren eta Euskal Herriaren maitale suharra da urruñar argazkilaria.  Herria   2003-07-24

Lagun iezaguzue, arren, zuek bezalakoak gara, katolikoak, zibilizatuak, ordenaren maitaleak, europarrak...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Alabaina hirira etorriz geroztik zaratarik gabeko minutu apurren maitale bilakatua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.

Maitale ziren: ezaguerarenak, jakituriarenak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 37. orr.

Zu, emazte txit zintzo, maitale txit samur hori, ez zinen unetxo batez ere harengandik aldendu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 917. orr.

Baldin Jainkorik bada, nik maitale handi gisa irudikatzen dut.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Liburu maitalea pazientziaduna da, librea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Karlmaier, ordea, garagardo maitale bezain Beethoven zale zen eta lehen ordutik erakutsi zion Klarari zergatik Beethoven zen musikari guztien artean errege.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

3 (sexu maitasunaz mintzatuz)

Seguruena, ez naiz maitale ona.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 204. orr.

Maitale onak badaki, behar bezalako hartu-emanean, aski dela zakila sartu eta mugimendu leun-leunez, mugimendu ia sumaezinez, atzera eta aurrera ibiltzea, kasik Rolls-Royce baten motelgailua bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.

Maitale eskasa naizenez, nire bikotekidea beste batekin joango den beldur naiz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 281. orr.

Maitale grinatsuak baretu dira, eta, orain, maitasunezko elkartzearen azken plazerekin gozatzen dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

Maitale suharrek eta jakintsu zuhurrek, berdin helduaroan maite dituzte, etxeko harrotasun katu ahaltsu gozoak, hozbera baitira berak bezala, berak bezala egonzale.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.

Bat-bateko maitaleek aprobetxatu egiten dute elkarrekin egoteko sortu zaien aukera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 262. orr.

Maitale finkorik izateko gogorik ez duena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Lagunek harriturik begiratu zituzten maitale berrien dantza-pausoak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 149. orr.

-Ez da oraindik sortu ilargia maite ez duen maitale gazterik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 228. orr.

Tira, zer esango dut Joxemariz maitale gisa?  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 87. orr.

Arrosak eta krabelinak ziren, maitaleen mezulari ezkutuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

Plutarkok miresmenez hitz egiten digu maitale eta maitatuen gudari-taldeez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 252. orr.

Beti puta, sekula ere ez maitale, maitasunari ihes eginez, plazera adoratuz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 197. orr.

Lizarrako maitaleak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 189. orr.

3 (kristau maitasunez mintzatuz)

Izan zaitezte beti Jainkoaren maitale, eta zeuen arimen eta zeuen ahizpa guztien maitale, Jaunari agindu zeniotena betetzen arduratsu izan zaitezten beti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.

Maitatuko duenean izango da gizakia ondorioz zoriontsu eta, Jaungoikoa bere Maitalea maitatuz, bete-betean maiteko duenean, bete-betean izango da zoriontsu.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 114. orr.

Lurreko gauzen mespretxatzaile eta zerukoen maitale bezala nabarmentzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Bekatarien maitale zaren aita txit santu horrek, lagun iezaiezu bekatariei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.

San Frantziskoren maitale sutsua zen eta azkenean honen eskuetatik hartu zuen Hirugarren Ordenako abitua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1109. orr.

4 (izenondo gisa)

Bere bihotz maitalea askaturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 91. orr.

Airea ukitzea gustatzen baitzitzaion, aire laguna, aire maitalea, aire anaia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.

Jainko maitalea niregana etorriko da eta etsaien porrotaz alaiaraziko nau.  Elizen arteko biblia   Sal 59,11

· Ava Gardner antzezle izarrak behin baino gehiagotan hartzen omen zituen bere ohean pilotari maitaleak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 117. orr.

• 5 iz norbaitentzat, berarekin ezkontzatik at sexu harremanak dituen pertsona. ik amorante; ohaide.

Maitale bat ba omen zuela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 102. orr.

Aspaldian maitaleak izan ginen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.

Maitaleak izan ginen bolada batean, eta nire senargaia utzi nuen, gainera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.

Gordon eta biok ezkutuko maitaleak gara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.

Bolo-bolo zebilen Alderdiko jauntxoren baten maitale zela ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

Ez du maitalearekin bakarrik senarra engainatzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 81. orr.

Nire maitalea izan ondoren, onar ezazu, arrenka diotsut, laztana, nirekin emaztearena egitea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Merteuil andrea, berriz, Dancenyren maitale izango da eta Valmonten maitale ohia da; horrez gainera, une jakin batean Prévanen maitale ere izango da, eta beste zenbaitetan Cécilekin duen harremanaren nolakotasuna anbiguoa gertatuko da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.

Emakume lizun eta trebeak, plazer hau ez sekula ukatu zuen maitaleei: betiko kateatuko dituzue horrela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

-Alproja hori Lisa lodikotearen maitalea da!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

Monika eta idazlea ez zirela beharbada maitale izatera iritsi pentsatu nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.

Dabidek maitalearekin hautsi duela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 278. orr.

Bi urtez izan nuen maitale.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 104. orr.

Baina Egutxik ezkondu aurretik ere beste maitale bat izan zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.

Auzokoek ez dakite, noski, adiskide soilak ala maitaleak ziren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 159. orr.

6 (izenondoekin)

Molda hadi aldi batez oraino heure Julie horren maitale zoriontsua izateko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 329. orr.

Maitale arbuiatuak ere, bere desesperantzaren poderioz mundutik at sentitzen zenak, gosaria prestatu beharko du, bizarra moztu, bulegora joan, [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

Ez duzue nitaz mendekatu behar, zuen maitale desleial horiez baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 241. orr.

7 irud/hed

Eta nik ere maitale zaharra ahaztu eta heroina egin ninan maitale berri, paradisu artifizial hartan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus