Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik ere maisutza ikasi nahi nuela. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 28. orr.
Ikasle haietatik, batzuen batzuk fraidetzara joko zuten bezala, beste askok beren herritan maisutzan, apaizgoan, organistatzan nahiz sekretaritzan jardungo zuten. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.
Maisutza industrialeko ikasketak zituen, tornularitza arloan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.
Frantziskogana hurbiltzen hasi zen, bizitza osoan haren gidaritza eta maisutzaren pean zerbitzuan jarduteko gogoz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.
Ahotsaren eta lumaren maisutza opa zion bere buruari Jean-Baptistek. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 107. orr.
Alferrik haren maisutza agerikoa Eskolastikaren alorrean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.
Denek aitortzen zioten maisutza. Berria - Kultura 2006-03-01