Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohi zenuen bezalako maisutasuna erakutsi zenuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 27. orr.
Haren trebetasunaren maisutasuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.
Maisutasun handiz egin zuen lana, "usatu gabeko" hizkuntza sarri eta luzaz erabilia izan balitz bezala. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 32. orr.
Tuzididesek hain maisutasun handiz kontatzen dituen gertakizun historikoetan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.
Behin eta berriz gauza bera egiteak maisutasun osoz egitera eramaten du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 41. orr.
Zinematrografiako eta Arte Bisualetako Institutuak aho batez erabaki du Agirresaroberi 30.050 euroko saria ematea bere «maisutasun artistikoagatik. Berria - Kultura 2004-09-09
Film berri honek ez du aurreko biek zuten maisutasun narratzailea. Berria - Kultura 2004-05-13
Neskaren irudiak marfilean maisutasunez landuriko jostailu baten antza zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.
Giltzurruna, berriz, ingeniaritza kimikoko sistema bat da, ingeniari batek ezin berdinduzko maisutasunez diseinatua eta kudeatua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.
Chomskyk maisutasunez frogatzen du hori, ingelesaren aditzaren morfologia aztertuz, horixe baita Syntactic Structuresen oinarri enpiriko nagusia. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.