Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
John eta Ella, maistra Jones, Able Woodruff... edonor. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 311. orr.
Gure maistra Irene zen, eta batzuetan euskaraz egiten zigun. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 47. orr.
Herriko monumentu nazionala maistra zaharra zen, andretxo argal txiki bat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.
Maistra berriaren etorrerak azpikoz gora irauli zuen nire bizitza. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.
Pupitrearen azpira jausten ginen, eta maistraren gonape ilunean ez dakit zer ikusi genuela esaten genuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 49. orr.
Noizean behin, maistraren etxera igotzen nintzen, zalantzak galdetzera, edo libururen baten bila. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.
Halaxe gertatu zitzaion eskola txikiko maistrari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 58. orr.
Halakoetan, denbora juxtua egiten nuen maistrarenean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.
Hala, maistra-etxera joaten nintzaionean, eskumuturretik heltzen zidan, txukunago idazten erakusteko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.
-Adela: nolakoa zinen txikitan? -galdetu nion behin maistra-etxean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.
Maistra-ikasketak egiten hasi nintzen Rouengo unibertsitate-eskolan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 61. orr.
Maistra-soldatak ez zidan-eta askorako ematen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.
Maistra itxura zuen emakume betaurrekodun bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 126. orr.
Carmen Cubillo maistrarekin hainbat urtez lanean aritu eta gero, egun bere dantza konpainia du Cortesek. Berria - Kultura 2004-01-02
Maria euren alaba gailurrera iritsi dela, tenislarien artean maistra bihurtu dela, Masters Torneoaren irabazle, 17 urte eskasekin. Berria - Kirola 2004-11-17
· Emakume bitxia dugu hau [...]: abangoardiako rock emozionala garatzen du-, ahotsean eta gitarran maistra. Berria - Kultura 2004-04-17
Egunero-egunero jende askok egiten zuen euskararen alde lan XIX. mendean: maisu-maistrak zeuden. Berria - Kultura 2004-11-23
Sindikatuei «berdintasunaren alde» jokatzeko eskatuko diete, 1990ean LOGSE legeak maisu-maistren eta lizentziatuen arteko lan eremuaren banaketa arautu zuenetik, maisu-maistrak izan direlako lan hobekuntzak jaso dituzten bakarrak. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Maisu-maistren rol zapaltzailea. Berria - Kultura 2004-10-19
Lehen hezkuntzako 18 maisu-maistra gehiago beharko dira 2015ean. Berria - Gaiak 2006-04-26
eskola maistra (3); gure maistra (3); maistra berriaren (3); maistra ikasketak (3); maistra jones (10); maistra jonesek (16); maistra jonesen (4); maistra ohiak (3); maisu maistra (5); mari maistra (3)
maistrak esan (3); maisu maistrak (4); nire maistrak (4)
maistraren etxera (5); nire maistraren (6)
nire maistrari (3)
maisu maistren (10)