Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errientsa (orobat errients eta erreints g.er.) iz ipar eskola maistra.

Izaskun errientsa musikaz ere arduratzen da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 207. orr.

Marie-Gabrielle mutxurdina zen, lehen errientsa izana eskola libroan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

Luzaz errientsa egona Mugerren.  Herria   2001-02-08

Ene lehen oroitzapen intelektualak herriko eskola laikoan sortu zaizkit, errientsa miresten bainuen eta maite.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 49. orr.

Ordu arte Herriko Etxean zeuden eskolak, alderdi batean mutikoenak, maisu edo errient batekin, eta bestean aldiz nexkatoenak, errientsarekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.

Alabainan, Saran abiatu zen 1983an eskola publikoetako lehen gela elebiduna, Aña Mari Curutchet errientsarekin, Leralu eta Lichau andereek bultzaturik.  Herria   2005-10-06

Beharbada, eskolako lehen egunetik haste, errientsa larderiatsuak Louise edo Thèrese izendatu zituenean jende sentitu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 218. orr.

Errients bipil hartaz mintzo ziren denak.  Herria   2005-06-02

Apez xahar batek errients katoliko batek errana errepikatu dit ez hain aspaldi.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 23. orr.

Bera bizi izan zen Luzaiden, emaztea eta haurrak Iruñen egonez, ezen hiri horretan zuen María Felisa-k bere errients edo erakasle postua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 205. orr.

Goresmenak bi herrietako haur horier eta horien moldatzaile diren erreintser, bizi dadin euskal kantua.  Herria   2003-04-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus