Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oliteko ondoan lurralde ederrak bazituen, ogi, mahats, oliba, fruitu, emaiten zutenak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.
Garia, artoa, mahats ugari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.
Emakumeek mahatsa eta almendrak bota zizkioten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.
Mahatsa eta mizpirak jaten dituzte biek. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.
Mahatsez beteriko saskietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Zenbat ordainduko da aurten kilo bat mahats? Berria - Ekonomia 2004-08-31
Mahatsa 0,6 euro eta 1,5 euro bitartean ordaindu zen kiloa. Berria - Ekonomia 2004-08-31
Larrua mahats beltza bezain beltz eta begiak almendra-kolore zituena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.
Zakurrek bazekitela mahats ona non zegoen. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 65. orr.
Mahatsondoak landatu eta mahatsa jan. Elizen arteko biblia 2 Erg 19,29
Hazia erein orduko uzta biltzeko garaia izango da, mahatsa zapaldu orduko berriz biltzeko garaia izango da. Elizen arteko biblia Am 9,13
Mahatsa dolarean bezala zapaldu du Jaunak Juda neskatxa ederra. Elizen arteko biblia Nk 1,15
Sasoi hartan mahatsa helduta zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.
Hain zuzen ere, lehen mahatsaren garaia zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.
Bide bazterrean jarririk bihiz bihi molko bat biluziz mahats jaten ari naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.
Mahats kilo bakoitzeko ordaindutako kopuruak. Berria - Ekonomia 2004-08-31
Mahats zuku fermentatua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 31. orr.
Borrokara eragiteko, mahats- eta masusta-zukua erakutsi zizkieten elefanteei. Elizen arteko biblia 1 M 6,34
Mahats zukuzko botila bat, ardo gustu pixka bat duena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.
Biak mahats lapa edaten ari zirelarik bordan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.
-Mahats patsa erretzen ari dira alkatararen batean- esan zuen idazkariak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.
Mahats- eta fruitu-uzta handia bildu zuten. Elizen arteko biblia Jr 40,12
Hektarea bakoitzeko 6.500 kilo mahats beltz eta 9.000 kilo mahats zuri biltzea baimendu du. Berria - Ekonomia 2004-08-31
Garia jaso eta mahatsa bildu dutenek jango dute ogia eta edango ardoa. Elizen arteko biblia Is 62,9
Mahatsa bildu baino lehen, loraldia igaro eta mahats-alea heltzen hastean, kimu berriak moztu egin ohi dira inauskaiaz, moztu eta bazterrera bota. Elizen arteko biblia Is 18,5
Aurreko urtean baino mahats gutxiago bilduko da. Berria - Harian 2005-09-11
Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik? Elizen arteko biblia Mt 7,16
Mahats biltzeko garaian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 714. orr.
341.000 kilo mahats bildu dituzte, iaz baino %21 gehiago. Berria - Ekonomia 2004-12-02
Mahats batzuk eguzkitan lehortzen dira, beste batzuk bildu eta zanpatu egiten dira. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.
Aukeratu zuen jateko mahats helduak zituen mahatsondo bat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 659. orr.
Ezti eta mahats bildu berriak ekarriz. Berria - Ekonomia 2004-12-02
Arku elektrikoek mahats zimelak ziruditen, haizearen altzoan kulunkari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.
Mahatsak berdeegiak ziren dudarik gabe. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 118. orr.
Taldeak Gabon Zahar gaueko mahatsak lasai asko jango ditu orain arte egindako lanaren ondoren. Berria - Kirola 2004-12-21
Txakolina egiteko mahatsak datorren hilean jasotzen hasiko dira. Berria - Harian 2005-09-11
Beheko baserriko lehen mahats ilaran zela guardiak azaldu ziren bidezidorrean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.
Belarretan utzitako mahats-adarrek suge beltzak ziruditen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 108. orr.
Mahats aldaka zenbaitek, ondoen artetik edo berdin bidean berean luzaki hedaturik, beren hosto jori zabalak goizeko eguzki goxoan hain nagiki etzaten dituzte non [...]. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.
Three Rivers aldera doan bidetik joan gara lehenbizi, haraneko mahats sailak begietan izan arte. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.
Andere mahatsa jaten ari zen, fruituaren zukuak ahoa zikintzen zion kokotseraino eta sudurreraino. Andere mahats gorria, andere mahats beltza, hurrak barrez ari ziren begitarte lotsagabez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.
Andere mahatsaren zainetan bere odol gorri pixka bat isurtzen uzten zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.
Tarta bat masusta gorriz eta andere-mahatsez betea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.
Andere mahatsezko ardoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.
Andere-mahats gorrizko errona. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.
Andere mahatsezko likorea arratsean erosten zuen, goizean "makal" sentitzen zelako aitzakian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.
Dezente bota zion andere mahats likoretik eta pattarretik gutxixeago. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.
Haren atzealdean, areto margotu berriak mahats aihen freskoak zituen hondo leun baten gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.
Mahastia bezala larrutu zuten harrapariek, mahats-aihenak soilduz. Sar bedi etsaia mahastian eta hondatu, baina erabat deuseztu ez! erauz bitza mahats-aihenak, ez baitira nireak! Elizen arteko biblia Na 2,3
Ile kizkurrak kopetan behera erortzen zitzaizkion, mahats aihenen irudira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.
Eskortatxo horretan aihendegi bat zuten, mahatsaihen sortak eta mahatsondo zaharretako egur pilak lehortzen egoten zirena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.
Makurtu eta mahats-aizturrez ebaki zuen zaku-ahoa ixten zuen burdinaria. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 318. orr.
Loraldia igaro eta mahats-alea heltzen hastean. Elizen arteko biblia Is 18,5
Hostoen eta mahats-aleen gaineko hautsa. Mahats ale bat hartu eta jan du. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 27. orr.
Mahats-aleak jaten hasi zen, hura bakarrik jaten lotsa ez zedin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 558. orr.
Mahats-aleak janez eta etxeko ardo lodia edanez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.
Michael Levinson kanadarrak ahoan sartu ahal dituen mahatsaleak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 202. orr.
Amorrazioaren gaztainak, hiraren mahats-aleak eta pesadunbrearen mahats-mordoak. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.
Txupa kenduta bular guriak nabari zaizkio, ez handiak ere, baina bai ongi biribilduak, dardara zaluxkoak, eta titiburuko mahats aleak gotor kamisetapean, bizirik baleuden. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.
Zure gain ere oldartu da suntsitzailea, uzta eta mahats-bilketa hondatuz. Elizen arteko biblia Jr 48,32
Uda ere bukatu gabe zegoen, mahats bilketa bete-betean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 212. orr.
Mahats bilketa oparoak. Berria - Harian 2005-09-11
Atzo euriak mahats-bilketa zapuztu zuela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.
Mahats-bilketa egitean, ez itzuli atzean utzitako mahats-hondarrak biltzera. Elizen arteko biblia Dt 24,21
Mahats eta patata bilketan ezezik, neguko kanpainan ere ari dira langileak sorterrian kontratzen. Berria - Ekonomia 2004-08-03
Aurten, mahats-bilketarako 250 sasoikako langile kontratatzea espero du UAGAk. Berria - Ekonomia 2004-08-03
Handik egun batzuetara mahats biltzea hasi zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.
Laster egin da mahats biltzea. Herria 2001-10-18
Mahats-biltzea amaituko baita eta ez da gehiago uztarik izango. Elizen arteko biblia Is 32,10
Joanden larunbatean egin da mahats biltzea Urkodoian. Herria 2005-10-06
Mahastietara joan zen mahats-biltze garaian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.
Irakaspena uholdeka dakar Nilok bezala, mahasbiltze-egunetan Gihonek bezala. Elizen arteko biblia Si 24,27
Beste mahats-biltzaileek bezala bete dut dolarea. Elizen arteko biblia Si 33,17
Mahats-biltzaileek, zuen mahastira datozelarik, gutxienez hondarrak uzten dituzte. Elizen arteko biblia Jr 49,9
Argiaren uzta alez ale biltzen duten mahats-biltzaileei. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 66. orr.
Mahats-hosto handien artean ezkutaturik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.
Zeren dohakabeari ongi baliatu baitzitzaion mahats hostoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.
Iratze eta mahats hostoak saltzen zituzten, libra laurdeneko sortetan kontu handiz bildurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Izar guztiak erori egingo dira, piku-hostoak eta mahats-hostoak zimeldu eta erortzen diren bezala. Elizen arteko biblia Is 34,4
Apaizak mahats-mordo kaxkar haiek bildu, dolarera bota eta zapaldu zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 980. orr.
Hiru aihen zituen mahatsondoak; kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak. Elizen arteko biblia Has 40,10
Maisua gela erdian dago, mahats mordo bana belarrietan eta masailak gorriz margotuta. «Bizia lo», 2003 - 146. orr.
Amorrazioaren gaztainak, hiraren mahats-aleak eta pesadunbrearen mahats-mordoak. · Mahastia erabat hondaturik eta husturik geratu zen, mahats mordoxka batzuk besterik ez zegoela. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.
Etxaurrean erruz hedatua, berriz, etxeko mahasparra ageri da; mahats morko eder eta ugarien emale. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.
Mahats-parra sendo baten azpitik pasa behar da Gelatxoren baserrira sartzeko. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 77. orr.
Apaizetxeko fatxadan hazten zen mahats-parraren adarren artean erdi-gordetako leihotxo batetik kirik egitera joan zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.
Nor bere mahats-parrapean eseriko da, bere pikupean, inoren beldurrik gabe-. Elizen arteko biblia Mi 4,4
ik parrape.
Hantxe dauka, hormari hemendik eta handik itsatsita antza, Don Carlos Mar?a Isidrok (gure Erregeren aitonak) hain maite izan zuen mahats-parra famatua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 207. orr.
Hitz-bertze egin beharrez, mahats sorta bat bildu nuen, lagungarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.
Mahats sorta bat aletzen ari nintzen, bazkariaren hondar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.
andere mahats (4); kilo mahats (7); mahats ale (8); mahats aleak (11); mahats aleen (3); mahats bilketa (9); mahats bilketarako (3); mahats biltzaileek (3); mahats biltze (9); mahats biltzea (11); mahats biltzearen (3); mahats biltzeko (3); mahats denboran (3); mahats gordina (3); mahats hostoak (3); mahats mordo (14); mahats mordo bat (3); mahats mordoak (12); mahats ondoen (4); mahats parra (3); mahats zuku (4)
dolarean mahatsa (3); mahatsa bildu (5); mahatsa biltzeko (3); mahatsa zapaldu (3); mahatsa zapaltzen (3)
mahatsaren begia (5)