Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru aihen zituen mahatsondoak; kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak. Elizen arteko biblia Has 40,10
Sodomako mahastietako mahatsondo dira. Mahatsondo baten azpian eseririk. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 233. orr.
Nor bere mahatsondo eta pikuondoaren azpian eseri ohi zen, ez baitzituen inork kezkarazten. Elizen arteko biblia 1 M 14,12
Mahatsondoari jarraika dator huntza. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.
Mahats ondo lodi, beltz eta bihurdikatuak, hostoila berdeak txapelaturik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.
Berantago mitriolatzea, punpa bizkarrean, ur urdin bat hedatuz mahats ondoen gainera, eritasunek ez zezaten andea fruitua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.
Zeren etxarte hori mahatsondo hostotsuz tapizaturik baitzegoen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 76. orr.
Mahatsondo oparoak daude: mahats batzuk eguzkitan lehortzen dira, beste batzuk bildu eta zanpatu egiten dira. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.
Mahatsondoak txarrak, molkoak berdin, baina bihiak pizgarri, hain dira gozagarriak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 164. orr.
Urruntxago, ezker, Obanos herrirako patarra hasten zaidala, hona mahats ondoen zerrendak, geometrikoki lerrokatuak, beren adarrak hedatzen dituztela eskuin eta ezker, elkarri esku emanez bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.
Olibondo sailetan ibiltzen ginen txorien habia bila, eta mahatsondoetan ere bai. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 167. orr.
Mahatsondoaren adar, mordo eta hostoz egindako girlandak apaingarri ageri ziren, berde leun baten gainean margoturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.
Lurra baino gehiago, mahatsondo mota da bilakatu garrantzitsua. Berria - Harian 2005-09-11
Mahatsondo ilara bat ipurditik atera bagenio. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.
Mahatsondo ilarak eskuin-ezker zabaltzen dira, ia bailararen mugetaraino. «Bizia lo», 2003 - 148. orr.
Mahatsondo-ahienak edo pinu-adartxoak erreko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.
Handik igarotzean, begirada guztiak hari oraturik geratu ziren, mahatsondo-kiribil likatsuen antzera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.