Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lastodun (corpusean ez dago; ETCn 38 agerraldi) izond/iz landareez mintzatuz, Gramineae familiakoa. ik gramineo.

Tankea laurehun metrora dago, baina ezin ikusi begien aurreko belarren silueten artean: belar lastodunak dira, zeinen buruxkak haurtzaroan lagunen mahuketan gora sartzen baitzituen, basa olo moduko bat, eta bitxilore bat, zurtoin garai baten muturrean; dagoeneko inurriak paseatzen ari dira gora eta behera. ETC-literatura, saiakera   Esperantza, Andre Malraux (Karlos Zabala), Elkar-Alberdania, 2008

Sorbeltzak txio-txioka ari dira, lastodunen eta lasto lehorraren usaina dago. ETC-literatura, saiakera   Lagun armatua, Raul Zelik (Edorta Matauko), Txalaparta, 2009

Mendietako landare guztiak ezagutzen ditu, are bakanenak, eta nire liburuetan aurkitzen ez baditut, galdezka joaten natzaio eta orduak ematen ditugu solasean, loreez eta lastodunez, bidexkez eta oihanpeez, ardi, ahuntz eta behien ezpainek eta haize etengabekoak soildutako belardiez, berak aspaldi joaterik ez duen toki guztiez. ETC-literatura, saiakera   Brodecken txostena, Philippe Claudel (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2011

Lastodunen ekoizpena biderkatu omen litekeela zioen; zera, garia, garagarra, zekalea, oloa eta artoa. ETC-literatura, saiakera   Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013

Lastodun inguruetan aurkitzen dira maiz. ETC-prentsa   Berria, 2008-05-21

Baina hemen alergia gehien sortzen duen polena lastodunena da, gramineoena, intsektuak joaten ez zaizkiolako, haizean polena askatuz ugaltzen diren espezieena. ETC-prentsa   Berria, 2009-03-17

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen %12k alergia diete landare lastodunen polenari. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-24

Lastodunen kontzentrazioak txikiak izan dira orain arte, baina maiatzean eta ekainean zabaltzen dira batez ere. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-03

Oraindik oso goiz da lastodunen polenaren eragina antzemateko. ETC-prentsa   Berria, 2019-03-07

Lastodunen polena da pertsona alergiko gehien eragiten duena. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2017-03-17

Sortu ere arazo handiak sortzen ditu ibai-ertzak lehenengoratzen egiten diren saioetan, landare lastodunak eta ihidiak itotzen dituelako eta ondorioz, habitat bateko biodibertsitatea murrizten du. ETC-entziklopedia   Ezkerte beltz, Wikipedia

Kanabera ("Arundo donax") landare lastoduna da, eremu hezeetakoa, 4 metroko garaiera izan dezakeena, zurtoin zuzena eta leuna duena. ETC-entziklopedia   Kanabera (landarea) , Wikipedia

Larreetan gehienbat agertzen den landaretza belarkara bizikorraren artean gramineo edo lastodunak dira. ETC-entziklopedia   Larre, Wikipedia

Sute gehiago izan zen, halaber, landare lastodunak ugaritu zirenean eta ekosistema askotako osagai nagusia bihurtu zenean, duela 6-7 milioi urte. ETC-entziklopedia   Su, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus