Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Blumlerrek taula batean bildu zituen munduan diren milaka basagramineo-espezieetatik hazi handienak dituzten 56ak, naturako labore bikainenak: batezbesteko gramineo-espezieen haziak baino gutxienez 10 bider hazi handiagoak zituzten gramineo-espezieak (ikus 8.1 taula). ETC-literatura, saiakera Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Alergologoek urtero-urtero egiten dituzte horrelako iragarpenak, airean dagoen gramineoen pilaketa kontuan hartuta. ETC-prentsa Berria, 2007-04-17
Gramineoak (garia, artoa, oloa, arroza, zekalea, garagarra, basartoa eta artatxikia) dira gaitz horien %35en jatorria. ETC-prentsa Berria, 2008-04-22
Baina hemen alergia gehien sortzen duen polena lastodunena da, gramineoena, intsektuak joaten ez zaizkiolako, haizean polena askatuz ugaltzen diren espezieena. ETC-prentsa Berria, 2009-03-17
Gainera, sega belardi asko artifizialak dira, eta gramineoak bakarrik ereiten dituzte. ETC-prentsa Berria, 2011-05-10
Beren esanetan, datorren udaberrian gramineoen kontzentrazioa oso handia izango da: 6.500 gramo airearen metro kubiko bakoitzeko, iaz baino %20 gehiago. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-10
Hedadura handiagoa duten irlen kasuan, hormen gainaldeetan lurzoruaren eraketak ez du hainbesteko zailtasunik aurkitzen eta honek itsas azenarioaz, betibizi horiaz, zauribelarraz, Festuca rubra gramineoaz... osatutako soropil txikiak agertzea ahalbidetzen du. ETC-prentsa Argia, 2000-06-25
Honelako landare kasuak aipatzeko inoiz deigarri gertatu ez zaizkigun loreetan pentsatu behar dugu, euren artean, olibondoa, gramineoa, artea, zumarra... ETC-prentsa Argia, 2001-04-15
Elikadura aldetik herbiboroak dira, mendi larreetako belar, gramineo edo sustraiak gustuko izaten dituzte. ETC-prentsa Argia, 2002-07-14
Landare hau gramineoen Poazea familiako belarra da; familia hau oso zabala, zaharrenetarikoa eta gutxien ikertu denetakoa da. ETC-prentsa Argia, 2003-11-16
Laster, gramineoen polenaren alergia indartsuago hasiko da; hori da hemen arruntena. ETC-prentsa Goienkaria, 2006-04-12
Hemen, gehienek gramineoetako polenari diote alergia, eta haiengan eragina izango du maiatzean eta ekainean. ETC-prentsa Goienkaria, 2008-03-28
Masa dentsoa osatu dute gramineoek, beraz. ETC-prentsa Berria, 2013-07-18
Horrek kalte nabarmena egingo die polenari eta gramineoei alergia dieten herritarrei. ETC-prentsa Berria, 2013-04-02
Pirinioetako zenbait tokitan, albitz belarra izeneko landare gramineo autoktonoa oso modu erasokorrean zabaltzen ari da, eta berezko beste zenbait espezieri kendu die tokia. ETC-prentsa Berria, 2014-01-30
Esaterako, polinizazioa behar duten bazka landare eta zuhaitzen ordez beste landare mota batzuk agertuko lirateke: gramineoak, adibidez. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2016-05-20
A. tumefaciens erabilita gramineoen taldeko (monokotiledoneoak) uzta-landare transgenikoak sortzea, ordea, zaila izan da; baina badirudi beste metodo batzuen bidez lor daitekeela DNA txertatzea, hala nola elektroporazioz edo partikula-pistolaz. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007
Elikadura Kodearen arabera, gramineoen (sustrai ugari, zurtoin mehea, hosto inguratzaile luzeak eta buruxka batek bildutako haziak dituzte) familiako landareen fruitu lehor eta osasuntsuak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007
Haren ikergai nagusia da arto-landarearen C4 fotosintesia eta zer zeregin duten fitokromoek arto-landarean eta nekazaritzan garrantzitsuak diren beste gramineo batzuetan. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Estepa grisean, berriz, gramineo altuz osatutako landaretzaren ordez, gramineo baxuak eta espezie xerofiloak agertzen dira, Kazakhstanen adibidez, eta, gero, pixkanaka, estepa zuria azaltzen da, Kaspiar itsasoaren eta Turkmenistanen inguruan. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017
Poaceae Gramineoen kontsumoa askoz ere txikiagoa da, eta zurezko landareena ia hutsaren hurrengoa. ETC-entziklopedia Alpetar marmota, Wikipedia
Batez ere landareak (bai ur azpikoak eta bai lehorreko gramineoak) jaten ditu, baina ornogabe txikiak ez ditu bazter uzten. ETC-entziklopedia Antzara hankagorrizta, Wikipedia
Landare monokotiledoneoa da, gramineoen taldekoa (Poaceae familia). ETC-entziklopedia Arroz, Wikipedia
Wombatak bestalde, lurrean bizi dira eta gramineo eta sustrai mota guztietaz elikatzen dira. ETC-entziklopedia Australiako fauna, Wikipedia
Ziperazeen familia antzekotasun handia du gramineoekin. ETC-entziklopedia Cyperaceae, Wikipedia
Larreen presentziak zenbait animalia espezie erakarri zituen (adibidez asto basatiak), eta hauek, gramineo ugariekin batera (artatxikia, basartoa, arroz afrikarra, oraindik landatu gabeak zirenak) gizaki ehiztari eta fruitu biltzaileen taldeak erakarri zituen. ETC-entziklopedia Egiptoko Aro aurredinastikoa, Wikipedia
Espikula edo galburuska (sin. buruxka), gramineoen oinarrizko infloreszentzia da: lore-elkarte bakuna da, erraki izeneko ardatz labur baten oinaldean gehienetan bat edo bi gluma (braktea antzu) dituena eta loreak bi ilaratan kokatuta. ETC-entziklopedia Espikula, Wikipedia
Gaur egungo gramineoek baino 20 karbono dioxido gehiago xurgatzeko, lehorteak eta uholdeak jasateko eta jateko eta elikatzeko gai izateko aukera emango lukeen landareen garapenean ere interesa agertu du. ETC-entziklopedia Joanne Chory, Wikipedia
Bizi diren ibaien ertzetan gramineo izeneko landareak daude, eta ur-emaria igotzen denean, landare hauek urpean geratzen dira. ETC-entziklopedia Pterophyllum scalare, Wikipedia
Estepako lurraren hezetasun eskasera egokitu da, eta horregatik gramineoak (belarrak, gehienez ere) edo izaten dira, hau da, tamaina txikikoak, hosto eta berdetasun gutxikoak. ETC-entziklopedia Txikipedia: Estepa, Wikipedia