Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
listomari (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) izond/iz adkor buruargi ustekoa. ik listo2; listopasatu; zozolisto; tontolisto; tertulisto.
Aldaketak defendatzen dituzun guzietan bezala, jaso ditudan erantzunak listomarien topikokeriak izan dira». ETC-prentsa Berria, 2018-01-20
Beraz, listomari mediatiko guztiez futitzen da halakoak entzuten dituen aldiro, eta putaidearik ez dutela konprobatzen egunero-egunero liburutegian jende saldoa ibiltzen dela ikusita. ETC-literatura, saiakera Deklaratzekorik ez, Beñat Sarasola, Susa, 2019
ZAINDARIA. - Hi, listomari! Nirekin etorri beharko duk! ETC-telebista Botikarik onena, Sendamin, Goenkale, 2015