Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tontolisto (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi) izond/iz adkor buruargi ustekoa. ik listo2; listopasatu; listomari; zozolisto; tertulisto.
Xalo inozoak! Edo tontoak, gaur nagusi den neurriaren arabera! Bihotza jarri ez zuten ba diruaren gainetik! Eta tontoak zirelakoan, tontolisto bat atera zaie bidera kontzientziarik gabeko justizia baten bandera astinduz. ETC-prentsa Berria, 2008-02-01
Esaterako, nork erabaki du ETB1eko albistegiek ETB2koen erdia iraun dezaketela? Audientziak, esango dit agintari tontolistoak. ETC-prentsa Berria, 2018-09-22