Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

luze 1 izond buru batetik bestera hedadura handia edo ohikoa baino handiagoa duena; luzera gainerako dimentsioak baino aski handiagoa duena. ant labur.

Kanpo aldean, berriz, balkoi luze bat, baranda zurezkoa zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Mahai luze hartako beste muturrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Horman, gizonaren atzealdean, arasa luze bat, eta botilak ilaran.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Etorbide luze baten erdian ginen, autoko lau keinukariak piztuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Galeria horizontal luze batera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Paretak berinezkoak, moketa grisezko pasabide luze luzeak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

Bide luzea egin dut.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.

Eta pauso luzeak emanez alde egin zuen handik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 135. orr.

Ebaki luze bat egin beharko ziotela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 43. orr.

Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Belarritako luzeak dilindan eta zapatillak zangoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Marjoriek bere zango luze zuriak erakusten zizkien.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 222. orr.

Sudur luze eta fin bat jantzi zion haren aurpegiaren imajinari, Cyrano bihurtuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.

Bizar elur-kolore luze batez, tunika zuri batez, begirada aratz batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Anaiak betile jori luze ederrak zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Gaua bezalako zazpi txirikorda luze eta beltzak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 70. orr.

Kate luze baten kate-begia baita gaurko literatur jarduna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.

Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,18

Orain gutun luze bat idatzi diot.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

Testu luze batean tautograma bati eustea ez da erraza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 103. orr.

Mila milia baino tarte luzeagoa lerro zuzenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

2 irud/hed

Hire mihi luzea amarrukeriaz dantzatu ostean, jai duk uste baldin baduk ene kafetegian jotzen utziko diadala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Aita-semeen arteko ezinikusiak soka luzea zuen, lehenagotik zetorrena.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

3 (neurrietan)

Hogeita bost bat milimetro luze ziren, hor nonbait, eta lau edo bost milimetrokoa zuten diametroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.

Murruak 28 besabete luze ziren alde bakoitzean, 5 besabete garai eta 6 ukondo gizen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Salomonek Jaunari eraiki zion etxe hura hogeita hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta hamabost metro gora.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,2

Bederatziehun bat versta da luze eta ehun bat zabal.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Beste sakonune bat ikusi genuen, lau bat oin luze, hiru bat oin zabal eta sei edo zazpi oin garai.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.

Santutegi honen aurreko sala handia hogei metro luze zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,17

Bitan tolestatua zegoen eta karratua zen: hogeita bost zentimetro luze eta beste hainbeste zabal.  Elizen arteko biblia   Ir 39,9

Bakoitza hogei zentimetro luze ere ez zen hiru arrain kontatu nizkion.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 212. orr.

Itsasoan mila oin luze diren itsas munstrorik baitabil igeri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 115. orr.

4 (denborari buruz) hasieratik bukaera arte iraupen handia duena, denbora hedadura handiz dirauena.

Denbora luzea daramazue hemen eta egurastu beharra duzue.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.

Denbora luzean ibili ginen harrizko murru garaien arteko kale zaratatsuetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

Etxe-barruan denbora luzean egoten edo etsitzen ikasia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Handik ez oso denbora luzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 45. orr.

Interes-tasek, epe luzera, berdintzera jotzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Egoerak epe luzera aztertu behar dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Epe ertain edo luzera Nafarroa Euskadin sartzeko aukera planteatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Epe luzera begira egokiena baldintza horiek guztiak desagertzea litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Urte luze hauetan ez dituzue zeuen herritarrak bakarrik utzi.  Elizen arteko biblia   Jos 22,3

Bi egun luze eta bi gau amaigabeak igaro ondoren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 268. orr.

Orain eguna luzeagoa dun, argia handiagoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 83. orr.

Ordu luzeak, soldata txikia, arrisku fisikoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.

Bi ordu luze eman zituzten horren guztiaren batuketa egiteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Tarte luze batean -ordubete baino gehiago, taxutu nuenez- asotsik apalena ere ez zitzaidan inguratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Gau luzean murgilduko naiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 272. orr.

Bolada luze batez Prousten antzera idatzi zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.

Bizitza luze eta zoriontsua.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,2

Bizi naizen artean sekula ahaztuko ez zaidan musu luze eta samur bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.

Gero, loaldi luzea egin zuen, sorgorturik egongo balitz bezalakoa ia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Lo luze batetik esnatu balitz bezala bere onera itzulirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

Kristinak irri apal eta luzea egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Berak edan zuen lehenik, bi hurrupada luze.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

"Haa" luze bat egin du, zintzurraren eta triparen zoriona deplauki salatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.

Nazioaren eta nazionalitatearen inguruko eztabaida luze batzuen ondorioz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 69. orr.

Adiskidetasun luze baten hasiera izan zitekean gertatua, ez dituk horrelako pasadizoak askotan gertatzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 163. orr.

5 (pertsonez, zuhaitzez eta kidekoez) ik altu.

Arratsalde hartan, agure luze bat baizik ez zegoen dendaren aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Kirxa bistatu zuen, kafe etxeko nagusi luze, flakoxta eta goibela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Hogeita hamabosten bat urteko gizon sendoa zen, luze samarra, tankera onekoa. Neska luze serio horrek, gizon haien guztien artean galduta, irakasle plantan entzuten zien.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Luzea eta lerdena zen, aldaken aldetik zabal samarra beharbada, baina haragi sendokoa, halere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Zazpi pinu luzeren erdian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 126. orr.

Gar luze garbien aurrean egoten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Harkaitz bertikal luze baten orpoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.

Eskuinean dorre luze eta estu bat dauka, eraikuntzaren errematetik ozta goititzen dena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Baso handi luze bat, arno hormatuz betea!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.

6 (hitz soila izan aditzarekin)

Hiria karratua zen, luze bezain zabal.  Elizen arteko biblia   Ap 21,16

Eta zein luze diren berrogeita hamar metro kixkil, gibeletik tiroka ari zaizkizularik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 61. orr.

Zeinen zabal eta luze, garai eta sakon den Kristoren maitasuna.  Elizen arteko biblia   Ef 3,18

Denbora luze da beha dagoenarentzat, bereziki biziaren arriskuan zeudelarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 66. orr.

Eternitatea ez da luze eta ez da denboraz eginikako zerbait.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 113. orr.

Bidea luze eta zabal bezain erraza da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

· Zoaz, bada, orain, zeharka ezazu lurralde hau, luze eta zabal, zeuri emango baitizut.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Zer logika klase du hatsaren laburra eta heriotzaren luzea lotzeak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.

Orduan ez du izutzen zaputzaren beldurrak, ez du nekatzen balizko oztopoak eta bidearen luzeak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 164. orr.

Barkatuko ahal zait aipuaren luzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

Urteak joan ahalean kexu baitira biziaren luzeaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Hogei urte bizi-aldi bat dela batere ohartu gabe, denboraren luzeari batere erreparatu gabe.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 185. orr.

Tiro egin aitzin, neurtzen zituen balaren pisua eta bolborarena; eta tiro egin ondoren, tiroaren luzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

Oinkadaren luzea kalkulatuta daukazu dagoeneko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 257. orr.

Galderen luzean eta erantzunen laburrean -"kontatuko banizu!", "mintza banendi!"- hautematen ahal zen Ixabel Xankoxe ene bihotzekoa irakurleak txunditzeko mauka aurkitu zuelakoan hurbildu zitzaiola apezñoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

8 (pilota mota baten izena)

Azken hau mendi batean zegoen, non pilotan luzean aritzen baitziren artzainak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 62. orr.

Igande 17an Donapaleun, Luzea, Xixtera haundi eta ttipiak.  Herria   2005-07-07

Luzean Uztariztarrak xapeldun.  Herria   2002-09-12

Xapelgoak hasiak dire Luzeko jokoan, joko garbian eta esku huska.  Herria   2001-05-17

Euskal Ligako Astea, euriak trabaturik ere, bururatu da, eta huna finala bat luzean, edo errabotean, bakan ikusi dena: 13-0.  Herria   2001-07-19

Liburu berri bat agertu du "Atlantica" argitaletxeak, "Rebot passion" tituluarekin, luzeko joko zaharraren ohoretan.  Herria   2003-10-30

Bidearen beste alderdian, bazen lehen luzeko pilota plaza bat, 40 metro luze, 18 metro zabal zuena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 106. orr.

Errebotean edo luzeko jokoan izanen ditugu bi talde.  Herria   2005-04-21

Gero, segidan, Luzeko partida.  Herria   2003-08-07

Igandean Hazparnen 10 1/2tan Luzeko finala.  Herria   2005-07-07

9 (adizlagun gisa) ik luzeki.

Luze ari izan zitzaion Ana otoitzean Jaunari.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,12

Ez dut ia zuekin luze hitz egiteko aukerarik.  Elizen arteko biblia   Jn 14,30

Luze mintzatu ginen, ahots apalez, Lajosi buruz, haren seme-alabez eta Vilmaz, nire ahizpa zenaz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Jende sakonak ez du luze jarduten hizketan; are gutxiago idazketan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

Luze iraun zuela airean zintzilik bezala, eta gero lurrera erori zela ahoz gora.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.

Ikuskaria luze gogoratzeko modukoa izan zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.

Garizuma luze gertatzen zitzaiola.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.

Luze hartu zuen arnasa, haren irritsaren ausardia indarberritu izan balitz bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Luze zain egon behar izan genuen, zuzendariak noiz errezibituko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.

Hamabost mila pezeta kendu zizkiotela aitorpena entzuteagatik, oso luze joan ez zena bestalde.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

-Luze geratuko al zarete hemen, Brazell eta Skully?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 104. orr.

Zoaz, bada, orain, zeharka ezazu lurralde hau, luze eta zabal, zeuri emango baitizut.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.

Besoak gorputzaren bi aldeetan luze utzita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Halaxe iraun zuten denbora batean, Enrike lurrean luze, Gabin fitxekin ari zelakoa egiten, biak geldi, biak isilik.     «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.

Bat-batean, Saul luze erori zen lurrera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,20

Luze jo zuen epaiketak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Luze egiten da bidea aldapan gora.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 108. orr.

Luze egin zuten bi gizonek isil-isilik, kareleko barandan eskuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Luze eman zenuen uretan sartuta.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

Ikaragarri luze joko du horrek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.

• 10 iz estropadetan eta igerilekuetan, aurrera eta atzera zenbait aldiz korritu behar den tartea.

Traineruak binaka atea ziren, eta lehen luzean nahiko parekatuta iritsi ziren elkarrengandik denak ala denak ere.  Berria - Kirola   2004-08-12

Bigarren luzean lehiak bere horretan jarraitu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-29

Azken luzean hondarribitarrek hirugarren ziabogan lortutako errentarekin eroso egin zuten arraunean Kontxako hondartzarantz.  Berria - Kirola   2004-08-29

Kalez aldatu zuten atzo azken luzean eta 3 segundo baino ez zizkion atera Astillerok.  Berria - Kirola   2004-08-08

Orain -dio- hogei luze igeri egitera, xanpain pittin bat edatera eta nire katemetxoa zein maite dudan gogoratzera noa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 238. orr.

11 luzexeago (orobat luzexago)

Lehen hitza motzagoa da, luzexeagoa bigarrena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 50. orr.

Batzuetan labur joaiten zen, bertzeetan luzexago.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 121. orr.

Etorreran baino tarte luzexeagoa utzi nuen orain haien eta nire artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Egizu kontu ilargiak bere bidea osatzeko, 28 egun dituela, baina, egun luzexeagoa duenez, 25 ordu eta minutu batzuekikoa, bere ilargialdia betetzeko, 29 egun eta puxka bat behar duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 390. orr.

Gure etxean luzexeago gelditzen uzteko eskatzen nion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 103. orr.

Aurretik pare bat bideo xixtrin egin eta orain zerbait luzexeagora pasatu nahi zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 197. orr.

Edo luzexagoko zerbait berdin baina ez halere hein honetakorik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.

12 luze baino lehen luze gabe.

Ziur nengoen luze baino lehen eta lan askorik gabe nire ohar ditxosozkoa berreskuratu ahal izango nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.

Erresuma zure kemenaz, zure eskarmentuaz eta zure zuhurtziaz baliatzeko premian egonen da luze baino lehen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

Edaten segituz gero, berriz, luze baino lehen etorriko zait goragalea, gonbitoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 104. orr.

13 luze gabe (306 agerraldi, 78 liburu eta 36 artikulutan; orobat luza gabe 15 agerraldi, 3 liburu eta 11 artikulutan, luzegabe 2 agerraldi liburu 1ean eta luzagabe 4 agerraldi 2 liburutan) adlag denbora asko igaro gabe.

Luze gabe, bere itsasontzirik azkarrenak bidali zituen haren bila.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 162. orr.

Luze gabe, betazalak karga-karga egin zitzaizkidan berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Baiezkoa eman nion, luze gabe bisitatuko nuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

Gazteek luze gabe bete zuten kalea, eta haietako askok pabilioira jo zuten gero.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Lagundu behar nauk, lagundu, bestela, luza gabe, burua galduko diat...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.

Haren izaera pipertuaren eta eztabaida amaiezinen hotsa luze gabe heldu zen nagusiengana.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Harria beheraka hasiko da luze gabe, eta maitale arbuiatuak ere, bere desesperantzaren poderioz mundutik at sentitzen zenak, gosaria prestatu beharko du, bizarra moztu, bulegora joan, [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

Pozgarri zaio gizonari horretarako indarrak bildu dituela ikustea, baina badaki luze gabe nekatuko dela, eta atseden hartu beharko duela orduan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 175. orr.

Amore eman genion, eta kuia zopa hura aurrean izan genuen luze gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 125. orr.

Garbi dago milurteko larrutaldia joko dugula luze gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 39. orr.

14 luze-labur iz luzeraren tamaina.

Amak soinekoa pertxatik askatu eta gorputz parean jartzen dit, luze-laburraren neurria ikusteko. Edozein gauza luze laburrean neurtzeko orduan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.

Zokota zuri bat sartu du, gero, burutik behera: ongi geratzen zaio luze-laburrean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.

Testuaren luze-laburra.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 210. orr.

Hedaduraz, luze-laburrez eta informazioaren ugaritasunaz lehengoa baino handiagoa.  Berria - Harian   2005-05-04

Asmoak eta luze-laburrak ezagutzen ez nizkion sare ikusezin batean sartzeko eskatzen ari zitzaidan Anghios.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Izan ere, eternitatea ez da luze-labur kontua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 33. orr.

· Manex Goihenetxe Ezterenzubin jaio zen, 1942an, hirurogeita bi urteko bizitza luze-laburrean asko eman duen unibertsitario euskalduna izan dugu. herria¬

15 luze-laburtu

Doinua luze-laburtu gabe ari bada, badaki zenbatu gabe ere zenbat silaba sartzen ari den oin bakoitzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

16 luze-zabal (orobat luzezabal g.er.)

Haien xehetasunak buruz nekizkien, gaiak ez ezik, luze-zabalak ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Etxe haren luze-zabala neurtu izan balu, mintzatuko zatekeen agian huste lan nekagarri eta halaz ere askatzaile honi buruz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 19. orr.

Munduaren luze-zabalean gosea gero eta handiagoa da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 27. orr.

Inperioaren luze-zabal osoan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.

Lurraren antzeko tasunak dituzten planeta asko eta asko baitaude haien iritziz unibertsoaren luze-zabalean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.

Andre bat nigana makurtzen da, bera zinez zer den nire luze-zabalean aztertuz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.

· pl Hein Völker militante gaztearen ia gorputz osoko fotograma batek hartzen zituen kartelaren luze-zabalak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Luze-zabalei zegokienez, gela hura aurrekoaren antzekoa zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.

17 (neurrietan)

Hamabost-hogei zentimetroko luze-zabaleko plaka angeluzuzenak.     «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Zaingelak hiru metrokoak ziren luze-zabalean.  Elizen arteko biblia   Ez 40,12

Brontzezko aldarea ere eginarazi zuen Salomonek; hamar metro zen luze-zabal eta bost metro gora.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,1

18 (izenondo edo izenlagun gisa)

Baina ozta-ozta ikusten zituen begien aurrean igarotzen zitzaizkion estepa luze-zabal haiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Hargatik sortu dira azken urteotan egitura luze-zabalagoak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 87. orr.

Orain, burua paretaren kontra, begiak itxita eta hanka-besoak luze-zabal, berriro hemen nagoelarik, haluzinazio hutsa iruditzen zait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Baina, gertakariak luze-zabal kontatzeari uko eginez, gauzak laburki ematen utzi behar zaio egokitzaileari.  Elizen arteko biblia   2 M 2,31

Han zeuden etzanda, eguzkitan luze-zabal hedatuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

19 luze-zabalera (orobat luzezabalero)

Handiagoa egin zuen luze-zabaleran.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.

Ez gure herri horretan bakarrik, baizik eta munduaren "luzezabalero" guzian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

20 luze-zalbadu hedatu.

Luze-zabal ezazu gorputz puska hori zoru gainean eta zenbatu hemeretzi maila.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

21 luze-zabalka

Ibilbide itzaltsu hartan luze-zabalka nenbilen, parkea azpian hartzen duen hegitxo baten gainean kasinoko musika-taldeari lehenengo abestiak jotzen entzuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

22 luze-zabalki (corpusean luzezabalki soilik)

Pantallak familia nuklearra munduarekin konektatzeko daude; libreki, liberalki eta luzezabalki informatzeko eta hezteko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

23 luzera1 (orobat luzara) luzeraren norabidean.

Luzera moztuko banu... belaunaren gainetik ez al litzateke freskoagoa, arinagoa geratuko?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 45. orr.

Ebaki behar dituzu eskuturretatik gorantz, luzara.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 123. orr.

24 luzera2 ik luzara.
25 luzera begira adlag

Luzera begira, hori gero eta nabarmenagoa izango da etorkizunean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 24. orr.

Luzera begira, gainera, mesede egingo zion Bladiri gure erabakiak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 102. orr.

Ondorioak luzera begira, ondorioak erdiko epera begira, ondorioak epe laburrera begira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Enpresek ziurtasun politikoa behar dute luzera begira.  Berria - Ekonomia   2004-12-28

· Hazkunde ekonomikoaren epe luzera begirako ikuspegien inguruan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

adats luze (9); aldi luze (28); aldi luze batez (8); artikulu luze (7); aski luze (12); aste luze (12); asteburu luze (9); aulki luze (7); aurpegi luze (13); azalpen luze (7); begi luze (7); beltz luze (19); bi metro luze (9); bi ordu luze (8); bi urte luze (7); bidaia luze (45); bidaia luze bat (11); bide luze (53); bidea luze (16); bizar luze (11); bizi luze (124); bizi luze bat (9); bizi luze zoriontsu (10); bizitza luze (15); bizitze luze (27); bolada luze (22); bolada luze batean (7); borroka luze (13); bost metro luze (7); bost zentimetro luze (7); bulta luze (7); denbora luze (51); denbora tarte luze (7); denboraldi luze (17); egonaldi luze (12); egun luze (23); egunak luze (9); elkarrizketa luze (18); epe luze (18); epe luze batean (7); erdi luze (24); eritasun luze (13); eritasun luze baten (8); esku luze (12); eta abar luze (8); eztabaida luze (21); eztabaida luze baten (7); film luze (42); gaixotasun luze (16); gaixotasun luze baten (14); galtza luze (7); gau luze (23); gizon luze (9); gutun luze (17); gutun luze bat (9); hamar metro luze (11); hanka luze (11); hankak luze (7); hari luze (8); hasperen luze (22); hasperen luze bat (14); hatz luze (21); hilabete luze (42); historia luze (17); hitz luze (7); hodi luze (7); hogei urte luze (7); ibilaldi luze (22); ibilaldi luze eta (7); ibilbide luze (24); ibilbide luze eta (8); ilara luze (17); ile luze (41); ilea luze (9); ipuin luze (8); isilaldi luze (12); isilune luze (40); isilune luze bat (14); isilune luze baten (18); istorio luze (9); itzal luze (8); kale luze (7); kate luze (15); kilometro luze (27); korridore luze (19); lan luze (15); lepo luze (17); lepoa luze (7); lerro luze (12)

luze ari (8); luze aritu (31); luze baino lehen (23); luze barik (25); luze bizi (8); luze da (26); luze ditu (13); luze doa (11); luze egin (51); luze eginda (14); luze egiten (26); luze egiten da (7); luze egon (30); luze egon zen (7); luze eman (13); luze eta gogor (7); luze eta gogorra (8); luze eta neketsua (10); luze eta oparoa (7); luze eta sakon (7); luze eta uros (10); luze eta urosa (15); luze eta zabal (89); luze eta zail (8); luze eta zaila (7); luze eta zoriontsu (41); luze etzan (9); luze etzanda (19); luze etzaten (7); luze eztabaidatu (10); luze gabe (294); luze hitz egin (43); luze hitz egiten (7); luze ibili (8); luze igaro (7); luze iraun (83); luze iraun zuen (17); luze iraungo (35); luze irauten (28); luze iritzita (7); luze itxaron (18); luze izan (18); luze izanen (18); luze izango (10); luze jardun (28); luze jardun zuen (10); luze jo (72); luze jo zuen (32); luze joan (41); luze joan zen (12); luze joaten (9); luze jokatzen (7); luze joko (87); luze joko du (25); luze jotzen (18); luze laburra (14); luze luze (121); luze luze bat (15); luze luze eginda (14); luze luze etzanda (11); luze luzea (39); luze luzeak (11); luze mintzatu (23); luze pentsatu (7); luze samar (21); luze samarra (34); luze uros (9); luze uros bat (9); luze zabal (51); luze zabal osoan (9); luze zabala (13); luze zabalak (9); luze zabalean (39); luze zen (20); luze ziren (9); luze zoriontsu (11); luze zoriontsu bat (10)

mahai luze (28); makila luze (10); metro da luze (41); metro luze (80); metro luze da (7); metro luze zen (8); metro zen luze (13); minutu luze (19); musu luze (17); oin luze (8); oinazeak orduak luze (8); ordu luze (24); orduak luze (9); oso luze (48); partida luze (25); prozesu luze (37); prozesu luze baten (9); puska luze (14); puska luze batean (9); sail luze (10); segundo luze (7); sobera luze (13); soineko luze (15); soka luze (13); sudur luze (15); tanto luze (12); tarte luze (51); tarte luze batean (12); tarte luze batez (14); testu luze (9); testu luze bat (7); trago luze (16); trago luze bat (10); txima luze (7); une luze (36); une luze batez (25); upakada luze (8); uros eta luze (8); urte luze (81); zentimetro luze (21); zerrenda luze (45); zerrenda luze bat (15); zuri luze (11); zurrutada luze (9)

aldi luzea (11); arras luzea (7); aski luzea (19); beltz luzea (15); bidaia luzea (56); bidaia luzea egin (10); bide luzea (222); bide luzea dago (14); bide luzea du (8); bide luzea egin (63); bide luzea geratzen (13); bidea luzea (29); bidea luzea da (9); bilera luzea (8); bilkura luzea (7); bizi luzea (26); biziki luzea (11); bizitza luzea (28); borroka luzea (21); denbora luzea (185); denbora luzea da (10); denbora luzea egin (8); denbora luzea eman (19); denbora luzea ematen (7); denbora luzea pasatu (10); denbora luzea zeraman (11); denboraldi luzea (9); denboraldia luzea (10); elkarrizketa luzea (8); epe luzea (9); esku luzea (10); esperientzia luzea (8); eztabaida luzea (17); eztabaida luzea izan (9); film luzea (37); frango luzea (8); gatazka luzea (8); gau luzea (18); gogorra eta luzea (16); hasperen luzea (7); hatz luzea (15); historia luzea (38); historia luzea du (10); hots luzea (7); ibilaldi luzea (10); ibilbide luzea (49); ibilbide luzea egin (11); ilara luzea (13); ile beltz luzea (7); ile luzea (40); isilaldi luzea (11); isilune luzea (16); itzal luzea (35); itzala luzea (9); izugarri luzea (14); kate luzea (7); lan luzea (17); legenda luzea (13); lehen film luzea (9); lepo luzea (21)

luze luzea (39); luzea da (193); luzea da oso (14); luzea dauka (17); luzea du (46)

mihi luzea (12); oraindik bide luzea (22); ordu erdi luzea (8); oso luzea (86); partida luzea (15); proba luzea (7); prozesu luzea (43); prozesua luzea (25); saio luzea (7); soka luzea (35); sudur luzea (15); tarte luzea (20); tradizio luzea (9); trago luzea (13); txapelketa luzea (8); zaila eta luzea (8); zerrenda luzea (104)

luzeago jo (7); uste baino luzeago (10)

askoz luzeagoa (9); bide luzeagoa (7); denbora luzeagoa (9); luzeagoa izan (23); luzeagoa izango (16); luzeagoa izaten (7); zenbat eta luzeagoa (7); zerrenda luzeagoa (7)

gero eta luzeagoak (12); luzeagoak izan (8); luzeagoak izango (7)

denbora luzeagoan (11)

aldi luzeak (10); aski luzeak (7); auto ilara luzeak (44); baloi luzeak (10); beso luzeak (8); betile luzeak (7); bidaia luzeak (20); bota luzeak (8); denboraldi luzeak (7); egonaldi luzeak (9); egun luzeak (8); elkarrizketa luzeak (8); esaldi luzeak (7); eztabaida luzeak (12); film luzeak (27); galtza luzeak (15); gau luzeak (7); hatz luzeak (10); hilabete luzeak (9); ibilaldi luzeak (25); ibilaldi luzeak egiten (11); ilara luzeak (81); ilara luzeak eragin (9); ilara luzeak izan (10); ilara luzeak sortu (29); ile luzeak (19); itzal luzeak (8); lanaldi luzeak (7); luze luzeak (11); luzeak dira (31); ordu luzeak (37); ordu luzeak eman (7); oso luzeak (33); paseo luzeak (10); pauso luzeak (20); pauso luzeak emanez (12); saio luzeak (10); solasaldi luzeak (8); txima luzeak (8); urrats luzeak (22); urrats luzeak eginez (15); urte luzeak (25); zerrenda luzeak (14)

aldi luzean (7); aspaldi luzean (13); azken luzean (7); bere bizi luzean (12); bide luzean (29); bizitza luzean (8); denbora luzean (200); denbora luzean egon (12); epe luzean (53); gau luzean (7); historia luzean (15); ibilbide luzean (12); lehen luzean (7); tarte luzean (11)

bidaia luzearen (9); denbora luzearen (7); mahai luzearen (9); prozesu luzearen (7)

luzeegi joko (12)

luzeegia da (8); luzeegia egin (9); luzeegia izan (8)

ahalik eta luzeen (8); film luzeen (10); ordu luzeen (7)

hilabete luzeetako (8); urte luzeetako (23)

bidaia luzeetan (7); egun luzeetan (12); hilabete luzeetan (14); mende luzeetan (14); ordu luzeetan (18); urte luzeetan (87)

epe luzeko (62); ibilbide luzeko (13); ile luzeko (8); iraupen luzeko (25); kilometra luzeko (12); kilometro luzeko (11); lepo luzeko (8); luzeko finala (9); luzeko jokoa (8); luzeko jokoan (15); luzeko partida (15); metro luzeko (18); urte luzeko (7)

epe luzera (174); epe luzera begira (17)

denbora luzerako (8); epe luzerako (94)

bide luzerik (7); denbora luzerik (12)

urte luzetako (11)

ordu luzetan (9); urte luzetan (43)

aste luzez (8); denbora luzez (193); denbora luzez egon (14); egun luzez (12); hilabete luzez (18); minutu luzez (10); ordu luzez (18); ordubete luzez (8); tarte luzez (9); urrats luzez (29); urte luzez (103)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus