Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altu 1 izond bataz bestekoa baino goragoko garaiera duena. ik garai2.

Eta urtero-urtero, udaberria berriz Ararat mendian iratzartzen denean, artzain altu eta bizkorrak, begi beltz eder eta triste eta behatz luze eta mehekoak, Küp aintzirara ailegatzen dira beren txirulekin, loreen, usain azkarraren, koloreen eta lur gorri-beltzaren ondora.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.

Iritsi ginenean haren emaztea jaten ematen ari zitzaion aulki altu batean eserita zegoen semeari.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

-Arraioa, sirena bat! -esan zuen ozenki altuenak, eta kopa lorontzi batean hustu ondoren uretara egin zuen salto, arropa eta guzti.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 39. orr.

Handik gutxira, gizon altu eta sendo bat sartu zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.

Arraunean hasi, eta, handik pixka batera, ziklopeen uhartean, leizezulo bat ikusi genuen itsasotik gertu; altua zen eta goialdean ereinotzez estalia zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.

Maila altuagoko jendea "urbanizazioetan" bizi da, eta horietako batera goaz gu, La Urbinara.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Ate aurrean eskailera maila altu bat dago, eta handik sartzen da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 36. orr.

Mážsa hasieratik zegoen lanean trenetan, ni bezalaxe; elkarren aurrean geunden, bion artean alanbrehesi altu bat zegoen  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.

Semaforoaren zain, aita ohartu da: ile hori bizia, perlazko belarritakoak eta takoi altuko zapatak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 45. orr.

Beti ibiltzen zen gaizki, tentsioa altu zuelako, baina ospitaletik bueltan ondo zegoela esan zuten medikuek bi hilabete lehenago.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 166. orr.

Handik denbora batera, ile-hori altu batekin ikusi nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 99. orr.

Burdin barra zabalak zituen leiho altuetan, ez batere mehatxuzkoak, hainbat etxetan leihoetan egoten diren burdinak bezain mehatxu gabeak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.

[...] Lisboa hartzen gelditzen baziren baino, bizia hainbeste arriskatu gabe, gainera, harresiak altuak baitira eta mairu anitz baitago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 64. orr.

Ez dute nonbait jakinen brontzezko erraldoi horren izena, baina argi dute "goi mailako" norbait izan zela, longaina eta kapela altua direla-eta.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

- Nire luzera dauka, apur bat altuago.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 140. orr.

Monokulo bat zeraman ezkerreko begian, modaz pasatako idun altua ("aita-hiltzaile" deitzen zitzaion hura), bernizezko zapatak, eta onddo kapela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.

Haiek olatuen artean geratu ziren, egun hartan ohi baino harroagoak eta altuagoak baitziren, eta hantxe zebiltzan, barrez, olatuen kulunkan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 57. orr.

Keinu eta hitz sobera altuengatik haserre daudela dirudi, emaztea berandu iritsi baita senarrarekin zeukan hitzordura.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 90. orr.

Haizeak eragina ala ez, Torinok altua du suizidio-tasa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

Eta, gizon baten alturako jauzi txiki bat eginez, putzu sakon samar bat osatzen zuen hantxe.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 110. orr.

Lehortze-sistema tradizionalen aldean metodo hau garesti samarra bada ere, kalitate hobeko produktuak ekoizten ditu: tenperatura altuegirik baliatzen ez denez, galera nutrizional eta organoleptikoak dezente urritzen baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

Uniformearen ordez, brusa soil bat zeraman jantzirik, mujiken gerriko tradizionala, galtza zabalak, eta bota altuak, belaunpean estutuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Aita altua zen, beltzarana, begi urdinekoa, "buru-tente" samarra.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Baldintza hauek gero eta maila altuagoan betetzen dituenak gaitasunik hoberena dauka Izpiritu Santua hartzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Lagun koadrilakoek, Josu R buru zutela, beste aldera jo zuten, Mojen enparantzara; eta handik, ehun harmaila igota, Urbiko auzora, Tabirako auzorik altuenera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 62. orr.

Ez al zuen, ba, senartzat hartu, bakar-bakarrik altua eta guapoa izateagatik?     «Bizia lo», 2003 - 15. orr.

Baina lasterka are gehiago galdu nintzen nik sekula ikusi gabeko kaleetan, etxe altu-altuko auzoetan, ilargiaren peko isiltasun eta huts erabatekoetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.

Iluntzera arte ez nuen jakin mutila Évaren senargaia zela, eta haren ama, berriz, maila altu samarreko emakumea bera - frantsesez gaizki ahoskatutako hitzak erabiltzen zituen hizketaldien apaingarri -, Lajosen etxeaz arduratzen zela azken urteetan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 75. orr.

Aitzitik, ohi baino altuxeagoa naiz dudan adinerako.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 73. orr.

Obispoarengatik galdetu zigun, nolakoa ote zen, altua, baxua, potoloa, argala, zenbatsu urte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.

Jontxu beti izan zen lider bat gure lagunartean; ugari zituen gainera horretarako bertute eta dohainak: altua zen, gehienok baino altuxeagoa bai behintzat; ilehoria zen, ez eguzki kolorekoa baina bai beste guztion aldean titulu hori irabaztekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 61. orr.

2 altu egon

Eta, jakina, txirristan irrist eginez jaisteko, altu egon behar du.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 68. orr.

Txanponen gaur egungo egoeran .192 baliokidetza, gutxi gorabehera, ezkutu bakoitzeko berrogeita hamalau sos-erditan dago; kanbioa berrogeita hamalau sos-erdiren gainetik dagoenean, esango dugu altu dagoela, eta gutxiagotan dagoenean, baxu dagoela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Azkenean, morala behar bezain altu zegoela iruditu zitzaionean, bandera gazteei eman eta buruzagi guztiak batzarrera deitu zituen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 161. orr.

Gainera, Villard de Lans herria nahiko altu dago, eta horrek beti eragiten die lapurtarrei.  Berria - Kirola   2004-10-26

Egun ederra zen, eguzkitsua, eta lekuak inoiz baino handiagoa ematen zuen, hazi egin bailitzan: zerua oso altu zegoen, eguzkia bera ere bai.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 217. orr.

Leihoa oso altu dago eta nik ezin ireki.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 37. orr.

Bi taburete ere erosi ditut eta metroan eraman Brooklyngo etxera: pianoa nahiko altu dagoenez, tabureteak oso ongi datoz isats-pianoaren aurrean eseri eta hura mahai gisara erabiltzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.

Behin, besteen artean, garizuma honetan zera gertatu zen: Frantzisko santua espirituzko kartsutasunez bere gelatik irten eta otoitz egitera zihoan handik gertu, amildegi beldurgarri eta ikaragarriaren gainean oso altu zegoen harkaitzeko zulo batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

3 altu-estratu

Altu-estratu gotorrak halaber, hedoien eta euriaren batasunaren aiduru zeuden.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.

Beste batzuetan aire ingurukariak hautsitako exilioko trenen leihoetarik mendekatzen ziren altu-estratuak zituen pentsaide.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.

4 bizikleta altu (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Bizikleta altua edo garaia, izenak dioen bezala, ohi ez bezalako bizikleta altua da. Oro har, bizikleta aldatuetatik abiatuta eraikitzen dira, aisialdirako eta erabilera praktikorako oso gutxitan. ETC-entziklopedia   Bizikleta altu, Wikipedia

5 klase altu

Hileko lehen ostegunetan, klase altuko jendea gonbidapen formalik gabe joan zitekeen lagunen etxeetara bisitan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 152. orr.

Han mundu guztiak harrapatu zuen, ez klase txiroak bakarrik, baita klase altuak eta baita poliziak berak ere.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.

"Monovolumen" erraldoietan goaz mendi puntako ermitarik urrunenak bisitatzera, eta neguan klase altuagokoak izan nahi luketen Espainia osoko pera, pijo, eskuindar moderno eta ezkertiar aburgesatuekin batera eskiatzera goaz.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.

6 maiztasun altu

Halako saiakuntzek zera erakutsi dute: leiho obaletik hurbilen dagoen mintz basilarraren aldeak maiztasun altuei erantzuten diela, eta urruneneko aldeak, berriz, maiztasun baxuei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.

7 saxofoi altu (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Saxo tenoreak, saxofoi altuak, tronpetak, riff sinpleak txertatzen dituzte noizean behin atzealdetik.  ETC-literatura, saiakera   Gauaren sakonean, Haruki Murakami (Ibon Uribarri), Erein, 2009

Saxofoi altua jotzen du Zabalok.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-01-21

Sei urte daramatza neskez osatutako txarangan saxofoi altua jotzen.  ETC-prentsa   Berria, 2008-07-02

Fredi Pelaez (hammond organoa), Julen Izarra (saxofoi tenorra), Jose Gallardo (saxofoi altua), Mikel Romero (gitarra) eta Juanma Urriza (bateria) musikariek osatzen dute, eta Errabal jazz zigiluan argitaratutako izen bereko lehen diskoa aurkeztu ziguten.  ETC-prentsa   Berria, 2009-07-28

Isabel Urrutiaren Oihartzunak saxofoi alturako eta akordeoirako idatzitakoa da, eta Maria Jose Doistuaren Aizu konposizioa saxofoi tenor, bibrafono eta pianorako egindakoa.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-14

Tipoak erraten zidan: "Begira, kantu honetan saxofoi altua joko duzu".  ETC-prentsa   Berria, 2019-02-17

Charlie Parker (Kansas City, 1920 -New York, 1955) Bird ezizenez ezaguna zen saxofonista eta konpositore estatubatuarra saxofoi altu jotzaile onenetakotzat jotzen da.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2018-07-20

Hori ikusita, 1961ean, amak plastikozko saxofoi altu bat oparitu zion eta, handik gutxira, inguruan bizi zen musikari batek klaseak eman zizkion.  ETC-entziklopedia   David Bowie, Wikipedia

Musika-tresnen arteko konbinazio bereziak egiten zituen, eta Crestonen lan horiek dira ezagunenak: Concertinoa marinbarako, sonata saxofoi alturako eta pianorako, rapsodia saxofoi eta organorako. ETC-entziklopedia   Paul Creston, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldiz altuagoa (3); altu altu (3); altu bat (25); altu bat zegoen (3); altu bat zen (4); altu batean (4); altu batekin (3); altu baten (6); altu eta (27); altu hori (4); altu samarra (9); altu zen (3); altua da (28); altua dela (8); altua du (4); altua duen (4); altua dute (3); altua eman (4); altua erakutsi (7); altua eta (26); altua eta guapoa (3); altua izan (15); altua izan da (3); altua izango (3); altua izatea (4); altua jo (3); altua lortu (3); altua zela (4); altua zen (33); altua zen eta (5); altua zena (3); altuago bat (3); altuago eta (3); altuagoa da (14); altuagoa dela (4); altuagoa dute (5); altuagoa eta (4); altuagoa izan (12); altuagoa izan zen (3); altuagoa izango (5); altuagoa izango da (3); altuagoa zen (5); altuagoak ziren (4); baino altuago (10); baino altuagoa (30); baino altuagoa da (7); baino altuagoa izan (5); baino altuagoak (9); bat altuago (3); bat altuagoa (4); bat altuagoak (3); bero espezifiko altua (3); bestea baino altuago (3); bezain altu (4); bezain altua (8); espezifiko altua (3); eta altua (7); eta altuago (9); eta altuagoa (5); eta altuagoak (4); eta oso altua (3); gero eta altuago (6); gizon altu (11); gizon altu bat (3); gizon altua (8); gizon altua zen (4); hain altua (5); hartzea altua (4); hartzea altua izan (3); hori baino altuagoak (3); horma altu (3); izugarri altua (4); kapela altua (3); kolesterol altua (4); kolesterol maila altua (3); kopuru altua (4); kopurua oso altua (4); leiho altu (3); maila altu (8); maila altua (36); maila altua izan (3); maila altua izatea (3); maila altuagoa (6); maila altuagoa dute (4); maila altuagoan (5); maila altuagoko (3); maila oso altua (14); metro altu (4); mutil altua (3); nahiko altu (3); naiz oso altua (3); nota altu (4); nota altua (4); odol presio altua (3); oin altu (7); oso altu (11); oso altua (59); oso altua da (12); oso altua dela (4); oso altua erakutsi (4); oso altua eta (3); oso altua izan (7); oso altua zen (3); oso maila altua (4); parte hartzea altua (4); presio altua (3); prezio altua (4); puntu altuagoa (5); sukar altua (6); takoi altu (3); tasa altua (3); tenperatura altua (3); tentsio altua (4); tentsioa altua (3)

altuak dira (5); altuak dituzte (3); altuak eta (18); altuak ez (4); altuari eusteko (3); altuegia eman (4); altuegia emateagatik (3); altuen gainean (3); altuena da (9); altuena duten (4); altuena dutenak (3); altuenera iritsi (5); altuko eta (3); altuko jertse (3); altuko oinetakoak (3); altuko partida (3); altuko zapata (3); bota altuak (8); diru kopururik altuena (3); dorrerik altuenean (3); eta takoi altuko (3); hematokrito tasa altuegia (5); kopuru altuena (5); kopururik altuena (5); kopururik altuena da (3); maila altuak (8); maila altuan (12); maila altuarekin (3); maila altuaren (3); maila altuari (6); maila altuari eutsi (4); maila altuena (7); maila altuenera (3); maila altuko (18); mailarik altuena (5); mailarik altuenean (4); mailarik altuenera (4); mailarik altuenera iritsi (3); nota altuak (5); oso altuak (9); oso altuak dira (5); oso altuan (3); oso altuko (4); oso maila altuan (4); pertsona altuak (3); prezio altuek (3); preziorik altuena (3); preziorik altuenean (3); puntuaziorik altuena (4); punturik altuenera (4); suizidio tasarik altuena (3); takoi altuak (3); takoi altuko (5); tasa altuak (3); tasa altuegia (8); tasa altuegia eman (4); tasa altuegia emateagatik (3); tasa altuena (3); tasarik altuena (4); tenperatura altuak (8); tenperatura altuetan (3); tentsio altuko (3); zubirik altuena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus