Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honek egunaren argitze eta luzapenari egin dio so. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 81. orr.
Hilabete bakoitzeko egunen laburketak eta luzapenak esplikatzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4430. orr.
Hori baita bere estiloa, hitza zuzenean, luzapenik eta interpretaziorik gabe, praktikan jartzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.
Mazelen tolesdura liraina, ezpainen luzapen xarmanta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.
Plaza hau ez da karrikaren luzapena besterik, zabaldua eta itsasoari irekia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.
Garunaren luzapen bat baino ez da erretina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.
Bai, familia, edota familia horren luzapen baizik ez zen gizartea -lagunartea, auzunea, herria- oso babes ona izaten zen pertsonarentzat haurtzaroan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.
Segur aski, hire aberriaren luzapen bat duk paraje hau. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 168. orr.
Aitatxirekiko solasaren luzapen suerte bat nuen elizkizuna. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 101. orr.
Houston Rocketsek 93-85 irabazi zion atzo Portland Trail Blazersi, luzapen bat jokatu ondoren. Berria - Kirola 2004-03-24
New Yorkek Phoenixi irabazi dio NBAn, hiru luzapen jokatu ostean. Berria - Kirola 2006-01-04
Luzapenetan Badiolak sartu duen golak salbatu ditu baionesak. Herria 2003-03-10
Bilbo Basket luzapenean nagusitu zaio Pamesari, norgehiagoka osoan aurretik egon ostean. Berria - Kirola 2004-11-21
Hormadiri ihes egin dio garaipenak luzapenean. Berria - Kirola 2004-03-27
Luzapeneko minutuak zenbat diren. Berria - Kirola 2004-12-21
Ultimatumaren ostean bi urteko kontratu luzapen bat sinatu du enpresarekin. Berria - Kirola 2004-03-20
Unairi ezarri nahi dioten kondena luzapena. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 153. orr.
Eta atxiloketa luzapeneko orriak erakutsi eta berehala Madrilera eraman ninduten. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Aitor dezadan luzapenetan ibili gabe: testu hau antiplagioa da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 36. orr.
Loa uxatzea kostatzen zaio eta luzapenetan dabil esnatzeko ordua izanik ere. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 229. orr.
Egia esan ez dugu denbora askorik; beraz, hobe luzapenetan ibili gabe zuregana ekarri gaituenari heltzen badiogu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 138. orr.
Ustez aukerabide egokiena egin eta gero ere, haren egokitasuna zalantzan jarri zuen, baina luzapenetan ibiltzeko ezintasunak eta beste asmo egokiaren ezak, erabakitakoa abian jartzera behartu zuten. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.
beste luzapen bat (7); hiru luzapen jokatu (3)
aurrekontuen luzapena (3); kontratu luzapena (5); kontratuaren luzapena (3); luzapena behartu (3); luzapena behartzea (3); luzapena behartzeko (4); luzapena eman (3); luzapena eragin (3); luzapena eskatu (5); luzapena izan (3); luzapena jokatu (13); luzapena jokatu behar (4); luzapena sinatu (4); urteko luzapena (6)
lehen zatiko luzapenean (3); luzapenean galdu (7); luzapenean lortu (8)
batere luzapenik (4); luzapenik gabe (7)