Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik besaulki txikian lo egiten dut; metro eta erdi luze ez du, eta luzakin bat erantsi behar zaio, aulkiak jarriz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.
Sabai bigunaren azkenean, eztarrirantz zintzilik dagoen luzakinari deitzen zaio aho gingil edo ubula. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.
Silabaka ere konta genezake, baina irizpide oinarrizkoago bat erabiliko dugu guk gure sailkapena egiteko: luzakinaren kokapena, hain zuzen. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 50. orr.
Zenbaki segida hauetan, -ga luzakinak egiten du zapo erdara (edo -da, -gi, -hi), batzuetan zenbakiari dagokion letraren bat ere kenduta. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 159. orr.
Alemaniaren luzakin ttiki bat baino ez gara, ehun uhartek osatzen duten lurralde bat. Pako Aristi «Note book», 2005 - 61. orr.