Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskato ihar eta lotsati bat gogoratzen nuen nik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 56. orr.
Nire iloba lotsati eta maiteminduaren buru-osasunarengatik, gatibu zeukan xarma hura desegiteko betebeharra neukala sentitu nuen, [...] emakume hura benetan zer zen agerian uzteko betebeharra, alegia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.
Lotsatiek ere, telefono erotikoen bidez, bazuten euren fantasiak bakarka betetzeko aukera, eta ez txikia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
-Orain ez dut idazten- sartu nintzen tartean, ahots lotsatiarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.
Ni ikustean adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean, erdibidean geratu zitzaion keinu labur eta lotsati bat. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 41. orr.
Bekainak kakotu nituen, Mitxelenaren doinu lotsatiak harriturik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 45. orr.
Aitak begiak beheititu eta irribarre lotsati bat ezkutatzen zuela ikusi nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 257. orr.
Nekeak tarteka lotsatiok adoretsu egiten baikaitu. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 65. orr.
Ni lotsatia nintzen neskekin -gorritu egiten nintzen, aztoratu, haien aurrean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.
Florent lotsatia zen; hogeita hamar urterekin, ez zen ausartzen emakumeei aurpegiz aurpegi begiratzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.
Konturatzen zen Joxe neskak begi onez begiratzen ziola; baina hain zen gizon lotsatia, non sekula ez baitzen ausartuko hari ezer esatera. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.
Aski lotsatia nintzen izatez, baina hizketarako ez nintzen inoiz kamutsa izan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 55. orr.
Pertsona zintzoa zen eta lotsatia, lotsatiegia aukeran. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.
Sentibera naizelakoan, makala eta lotsatia besterik ez naiz, sakon-sakonean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.
-Lotsati samarra izaten naiz neskekin -aitortu nion. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 141. orr.
Batzuetan lotsagabe eta besteetan lotsati samarra den txoriño batek eskaini dit txostena. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.
Lotsati erantzun nion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 24. orr.
Aita lotsati eta baldar ibiltzen zen asteburuko gonbidatuen artean, jakatxo higatua soinean. Kale kantoi aldera begiratu du lotsati. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
Elkarri begiratu zioten, aldi berean harro eta lotsati. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.
Itsua politikaz mintzatzen hasi da, hasieran lotsati, segituan konfiantzaz. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 71. orr.
Untxiek, berriz, lotsati, edo agian izuti, ekiten zioten pentsu borobil eta luzexkari. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 40. orr.
Eguzkiak Mugarra ostetik agur esaten du lotsati, Aramotz gorituz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 172. orr.
irribarre lotsati (8); lotsati eta uzkur (3); lotsati izate (4); lotsati samar (6); lotsati samarra (5); ume lotsati (3)