Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baroja gizon herabea zen, lotsakorra, literatur naturalismoaren gordintasun deskriptiboa hastio zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.
Flauberten liburuaren kointzidentziaz konturatu izan balitz ere, Txekhovek, berez, ez ziokeen ezer aipatuko: apalegia zen, lotsakorra oso, hotza ezezagunekiko tratuan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 143. orr.
Neskak kilimusi lotsakor batez itzuli zion irribarrea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.
Merezi du arazo hauek zehaztasun geometrikoz aztertzea, sofismen lainoei, hizjario xarmatzaileei, eta zalantza lotsakorrei zirrikiturik utzi gabe. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.
Agur egiteko asmoarekin adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean eta keinua erdibidean geratu zitzaion, motz eta lotsakor, eta bere eskuineko esku hori berriro arrotz bihurtu zitzaiola pentsatuz alde egin nuen handik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 167. orr.
Feriaren erdialdera abiatu nintzen lotsakor. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.
Eta autoa martxan jarriko nian baldin eta emakumeak lotsakor, barkamena eskatuz bezala, deskuidatu egin nintzela esan izan ez balit. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 166. orr.
Josepe beti izana zen mutiko gazte lotsakor eta beldurti bat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.
Horiek hola, "demo" horiek ez dira lotsakor! batzu Parisen izan dira Zuzen taldeko lagun batzuekin, eta La Santé presondegiko murru baten kaskorat hupatu! Herria 2002-12-26
Konplimenduak egin daizkiote feriaren muntatzaileeri, geroari buruz ez direla lotsakor eta molde hortan behar dutela aintzina segitu... Herria 2004-05-20