Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lotsaizun (orobat lotsakizun; Euskaltzaindiaren Hiztegian lotsaizun agertzen da) 1 iz norbait lotsarazten duen gauza. ik desohore.

Belarriak apaltzen dituzte, buztanak erortzen uzten, eurek ere hiltzearen lotsaizuna sentituko balute bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

Egunez egun ari naiz zigor horrekin bizitzen, lotsaizunean bizitzea neure bizimodutzat onartzeko ahaleginetan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 226. orr.

Lotsaizunean erorita nago, eta lanak izango ditut berriro jaiki eta hortik ateratzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 226. orr.

Honela esan zuen: "Kendu dit Jaunak lotsakizuna".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 85. orr.

Ezin jasan zuen euren haurtxoa besoetan hartuta ikustea, hain mingarria izaki andereñoaren jokabideak zeharka eragiten zion lotsaizuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.

Eta jendeak lotsarazten dituenean eta limosnarik eman nahi ez dienean, eskerrak eman biezazkiote horregatik Jainkoari; izan ere, lotsaizun horien ordain ohore handia jasoko dute Jesu Kristo gure Jaunaren auzitegi aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.

Lotsakizuna ugari eta laidoa jasan behar izan dituztenez.  Elizen arteko biblia   Is 61,7

Gaur egun 2.000 soldadu besterik ez badira ere, mundu honetako lotsaizunik handienetakoa izaten jarraitzen du base horrek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

2 lotsabidea.

Seguru aski ere, amodio kontu lizunok adieraztekoan kultura kristauak eragindako pudore edo lotsaizuna dela medio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.

Traba besterik ez haiz izango harentzat, lotsaizuna, bizi guztian.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 35. orr.

3 pl lotsariak.

Atzoko sozialista gorriak orain liberal zuriak dira (Prietoren "socialista a fuer de liberal" leloa gustatzen zaie: ez liberal eta ez sozialista askok lotsaizunak estaltzeko zapitxo literario oportuno bat).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus