Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gehexan Jaureneak arbasoen ilobi aitzinean zin egin zuela familiaren desohorea zurituko zuela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.
Gazteluan, gurdian doan zaldunari txistu egiten dio jendeak, desohore baita gurdian agertzea. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.
Baina landestarren kontra galtzeak ez du batere desohorerik. Herria 2003-07-31
Irabazleentzat ohorea Sant Andreseko hortan, baina desohorerik ez nehorendako. Herria 2003-04-24
Gogoan baitzuten Dinak jasandako desohorea. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.
Pobreziak berekin daraman degradazioa, arimaren eta gorputzaren desohorea, han pairatu nuen nik, patu komun makurrak jotako prostituta eta gaixoekin batera. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 42. orr.
Bide bakarra zegoen desohoreari ihes egiteko: ezpata atera eta armak eskuetan hiltzea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.
Funtsean, gobernamenduaren helburua da desohorean hil zaitezela. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 130. orr.
Zorigaitz eta desohore zuei, baldin egin didazuen iraina gibelat egozten ez baduzue. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 574. orr.
Ez harrotu aitaren desohoreaz: aitaren desohorea ez da harrobide zuretzat. Elizen arteko biblia Si 3,10
Gizon hordia izatea zinez tristea da, eta gure seme-alabon bizitza ere desohorez lohitu dut, nor ez da ahalketzen aita mozkorra dela esaten. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.
Gainera, maila jaitsi, soldata eten eta desohorezko kanporaketa egin zion AEBetako Armadak. Berria - Mundua 2004-10-22
Bere buruari hasi zen esaten lotsa eta desohore handia dela halako Errege handiaren izenean eskatzen duenari laguntza ukatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.
Ezin ziezaiokeen bizitzarik barka, desohore zehatz-mehatz haren ondoren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.
Edo, ba ote da munduan desohore handiagorik handiki bat neskame urdanga batekin ezkontzea baino? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 359. orr.
Desohore izugarria familiarentzat. jabearen iritzian erabateko desohorea zen bere jatetxearentzat babarrun- edo dilista-plater bat ateratzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.
Ustezko desohore hori ulergarria izango zen duela mende bat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.
Desohore kutsua zuten lanbideak bilatzen baitzituzten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.
Kalte baizik ez die desiratzen bere arrebaren heriotza eta familiaren desohorea ekarri duten guztiei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.
Eskandalua gorabehera, Harryk bere buruari ekarri zion desohorea gorabehera, ez zitzaion behin ere burutik igaro ezkontzari amaiera ematerik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.
Ohorea edo desohorea ekar lezake hizketak, hondamendi gerta lekioke gizakiari mihia. Elizen arteko biblia Si 5,13
· Familiari desohore ekartzen ziotela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 103. orr.
desohorerik batere (3); desohorerik gabe (5); desohorez betea (3); desohorez betea (3); desohorez beterik (5); desohorez beterik (5); eta desohore (4); eta desohorea (6); eta desohorez (4); eta desohorez betea (3)