Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarjentak lotinanta agurtu, hark kapitaina, eta hirurak solastatu dira zuei behatu gabe. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 33. orr.
Beste komandante bat genuen konpainiako buru, Buckland lotinanta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.
Berak ez zeukan bere burua militartzat, antza, infanteriako lotinanta zen arren. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 110. orr.
Kapitain alemanaren ondoan frantses armadako bi lotinant ere ba omen zituan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.
Ramadi hirian herenegun bahitu zuten Nafa Atala Azidj Poliziako lotinantea hilik aurkitu zuten atzo. Berria - Mundua 2004-07-20
Guardiazibiletako lotinant bat hurbildu zitzaidan pasaportea itzultzeko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 71. orr.
Bonnet lotinantak manatu dizue aitzina egiteko prest izan zaitezen. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 116. orr.
Jeneralik gabeko armada hartan, Gabriela kaporal garbia zitekeen eta Sauvade lotinanta. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 165. orr.
Hor herriak eskaini zintzur bustitzearen aintzinean [Herria aldizkariko] Jorajuria gure Lotinantak eman ditu urteko konduak. Herria 2003-12-11
Lotinant gradura iritsi zen, Roberts handiaren pean, torturan erakusten zuen talentuarengatik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.
Erregina Joanak, Arroxelara partitzean, Agaramont kendu eta Arros utzi zuen bere ordezko, armadaburu eta lotinant jeneral. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.
Antonio Agaramont handik labur izendatu zuten Nafarroako Erresumako lotinant jeneral. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.
Nafarroako Erresumako lotinant jeneral Antonio Agaramontekoaren sinadura. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.
Ministroek arrazoi pisuak metatu zituzten lotinant jeneralaren mahaiaren gainean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 219. orr.
Erresumako lotinant jeneralak zuzen jo zuen gerrira. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 226. orr.
Ez dago nire esku, lotinant koronelen batekin egin beharko zenuke berba. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 72. orr.
AEBetako Armadako bozeramaile William Macdonald lotinant-koronelak zehaztu zuen erasoa gertatu eta berehala miaketa operazioa abiatu zutela. Berria - Mundua 2004-01-18
Azken urteetan koronel lotinant mailara, hots, Espainia Errepublikanoan karrera barik militarrak iritsi zitezkeen eta gradurik gorenera iritsi zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.
erresumako lotinant (7); erresumako lotinant jeneral (4); lotinant jeneral (7); lotinant jeneralak (4); nafarroako erresumako lotinant (3)