Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teniente 1840. urtean, kapitain, teniente koronel, koronel, jeneral 1869an. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 168. orr.
Berako errepidean fusilatu ditik segituan: tenientea, bi sarjentu, bi kabo, are Olaizola izeneko euskaldun bat, hemengotar bakarra dirudienez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 25. orr.
Alferez bat eta teniente bat zerrenda berdeekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.
Gerra bukatu ondoren, sarjentu baizik ez zen Varela hura teniente izendatu zuten. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 67. orr.
Egia al da don Hipolitok guardien tenienteari kontatu diona? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.
Zatoz nirekin, teniente. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.
-Nire tenientea, hauxe da erakutsi nahi nizun neska. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.
Teniente bat eta bi soldadu zetozkion, soldaduak beren mauserrarekin eta tenientea pistola batekin. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 103. orr.
Gero teniente batek banderatxo batekin seinalea egin eta tankea abian jarri zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.
Gerrarako grina erabat jabetu da tenientearen gogoaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 131. orr.
Haren atzetik, Albizturko parrokoa arnasestuka, teniente burkide bat eta bi soldadu. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 121. orr.
Teniente gizajoak, belauniko jarririk, Santakrutzi zangoak besarkatu omen zizkiok. Txillardegi «Putzu», 1999 - 25. orr.
Ez zela ezer esatera ausartu tenientearen aurrean, guk jakingo genuela zertan ari ginen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.
Guardia zibilen teniente batek salbatu omen zion bizia, bere gizonei aurre eginez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 91. orr.
"Patata-zomorroa" -esanaz moztu zuen Fenwick tenienteak Cliff tenientearen esaldia. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 65. orr.
Vetvitski infanteria-kapitainak koronelak baino zaldi hobea zuela, baina Vziemtsev tenientearena askoz hobea zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 428. orr.
Tiranoari heriotza emateko elkar harturik zirenetako batek, Trujilloren urgazleen gorputzeko teniente Amado Garcia Guerrerok. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.
Isaak Zeuner Stalingradon borrokatu zen eta hantxe teniente gradua lortu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.
Gerran teniente maila iritsi zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.
Gizaseme gazte bat zen, garai eta argala, Errege Gudarosteko teniente-jantzian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.
Butaliak, polizia-teniente batek, garesti ordaindu zuen azterketa horiez ez axolatzea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 207. orr.
«Hamar irakiarren gorpuak aurkitu ditugu ibaian eta horietako bik burua moztuta zuten», azaldu zuen Ali Al Nassiri hiriko polizia tenienteak. Berria - Mundua 2004-11-14
Bazter guztiak piparen keaz betetzen zizkion husar-teniente erretiratu bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.
Armadako idazkari Jose Miguel Soto teniente jeneralak eman zuen berria atzo. Berria - Mundua 2004-04-22
Koalizio indarren komandante Ricardo Sanchez teniente jeneralak, berriz, euren asmoa Moktada Al Sadr «atxilotzea edo hiltzea» zela adierazi zuen astelehenean. Berria - Mundua 2004-04-15
Hautsak harrotu ditu Espainiako Armadako teniente jeneral Jose Mena Aguadok herenegun Espainiako Konstituzioaz eta Kataluniako estatutu proposamenaz eginiko adierazpenak. Berria - Mundua 2006-01-08
Estrategia horretan, Otegiren ustez, une honetan edozein tresna erabiltzeko prest agertu da: gotzainak, teniente jeneralak, irrati kateak, auzitegi nazionala... Berria - Euskal Herria 2006-01-18
· Louis-Charles Machault (1667-1750), poliziako teniente generala. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Teniente 1840. urtean, kapitain, teniente koronel, koronel, jeneral 1869an. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 168. orr.
Diputatu horrek bazuen, alabaina, teniente-koronel bat adiskidea eta honek zuen afera ongi eraman bururaino. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 182. orr.
Goi Estatuko teniente koronel Wolfram Von Richthofenek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.
Hamasei urte eman zituen bertan espioitza lanetan eta teniente koronela zela. Berria - Mundua 2004-03-16
"Sikiera teniente koronel bat izan balitz..." eta antzekoak entzun behar izaten ditu-eta. «Bizia lo», 2003 - 43. orr.
aebetako teniente (3); armadako teniente (5); espainiako armadako teniente (3); espainiako teniente (4); guardia zibileko teniente (4); manriquez teniente koronela (3); teniente gradua (3); teniente jauna (3); teniente jeneralak (10); teniente jeneralaren (5); teniente koronel (10); teniente koronel bat (3); teniente koronela (11); teniente koronelak (6); teniente koronelaren (7)
correa tenientea (3); fenwick tenientea (3)
fenwick tenienteak (5); powers tenienteak (4); tenienteak egin (3)