Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
loretoki iz lore landareak dauden eremua. ik lorategi.
Bigarren lur eremua, berriz, jardina zen: bertan, belardiak, ezpel-hesiak eta loretokiak ikus zitezkeen, iduri geometrikoetan bilduak eta simetrikoki banatuak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.
Sargoriaren aire astunak bere mende zeukan, arian-arian geldia, loretokiko belar ebaki berriaren usaina. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.
Bere lurretan ziren oilotokietako arrautzak eta bere loretokietako alferriko belarrak saltzeko agindu zuen; eta bere herriei banatu zizkien lonbardiarren aberastasun guztiak eta mundu osoa arpilatua zuten hunoen altxor eskergak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.