Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elizaren eskuetan zegoen lokal bat omen zen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 140. orr.
Hantxe zabaldu zuten berandu gabe denda, lokala eskuratu eta hiru bat hilabetera. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.
Se vende jartzen zuen lokala arrandegi izatera itzuli da. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 155. orr.
Lokalak hiru gune ditu: bilera lekua, taberna eta elkartea. Ordutik hona, lokal askotan jo izan du. Berria - Kultura 2004-07-23
Cosmos delako lokala nabe bat zen, rock and rolleko taldeek jotzen zuten nabe bat. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.
Portuan bazegoen lokal bat, garagardotegi bat. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 175. orr.
Gazteentzako lokal bat eskatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-24
Garai hartan Beatles zeritzan taldeko laurak beste lokal batean jotzen ari ziren. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.
Halako sekzioak lokal bat hartu nahi zuen errentan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 367. orr.
Berdura plazatik gertu lokal txiki bat zeukaten Tolosako gazte kristauek. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.
Zigarro-keaz beteriko lokal txiki-txiki batera sartu zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.
Garagardo batzuk hartzera joan gara lauok: lokal country batera lehenbizi eta irlandar batera gero. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.
Espazioa liberalizatzeko kanpaina jarri behar diagu indarrean orain, lokal publikoetan, tabernetan batez ere, jarduera gay eta lesbikoak baimen ditzaten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 229. orr.
Beraz Uztaritzera joanik ere, lokal tekniko bat atxiki beharko du Gure Irratiak Baionan. Herria 2005-02-17
Charlyk lehengo asteko lokal post-iraultzaile halamoduzko bera hautatu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.
Etorkin asko etxe eta lokal alokatuetan bizi dira. Berria - Harian 2005-02-05
New Yorkeko asmakuntza dira deliak; erdi supermerkatu eta erdi taberna, urteko 365 egunetan eta 24 orduz irekita dauden lokal bereziak, gehienetan langile hegoamerikar edo asiarrak dituztenak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 56. orr.
Bere ogibidearen ondorioz zapaldu behar izan zituen top-less lokal anitzetako batean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 26. orr.
Lege lokal asko daude erlijioetan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 139. orr.
Gaur egun 30 telebista lokal inguru daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Berria - Harian 2005-12-27
Non daude albiste lokalak? Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 147. orr.
Anestesia lokalaren eraginpean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.
Arau abstraktuak etengabe egoera lokal konkretuetara egokitzeko prozesu baten exijentzia. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 240. orr.
Kontakerari kolore lokal pixka bat emate aldera. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.
Arrasateko kooperatiben merkatua izugarri aldatu da: hasieran lokala edo erregionala zena, 80ko hamarraldian Europa mailakoa izatera pasatu zen, eta 90ko hamarraldian berriz mundu mailakoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.
1996rako herrialde bakoitzeko agintari lokal gehienek burutua izatea kasuan kasuko biztanleriarekiko kontsulta prozesu bat. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 103. orr.
gaueko lokal (4); lokal berria (3); lokal txiki (3)
anestesia lokala (7); anestesia lokala jarrita (3); entsegu lokala (3); gazte lokala (3)
entsegu lokalean (8)