Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bihurkina ez zeukan esku lohi koipetsuarekin besotik heldu, eta eskolara eraman ninduen atzera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.
Ardoa batean, ur lohia bestean. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.
Labezomorro bihurtua, gela zikin batean itxia, zoko lohi batean baztertua. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 45. orr.
Birao egiten zuen, hitz lohiak bilatzen, lokatzetan amiltzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.
Klodio eta Klodiaren gaineko lelo lohiak kantatzen ziren. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.
Urteko sasoi batzuetan aise harrapa zezakeen han sukar gaiztoren bat, baina grina lohi batek hango emakume eta neskatoenganantz bultzatzen zuen gizona. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.
Jaurti ezak urrunera bizimolde lohi eta likits honetako zama! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 56. orr.
· Alde hortik, alde, lohi horrek!!! Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 18. orr.
Urak lohi edo garbi ote zetozen jakiteko. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 18. orr.
Zikin zetorren, izerditan eta mahoizko prakak lokatz eta zementu zipriztinez lohi. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 59. orr.
Lohi nabaritzen duzu zure burua. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 120. orr.
Eta zein poliki moldatu duten ez hain aspaldi dena errauts eta lohi zeukaten ezkaratza! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 75. orr.
Ez lohi, ez buztin, ez kare, ez porlan... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 13. orr.
Hainbeste euriren ondotik, lurra, lohi bilakatua zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 116. orr.
Haurrak lohian plisti-plasta jostatzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.
Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion. Elizen arteko biblia Jn 9,6
Karraska hots batzuk aditu eta gona baten barrena eta lohi lehorraz zikinduriko bi botin agertzen ikusi nituen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.
Zerrautsak lohi mehe bat osatua du oinazpietan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.
Nork ezagutzen zuen, baina, lur azpiko labirinto amaigabe eta lohi eta arratoiz jositako hura? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 27. orr.
Bidean bereziki nazkagarria zen putzu bat ikusi zuen, kirats handiko lohi berde higuingarria zuena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.
Zuloak ziren, ur eta lohi zikinez beteriko zulo ankerrak, katabuta beltz bi. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.
Merkatuko lurra lohi likidozko itsaso bihurtzen ari zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.
Basamortu huts batera botako zuen, ogia lohi eta ura odol ziren eta Zalmaveth-en uluak gau eta egun entzuten ziren lekura. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.
Mende bukaeran, lokatz eta lohi honetan sarturik gaudela, ez da ikusten irtenbide errazik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 196. orr.
· Bizitza osoa pasio gaitzesgarriari lotua igaro ostean, lohian lardaska ibiltzearen poderioz, bizimolde hari guztiz normala irizten zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.
Emakumerik zoriontsuena lohi eta lizunkerian murgilduta bizi dena ez balitz bezala Gaiztotasunaren lohi zikinetan erorita ere gizabanakoak maitasuna eskatzen duela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 292. orr.
Orrialdearen behealdea, berriz, lohi krosko baten azpian desagertua zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.
Ilunpean, ematen zuen dena lohi geruza lodi batek estaltzen zuela. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 48. orr.
Ikusi behar da zer gela, tresna eta muntadura harrigarriak dauden han! lohi-mainu, argi berezi, dutxa pixkorgarri, gimnastika gune, pizinak... Herria 2003-05-29
Aitzur ukaldika harrotzen zuten lurra eta lohi puloak bazterrean metatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.
Lohi horiek gure etxetarik ateratzen baitira, zerbait egin dezakeguia kutsadura gutiago heda dezaten? Herria 2003-11-06
Baiona/Angelu/Miarritzeko (100 000 jende ez baian) lohien tratatzeko araztegiak.Gure etxetako ondarkin batzuetarik berexi lohiak. Herria 2003-11-06
"Lur bizia" lantegia, araztegietatik ekarri lohiak tratatzen dituena. Herria 2003-11-06
Auzitegiak errana du horko lohiak bazter berdetan balia daitezkeela baina ez laborantza lurretan. Herria 2003-11-06
Pentsa daiteke lohi horiek garraiatzen dutela onkailu kimikoek baino aise elementu metaliko pozoitsu gehiago? Herria 2003-11-06
Lohi idortuak hirugarren bahe batean pasaraziko dituzte oraingo biez gain. Herria 2003-12-18
Bardozeko lohi biltegia hetsarazi du Dartout prefetak, iraila ondar arte bederen. Herria 2003-09-04
Egun hortan Angeluko Herriko Etxean bilkura publikoa antolatzen du administrazioak Itsuaren zubiko lohi labe proiektuaz. Herria 2003-06-26
lohi artean (4); lohi babes (3); lohi geruza (4)
lohia egin (3); lohia eta (7); lohia garbitzen (3)