Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazta azaletako lizunak urtzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Taula batean gazta bat lizun berdexkaz estalia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.
Lizunak jotako etxeen garbikuntza. Elizen arteko biblia Lb 14,33 tit
Baina apaizak ikusten badu lizuna zurbildu egin dela garbitua izan ondoren, lizuna duen zatia ebakiko dio jantzi, larru nahiz ehunari. Elizen arteko biblia Lb 13,56
Idoiak berriro ere lizun hori aurkitu du zilborrean. Lizun berdeak goitik beheraino harturik zeukan ate nagusiko eta oholesiko zur zaharra. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.
Lizun arrosak eta urdinak ageri ziren aita gure bila joan aurretik egun osoz ipintzen aritua zen paper margotuan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 84. orr.
Eskuizkribua lizunaren lizunez galdu zen, zoritxarrez; lizunak hartuta hondatu zela esan nahi dut, jakina. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 69. orr.
Denboraren iragaiteak utzitako lizuna kendu. Berria - Kultura 2004-03-27
Lagunartean ordu batzuk pasatzera eta etxe-zuloan erantsitako lizunak astintzera, Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.
Fraide lizun eta libidinoso bat dirudizu. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 35. orr.
Andre lizun haiek hiru, lau edo bost aldiz egunean eskatzen zioten mesedea, bigarren lan hura... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 137. orr.
Artea beren erotismo morbosoa elikatzeko erabiltzen duten bezero zahar lizun horiekin. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 142. orr.
Andre hura lizun samarra iruditzen zitzaidan mugimenduetan eta begiratuetan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.
Agintearen goren gradura iritsi zen siberiar baldan eta lizun harekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.
Larrutik ordainduko dituzu zure egitekoak, etxekalte lizun hori! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.
Haien atzetik pantera ilun eta lizun baten maneran herrestatzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.
Lizunak dira, libertinoak, homosexualak, intzestugileak, eta sodomizatu, jo, zauritu, hil egiten dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.
Amodio lizunak, bekaizkeria edota jelosia ardatz duten ipuinak. Berria - Kultura 2004-05-27
Egutxik amodio kontu lizun bat izan zuen emakume ezkondu batekin. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.
Humirzahk musu luze lizuna eman zion Taibeleri. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.
Titiak erabiltzen zizkidan esku artean eta hitz lizunak esaten zizkidan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Edozein begirada lizun ekiditeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.
Keinu lizun bat egin zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 69. orr.
Amodiorik gabeko joko lizuna izan zen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 34. orr.
Zure hats lizuna arnastu nahi dut, atseginaren suak erretzen zaituenean! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.
Beren jokabide lizun eta biziotsua aldatu ez dutelako. Elizen arteko biblia 2 Ko 12,21
Gazte denboran bere portaera lizunagatik kartzelaratu zuten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.
Nahi al duzue errebista lizun horietako bat ikusi? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.
Grafiti lizun eta erasokorrak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 59. orr.
Irain lizun gordinenak jaurtikiz emakumeari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.
Amodio kanta lizun bat. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.
Ipuin lizun bat, ni berotzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 217. orr.
Titipuntak eta hauen inguruko koroak ia modu lizunean nabarmentzen ziren. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.
Nolako berotasun lizuna! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 157. orr.
Imajinatzen zuen haren bisaia transzendentala [...] barne lasaitasun lizun haren irudi metafisikoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.
Bainuontziaren epeltasun gero eta lizunagoan, Sara hizkuntza eskolan ezagutu nuen egunaz oroitu naiz. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.
Utikan zakurrak, aztiak, lizunak, hiltzaileak, sasijainkozaleak eta gezurra maite eta gezurretan dabiltzan guztiak! Elizen arteko biblia Ap 22,15
Zeren jakizue, lizun, zikin eta gutiziatsu bakar batek ere [...] ez duela Kristoren eta Jainkoaren erreinuko ondarean parterik izango. Elizen arteko biblia Ef 5,5
Lizun gaixto batzuk ginela eta merezia genuela hura guztia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.
Jonek gitarra lizun laztandu zuen kontzertu osoan zehar. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.
Lizun begiratu diot Karlosi nire listuz bustitako paper zatia ahoratzen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 107. orr.
Eskuineko hiru hatz luzeenen puntak zupatu, eta alura eraman ditu lizun. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 42. orr.
Gerri-kolpe bortitzez aurrera egin eta hankak erdi zabaldu ditu, lizun igurzteko. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 145. orr.
Baina ba al zekien hark ogi lizuna eta haragi ustela jaten zenituela? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.
Juduentzat jotzen zuten, gela itxi txikietan, gela kez beteetan, gela lizun urdinetan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.
Alga lizun berde kutsu sarkorra zeukan zurak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 141. orr.
Tripazalekeriak eta diruzalekeriak agintzen duten lekuan, zulo lizun eta zatar bat dagoela, guztiz arriskutsua dena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 113. orr.
Ordu arte esanekoa eta bertutetsua izandako semeak aita hiltzen du; lizuna garbi bihurtzen da; zuhurrak esku-beteka botatzen du urrea leihotik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.
Estrabonek diosku uharte honetan mutilek bakarrik betetzen zituztela lizun-etxeak: publikoki prostituitzen ziren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.
Aldi berean, lizun-etxea zabaltzeko asmoa ere eragotziko genuke. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.
Gure ileek lizun usaina zeukaten. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.
Lizun usain nahasgarria. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.
Inoiz egurasten ez diren lekuetan egon ohi den lizun usainez betea. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.
Astiro igo nituen lizun eta ozpin usaineko eskaileretako mailak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 246. orr.
Lizun- eta itxi-usain lauso haren erdian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.
Erdialdeko garagardotegi gangadun lizun-usainekoetan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
agure lizun (4); aldizkari lizun (3); emakume lizun (4); gazte lizun (3); iduri lizun (3); irudi lizun (4); keinu lizun (6); keinu lizun bat (4); lizun baten (5); lizun usain (5)
gizon lizuna (3); lizuna eta munduzalea (3); lizuna zen (4)
hitz lizunak (6); keinu lizunak (7); keinu lizunak eginez (3); keinu lizunak egiten (3)