Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
logotipo iz enpresa, erakunde edo merkataritza marka baten ezaugarri den sinboloa grafikoa. ik logo.
Bera bezain tantaia zen, garaiera eta itxura bertsukoa, eta Nikeren logotipoa nabarmentzen zitzaion elastikoaren aurrealdean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 14. orr.
Logotipoak sinboloa eta izena uztartzen ditu. Berria - Kultura 2006-02-17
"Bietan jarrai" logotipoaren azpian. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 128. orr.
Logotipoaren azpian, berriz, testu labur bat zegoen, ingelesez erabat idatzia. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 105. orr.
Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztu zituzten atzo iluntzean, anagrama eta logotipo berriak. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Ekimen iraunkorra izateko helburuz jaio da, izen propioa eta logotipoa ere izango duena. Berria - Euskal Herria 2006-04-07