Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tipografia eta kolore bertsuko logoak sortuko ditu Eroskik, bezeroek errazago lotzeko negozio batzuk eta besteak. Jesarri eta egunkaria atera nuen gabardinaren poltsikotik: Los Angeles Gazette-ren betiko logo eta hizkiek diosal egin zidaten paper grisetik. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 140. orr.
Gurean "Nik ez" logoa aipatu auziaren gaineko salaketa ikur bilakatu da askoren paparrean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.
Estasiaren kolore, itxura eta logo (marrazo bat) berbera du pilulak. Berria - Gaiak 2006-04-04
Barandiaranen lana islatzen du, halaber, museoaren irudi izango den Nestor Basterretxeak egindako logoak ere: Katea ez da eten, dio ikurrak. Berria - Harian 2006-03-03
Alemania gorri eta komunista haren ikur, logo eta sinboloak. Berria - Kultura 2004-02-25
Nike logoa la police hitzari loturik iraina ote? Herria 2002-11-21
Herri Urrats 2004-ri buruz, logo lehiaketa bat antolatua da oraidanik. Herria 2003-09-11