Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laugarren epaiketa saioa amaitu denean, ni landare loeragile baten mende banengo bezalatsu sentitu naiz: leher egina, eroria, akitua. mastodonte bat akatzeko adina pilula lo-eragile emanda egin zituen harekikoak. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 174. orr.
Tigreei gezi loeragileak jaurtitzen dizkiete. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 171. orr.
Bazkalondoko ordu astun eta loeragile horietako bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 17. orr.
Eta katuaren sabelak, haizeak airatzen duen orbelaren marmarra bezalakoxea sentiarazten zion, gozo eta loeragile. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.
Baina orkideetara sartzen naiz maizenik, nire loeragile gogokoenetara. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.
Nik uste lo-eragile txinatarren bat botatzen zutela kamamila hartan ni lo harrarazteko eta amets haiek guztiak izateko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.