Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

loarazle (orobat lotarazle g.er.) 1 izond lo eragiten duena. ik loeragile.

Huraxe zen amarruetako bat: txakur ahulenaren azala gai loarazleaz espraiatu, beste zakurrak kosk egiten zion orduko lelotu eta bertan zerraldo eror zedin, nerbioak erabat anestesiatuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.

Zinez da loarazlea zori oneko belar-edabea, logura ezti bat baitakar gorputzeko ataletara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

Xaboibil napolitar: gariz, landare lotarazlez, ahuntz esnez, almendra mikatzez eta azukre zuriz egina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.

2 gai loarazlea.

Lasaigarriak gutxituz eta loarazleak kenduta, garunaren funtzioak zertan dauden eta odol-jarioek eragindako ondorioek zelako larritasuna duten jakiteko aukera izango dute artatzaileek.  Berria - Mundua   2006-01-08

Noraezaren zentzuak normalean loarazle bezala jokatu arren, bekatuaren zentzuak estimulu izan beharko luke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus