Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lixa (orobat lija) 1 iz paper sendoa, alde batean hondar edo beiraki pikor itsatsiak dituena, zura edo metalak leuntzeko erabiltzen dena. ik paper 29.
Ordezko hortzeriarekin arazoa du; min ematen zion, eta tailerreko lixarekin konpondu behar izan du. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Pitzadura horiek, esan zuen Sasik, lija latzarekin ondo-ondo arraspatu eta, zepa eta gatzarekin pasta bat eginda primeran tapatzen dituk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.
Nire eskuek lijaz forratuak dirudite. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 41. orr.
Musu hezeak -"emadan muxu, politte!"- eta azala lija bezalakoa. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 14. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Elkar agurtu eta Niko bere lija lanera bildu zelarik, Guridi bazihoan eta, bere kotxean iritsi zen Mandi. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 110. orr.