Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horixe da zuen kondena: hain listo zaretenez denak, eta hainbeste eta hainbeste zaretenez, jada ez dakizue zer txorrada esan, zer mozolokeria idatzi, zer txatxukeria asmatu. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 36. orr.
Baina gidoi hartatik atera hintzen, listo hori, sekula armarik ukitu gabea hintzela esan huenean. «Bizia lo», 2003 - 127. orr.
Berak bai, berak bazakizkik kontu asko, mutil listoa duk! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 48. orr.
Eta elurrak biltzen ditu listoak eta ezjakinak, mozkorrak eta apaizak, emakumeak eta malderrak, hilak eta biziak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 71. orr.
Eta sendagilea, listo plantak eginez, paperean idatzi eta idatzi. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 158. orr.
-Listoarena egiten saiatu naiz - aitortu zuen Philippek -, lehengo astean nagusiak errieta egin zidan eta zera esan... ETC-literatura, saiakera Maigret, Georges Simenon (Juan Mari Mendizabal), Igela, 2010
[telebista<->Zurea da nire bihotza, Goenkale, 2004]DIEGO.- (zutituz, listoarena eginez) Esan diet zu show-bussiness-ean ari zarela, ulertzen? Eta ikuskizunak jarraitzeko, beharrezkoa dela batzutan ergelarena egitea. Edo ez? Negozioa ez al da horrela?