Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
In-quarto liburu batean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 134. orr.
Urduri hasi zen liburu mardularen orriak pasatzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.
Bigarren eskuko liburuen dendatxo batean nenbilela, nire ezagun baten sinadura ikusi nuen liburu baten kortesiazko orri zurian. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.
Txikitan, miragarria iruditzen zitzaidan itxitako liburu bateko letrak beren artean ez nahastea eta gauaren joanean ez galtzea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Liburu honen orri kopurua zehazki infinitua da. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 240. orr.
Infinituraino helduko litzateke soka hori, baldin espazio fisikoak infiniturik onartuko balu: liburuko azalean ageri den mutikoaren liburuko azalean ageri den mutikoaren liburuko azalean ageri den mutikoaren liburuko azalean ageri den... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.
Norbaitek, gezur biribil batekin, [...], liburu bat saldu zion Rudolf II.ari; gero, liburu hura enperadorearen liburutegian geratu zen, inork inoiz zer zioen jakin gabe. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.
Orain urte batzuk, bigarren eskuko liburuen dendatxo batean nenbilela. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.
Idazle baten liburutegiak (apaletan haustutako liburuek; liburuetako azpimarrek eta in margine egindako oharrek [...]) informazio ugari eman dezake idazle horren obraz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.
Pistola bat liburu eder hustu batean ezkutatzen den bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 157. orr.
Denak ere liburu garai eta mardulak ziren, ertz distiratsuzko azalez koadernatutakoak, eta jabearen harrotasunaren adierazgarri zeudenak erakusgai. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.
234 orrialdeko liburu koadernatu bat dela, hizkuntza ezezagun batean idatzia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 45. orr.
Liburu zaharrenak larruzko azaldunak ziren gehienak, eta gaur egungoak azal-babesgarri gardenez zeuden bilduta. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.
Larruztaturiko liburu handi bat (Magiaren Historia, Bathilda Bagshot-ek idatzia) burkoaren kontra ipinita zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.
XX. mendearen hasieran liburu misteriotsu hura berriro argira atera zuen Voynich jaunak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.
Liburu bat zabaldu orduko, idazlearen arreta piztu duten oihartzun batzuk entzun eta antzeman ditzake irakurleak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.
Zenbat eta zenbat liburu dago liburu hau taxutzeko kontsultatu dudan liburu bakoitzaren atzean? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.
Liburu baten mugak ez dira sekula garbiak eta modu zorrotz batean marraztuak: izenburuaren gainetik, lehen lerroez eta puntu eta amaieraz gainetik, bere barne konfigurazioaz eta autonomia ematen dion formaren gainetik harrapatua dago beste liburu, testu eta esaerekiko erreferentzia-sistema batean: sare bateko korapilo bat da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.
Munduko gauza guztiek aipu batera, liburu batera garamatzate. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.
Polanyik The Great Transformation liburu handian maisuki azaltzen duen legez, [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.
Honela dio liburu horrek: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 145. orr.
San Gregoriok ere, bere Elkarrizketen 2. liburuko 33. kapituluan idazten duenaren arabera. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.
Zer ari zitzaigun kontatzen liburu hau? Pako Aristi «Note book», 2005 - 33. orr.
Hogeita sei edo hogeita zortzi liburu idatzi zituela, guztiak ere asperdura transzendentalezko aharrausi moduan zabaltzen direnak, dena eskas duen mundu baten aurrean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.
Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.
Bi argitaraldi izan ditu liburu horrek orain arte. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 35. orr.
Medikuntzako eta Biologiako liburu batzuk, ordurako zaharkituak.egileak Trikitilari Elkarteko Agurtzane Aizpuru eta Mikel Markez aipatu nahi lituzke, liburu hau egiteko eman dioten laguntza handia aitortu eta eskertzearren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.
Liburu Sainduek ez digute erakusten Jainkoaren ospea behar dela kantatu bakarrik hiru hizkuntzetan, baina bai hizkuntza guztietan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.
Musikaren historiako liburu askotan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 25. orr.
Jakina denez, Testamentu Zaharreko liburu batzuek Israelen historia 'ofiziala' kontatzea dute helburu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 9. orr.
De Architectura obraren testu idatzia, esan bezala, hamar "liburu" edo partetan banatzen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 160. orr.
De Architectura tratatuaren hamar "liburuak" (kapituluak esango genuke, gaur egun, areago). Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.
Fisika tomoaren azken liburuetan Aristotelesek Lehenengo Motorraren gaia dakar berriro. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.
Onuragarri iruditu zaigu gure lanak atariko liburu batez hastea: Zuzenbidea eta legeak orokorrean. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 21. orr.
Bilduma honetan ez baitzeuden 22.877 liburu baino gutxiago, 11.095 liburuki betetzen zituztenak, edukien aurkibideak aparte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.
Neskaren poltsatik liburu-azal bat nabarmentzen zen garbi aski bistara. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.
Horma bat liburu-apalez estalia zegoen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Material didaktiko sorta nahiko zabala bada dagoeneko argitaratua (liburu formatuan, kasetetan ala hizkuntza lantzeko testu-liburuetan eduki edo ariketa osagarri gisa). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.
Atalka argitaratutako kronika haiek, osatuta eta orraztuta, liburu euskarrian eskaintzen dizkizugu orain, Alberdaniak eta BERRIAk baterako argitalpenean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 6. orr.
Liburu saltzailea metroan zen berriz ere, bakarrik. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 120. orr.
Orain izango nuen nire liburu-gosea berdintzeko aukera. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.
Hamarretarako nengoen liburu-txosnen aurrean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.
Pedro Lombardoren Sententzien Liburua zen hura, gero XIII. mendeko unibertsitatean teologiako eskola-liburu klasiko bihurtuko zena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.
Gogojardunak ez da narrazio-liburua, ebanjelioak diren bezala; edo azalpen-liburua. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 12. orr.
Horiekin batera Eiheralarreko aspaldiko erretore baten poesia liburu zahar bezain bitxia doa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 21. orr.
Bidaia horrexetarako gonbita da literatur liburu bat ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.
Keynesen errezeta-liburu zabalean, eskariari buruzko politikaz gain, badira politika erabilgarri gehiago. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.
Ez zituzten filosofia liburu izugarri haiek irakurtzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.
Itsasoa ere otoitz liburu bat da, Jainkoaz mintzatzen da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.
Hurrengo etxe sailean hebreerazko eta yiddishezko liburuak erakusten zituen liburu denda batek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.
Iragan bost hilabeteetan ibilia omen zen Brightman's Attic liburu-dendan lanean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.
Bi kale aurrerago dago Einaudi argitaletxearen liburu-denda nagusia. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.
Jantoki azpiko bebarruan, berriki ireki duten kanpuseko liburudenda dago. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 157. orr.
Liburu denda ondoko tabernaren atean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 50. orr.
argazki liburu (10); arte liburu (8); bildumako liburu (9); euskal liburu (32); euskarazko liburu (15); gida liburu (11); idatzitako liburu (23); ipuin liburu (23); izeneko liburu (17)
liburu aberats (11); liburu argia (11); liburu argitaratu (40); liburu argitaratu ditu (11); liburu aurkezpen (10); liburu aurkezpena (9); liburu aurrerapena (12); liburu autobiografikoa (9); liburu azoka (21); liburu azokak (13); liburu azokan (30); liburu bat argitaratu (19); liburu bat atera (14); liburu bat egiten (12); liburu bat hartu (24); liburu bat idatzi (38); liburu bat idaztea (9); liburu bat idazteko (16); liburu bat idazten (12); liburu bat irakurri (11); liburu bat irakurtzen (31); liburu bat plazaratu (11); liburu batean bildu (10); liburu baten gainean (9); liburu berdea (12); liburu berri (99); liburu berri bat (17); liburu berria (64); liburu berriak (34); liburu berrian (16); liburu berriaren (14); liburu berrien (10); liburu denda (127); liburu denda bat (16); liburu dendak (13); liburu dendako (26); liburu dendan (35); liburu dendara (19); liburu dendaren (22); liburu denden (15); liburu dendetan (27); liburu dendetara (12); liburu eder (48); liburu eder bat (22); liburu ederra (18); liburu ederrak (10); liburu eman (9); liburu erosi (9); liburu eta diska (17); liburu eta disko (24); liburu gotor (15); liburu gotorra (11); liburu handi (21); liburu handi bat (8); liburu idatzi (36); liburu interesgarria (9); liburu kaleratu (12); liburu lodi (14); liburu mardul (9); liburu mardula (12); liburu meta (8); liburu on (15); liburu on bat (8); liburu onak (8); liburu oso (16); liburu oso bat (8); liburu osoa (21); liburu osoan (10); liburu ospetsua (8); liburu pollit (8); liburu sakratuak (8); liburu saltzaile (13); liburu saltzailea (11); liburu saltzaileak (11); liburu saltzaileek (9); liburu saltzaileen (13); liburu santua (10); liburu santuak (102); liburu santuak dioena (9); liburu santuan (11); liburu santuek (20); liburu santuen (14); liburu santuetan (25); liburu santuko (8); liburu sorta (8); liburu txiki (16); liburu ugari (12); liburu zahar (30); liburu zaharrak (12); liburu zaharren (16); liburu zuria (26); liburu zuriak (18)
nazioarteko liburu (9); orrialdeko liburu (29); poema liburu (49); poesia liburu (31); poesia liburu bat (11)
argitaratutako liburua (8); estilo liburua (16); gida liburua (9); idatzitako liburua (18); inguruko liburua (9); ipuin liburua (30); izenburuko liburua (9); izeneko liburua (28); lege liburua (13); liburua argitaratu (87); liburua argitaratuko (12); liburua argitaratzeko (8); liburua atera (22); liburua aurkeztean (11); liburua aurkezteko (18); liburua aurkeztu (53); liburua aurkeztuko (22); liburua aurkitu (9); liburua besapean (8); liburua bukatu (8); liburua egin (15); liburua egiteko (16); liburua eman (22); liburua erosi (10); liburua eskuan (14); liburua eskuetan (11); liburua hartu (48); liburua idatzi (66); liburua idaztea (9); liburua idaztean (9); liburua idazteko (31); liburua idazten (16); liburua irakurri (29); liburua irakurtzeko (14); liburua irakurtzen (48); liburua ireki (12); liburua itxi (43); liburua kaleratu (47); liburua osatu (18); liburua osatzeko (13); liburua osatzen (10); liburua plazaratu (16); liburua zabaldu (32); liburua zabaltzen (9); memoria liburua (11); meza liburua (16); osatutako liburua (10); otoitz liburua (16); poema liburua (55); poesia liburua (13); salmo liburua (9); xake liburua (8)
eskola liburuak (14); euskal liburuak (11); euskarazko liburuak (13); ipuin liburuak (9); liburuak argitaratu (11); liburuak begiratzen (8); liburuak erosteko (11); liburuak eta diskoak (10); liburuak hartu (9); liburuak idatzi (12); liburuak irakurri (16); liburuak irakurtzea (8); liburuak irakurtzeko (12); liburuak irakurtzen (45); liburuak utzi (8); poema liburuak (12); testu liburuak (14)
argitaratutako liburuan (8); erregeen kronika liburuan (36); erregeen liburuan (11); gida liburuan (8); izeneko liburuan (32); kronika liburuan (41); liburuan ageri (18); liburuan agertzen (25); liburuan aipatzen (13); liburuan argitaratuak (11); liburuan azaldu (11); liburuan azaltzen (14); liburuan barrena (13); liburuan bildu (16); liburuan dioenez (10); liburuan esaten (10); liburuan idatzi (13); liburuan idatzia (11); liburuan irakurria (21); liburuan jaso (8); liburuan jasotako (10); liburuan kontatzen (16); liburuan sartu (9); liburuan zehar (27); poema liburuan (9)
haur liburuaren (10); haur liburuaren nazioarteko (9); izeneko liburuaren (9); liburuaren ale (14); liburuaren ale bat (8); liburuaren argitalpen (9); liburuaren aurkezpena (33); liburuaren aurkezpenean (30); liburuaren azala (11); liburuaren azalean (10); liburuaren bila (8); liburuaren bukaeran (13); liburuaren egilea (36); liburuaren egileak (31); liburuaren egileek (10); liburuaren hasieran (25); liburuaren helburua (8); liburuaren hitzaurrean (14); liburuaren izena (8); liburuaren izenburua (33); liburuaren nazioarteko eguna (14); liburuaren sarreran (10)
bigarren eskuko liburuen (10); diska eta liburuen (8); euskal liburuen (9); euskarazko liburuen (8); liburuen azoka (8); liburuen eta diskoen (8); liburuen zerrenda (11)
historia liburuetan (22); liburuetan agertzen (8); liburuetan aurkitzen (8); profeten liburuetan (9)
liburuko ipuinetan (8); liburuko pasarte (21); liburuko pertsonaia (8); liburuko poemak (10)
liburutik hartua (8)