Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

testuliburu (43 agerraldi, 12 liburu eta 10 artikulutan; orobat testu-liburu 42 agerraldi, 12 liburu eta 14 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian testuliburu agertzen da) 1 iz eskolan, ikastaroen lagungarri, erabiltzen den liburua.

Datorren ikasturteko testuliburuen zerrenda.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Bazirela, testuliburuetan agertu ez arren, nahitaez irakurri beharreko idazleak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 344. orr.

Biologiako euskal testuliburuak egiten ere ibilia da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Logika elementalari buruzko testuliburua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 153. orr.

Aloxana hori ez da oso gai arrunt edo ezaguna, ez dut uste kimika organikoko nire testuliburu zaharrak bost lerrotik gora eskainiko zionik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.

Gaur egun ez da ikasgairik testulibururik ez duenik, eta bertsolaritzak duena zaharkitua dago.  Berria - Kultura   2006-01-21

2 (hitz elkartuetan)

Jeinutasunik gabe eta poz-atseginik gabe ikasten zuen[...], parean jartzen zitzaion testuliburu-atal oro porrokatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus