Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpadendetan, lerrokatuta lo egiten genuen; komunean, ilaran esertzen ginen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.
Eskola-txirrinak jo du eta ilara bitan lerrokatu gara, isil-misilik, hogeina haur inguru. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.
Ilaran lerrokatu nintzen joanean zihoazen beste zaurituekin batera, eta medikuarengana joan ginen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.
Atsedena akabatuta, lerrokatzen hasiak ginen bazkaltzera abiatzeko, baina oraindik ez ziguten emana isil-agindua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.
Urrezko txanpon multzoak bururdiaren gainean lerrokatu zituen, zilarrezkoak ohe estalkiaren hutsunean utzita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.
Bosnazka lerrokatzen gaituzte abilenak gibelean jartzen dira. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.
Lerrokatuko ditugu hemen etxe zenbaiten izenak: [...]. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.
Gainean patatak, arbiak, azenarioak, tipula zuriak lerrokatzen zituen launaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.
Zaldiak geldirik eta elkarren ondo-ondoan lerrokatuta, abere azoka batean bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.
Hona mahats ondoen zerrendak, geometrikoki lerrokatuak, beren adarrak hedatzen dituztela eskuin eta ezker, elkarri esku emanez bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.
Erdiko apalean, hamar bat mila libera zeuden urrezko txanponetan, pila txikietan metodikoki lerrokaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 400. orr.
Ez ditugu hemen lerrokatuko Azpilkuetaren liburu guztiak, anitz baitira. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.
Bestalde lerrokatzen ditu Juan Pedro Aguirre-ren titulu ospetsuak: "Comendador de la Orden americana de Isabel la Católica; [...]; exdiputado a Cortes." Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 130. orr.
Kontuan hartu, berebat, pilastren eta fronteko kolomen tartean gainerako kolomak jarriko direla, berdin banatuta eta haiekin lerrokatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.
Sudurra bekokiarekin lerrokatua, luze eta sendoa lepoa eta ezpain lodiak ongi marratuak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.
Lehenbizi, zilarraren distira biziak eta zuritasun mateak ageri ziren, erloju lerrokatuak, kate esekiak, mahai tresna gurutzatuak, godaletak, toxak, ezpainzapitakoak, orraziak, denak apaletan paraturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Eta ikusi zuten Peppone iritsi zela, bere gudaroste ondo lerrokatuaren aurretik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.
1973an Herri Ez lerrokatuen Mugimenduak Aljerren egin zuen bileran. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 32. orr.