Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txikitako kaligrafia saioak gogorarazi zizkion Gabini letra biribil ondo lerrotuak. «Kuskue tanden», 2004 - 38. orr.
Berrogeita hamarren bat emazte infanteria konpainia iduri ilara bakarrean lerrotuak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.
Harribitxiz estaliko duzu, harribitxiok lau errenkadatan lerroturik: lehen errenkadan, kornalina, topazioa eta esmeralda; [...]. Elizen arteko biblia Ir 28,17
Zaldiz datoz, borrokarako lerroturik, zure aurka. Elizen arteko biblia Jr 6,23
Mahastiz lerrotutako lurra zeharkatzen zuten, aihen pilotxoen eta ahaztuta utzitako lukuen tartetik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.
Baina Bilbo eroritakoan matxinatuekin lerrotu zen Arbex. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.
Ezkerreko ideologiarekin lerrotuta zegoelako neurri handi batean. Berria - Euskal Herria 2004-02-28