Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurrak lerde garbia isuri zion aurpegira. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.
Aitak zapia pasatu dio ezpainetatik, zintzilik geratu zaion lerdea garbituz. «Bizia lo», 2003 - 23. orr.
Gabi jada gainean dute, tiro eta tiro, lerdea dariola. «Bizia lo», 2003 - 67. orr.
Lurrean iraulka eta lerdea zeriola. Elizen arteko biblia Mk 9,20
Kurrixka txikiak eginez hitz egiten zuen, eta lerdea oretzen zitzaion aho ertzetan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.
Ahotik jaulki orduko ezpainetan behera galtzen den lerde baten tankerakoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Hatzak likistuta dauzkat haien lerde zikinaz. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 119. orr.
Lerde hari bat ezpain bazter batetik zintzilik zeukan, metraileta lurrera botatzeko keinua egin duenean. «Bizia lo», 2003 - 73. orr.
Buruko zapiarekin lehortzen zituen malkoak, baina ezpainen artetik lerde hari mehar bat zerion lotsagarriro. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.
Ez du merezi lerde-jario horiek jotzea, eskua mailatzea besterik ez duzu lortzen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 146. orr.
Irribarre eztia, gozoa, inozoa, batzuetan lerdejarioaren atarikoa. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 10. orr.
Barre-algara lerdejario batean lehertu zen orduan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.
Herritarrek, ordea, ez zioten Lady Godivaren edertasunen kontakizun lerdejarioa bukatzen utzi. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 45. orr.
Ez nenkian heu ere emakume guztiok soka motz bana daukagula uste duten gizon klase lerdejario horretakoa hintzenik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.
Gure Hizkuntzarekiko ezinezko mistika lerdejariozko batean lausoturik bizi zirenak eta direnak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Emakume sofistikatu eta eder haren keinuek eta mainek liluratu egin zuten, eta lerde-jario utzi. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.
Hantxe zen zakur gizajoa, lerde jario, atzetik mutiko koadrila bat harrika zuela. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 46. orr.
Agian ni hari begira-begira, eta, zergatik ez erran, lerde jario harrapatu izana izan zen nigana etortzeko arrazoia. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 55. orr.
Zer nahi duk, ba, zuek biek egunero elkarri laztan goxoak ematen, eta ni etsi-etsian lerde jarioan zuei begira egotea? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 44. orr.
Harentzat Europara bidaia egiteko plan polita zen Potsdam-en lau egun ematea eta Orangerie-n ibiltzea lerde-jarioka eta poloniar guztiak zutoina ipurditik sartuta akabatuko zituela amets eginez. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.
Aberats itxurako agure lerde-merke bat sartu zen, eta guk ez bezala, lanaren prezioaz galdetu zuen. Berria - Kultura 2006-02-05