Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bits (105 agerraldi, 47 liburu eta 1 artikulutan; ETCn 630 agerraldi; orobat pits) iz 1 aparra, eskuarki isurkarien gainean osatzen dena.

Hotz zegoen ontzi-gainean, busti ere egiten zinen bitsaren brixtadez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

Enbarkazioak ura branka bularraz jo eta erdibituko du, ur erdibituak bitsa altxatuko du eta apar kizkurtu horrek, enbarkazioaren alboak igurtzi ondoren, lorratz zurixka utziko du atzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Adaren samurtasun hark dardarka jarri zituen nire kirio herbalak, haizeak olatu gaineko bitsa nola.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.

Uhinak bitsetan akabatzen eta kaio batzuk airean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 387. orr.

Malekoian barrena haize-erauntsiaren kontra pitin bat makurturik joatea gustatzen zitzaidan, bitsa zerion itsasoaren aho epileptikoa ilunpean lehorrari haginka sumatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 130. orr.

Olatu goibel berberak lehertzen ikustea asterik aste, eta ondoko ekaitz izugarria, eta leihoak bitsez basituak, eta txoriak lanpararen kontra zapart eginda, eta leku osoa dardarka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.

Indartsuenei, errepikatu beharraren errepikatu beharrez, xanpain merkeari bezala doakie bitsa, txepeldu egiten dira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 95. orr.

Garagardo fresko bat edalontzi luzangan, bitsez gainezka.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 258. orr.

Bigarren garagardoak bitsezko uholde garratz bat hatz-punteetara eraman zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.

Biboteko bitsa kendu eta bere ukabil arrosaz kolpe bat jo zuen mahaian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.

Ileapaindegiko giro itogarri hartan bitsaren, lozioen eta ile-punta erreen usaina nabaria baitzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

Guraizeak eta bizarra kentzeko atxurra eta bitsa hartuta bueltatu zen, hamabost egunetan kotoizko ametsek eta merkrominazko amesgaiztoek babestu zuten kartzelara.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

Eskaileretan behera jaistean, denetariko usainak sumatzen ziren: lehenik, bizarra egiteko bitsarena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

Dohainik ematen diguten xabona merkearen bitsa lepoan behera etorri zitzaion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Airea bere ganibetaz ebaki zuen eta ezpainak xukatu, bitsetan baitzeuzkan. biolina erosi, eta etxean jotzen hasi zenean, nola begiratzen nion, ahotik bitsa eta lerdea zeridala!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

Biengana oldartu zen, furfuriatsu, eta, zaldien antzera, ahoa bete bits.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Amodioaren bitsetan, birritan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 38. orr.

Bertan ezagutu baitzuen musikariak Giacomo Casanova, bere bizitzako negualdian, alde guztietatik zahartzaroaren ura eta bitsa zerizkiola.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

Ahotik bitsa zeriola ohartu zirenean, anbulantziari deitu zioten, baina alferrik.  Berria - Mundua   2006-02-08

· Ura, zuri-zuri, ontzi astuna igarotzeak astindurik, helizeak irabiaturik, apar eta bits ari zen, bihurritzen ari zela zirudien.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zeren bits gazitik gora irteten diren arraun zati guztiak artezak baitira eta lemaren goi aldea ere arteza baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Edabeak ziztu-hots handia atera zuen, presio-eltzeak bezala, baita bits handia ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Aise ozpintzen da ezti zaharra, eta uzten du bits itsusi bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 137. orr.

Botilen tapoiek salto egin zuten, eta sepia-koloreko bitsak gorantz egin zuen edontzietan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hedabideotan egunero azal daitekeena, sagardoaren bits-aparra besterik ez da, hainbat beste alorretako behar eta langintza begien aurrean plantatzen zaigunean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 187. orr.

Itsasoa nahiko bare egongo da, baina hotza egingo du eta, lehorrak duen bits zinta luzeagatik, nabari da olatuek gogor baun egingo dutela labarreko harri beltzen kontra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lantxurdaz eta olatu-bitsez blai zegoen, baina ez zuen hotzik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Nahiz eta olatuek apar-bitsetan orroa egin edota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu.  Elizen arteko biblia   Sal 46,4

Jaki-hondarren eta xaboi-bits beroaren usaina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Maureenek gero behatza hazi-bitsez emokatu alura bideratzen zian ile artean bermatzen zitzaion kukurusta arrosaren bortitz ferekatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

-Tristurak bakarrik ez, Andreas, ezti-bits honek ez ditu tristurak bakarrik arintzen -erantzun zion aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

5 irud/hed

Aitaren pitzadurarik gabeko mundu-ikuskerak ez baitzuen sekula halako duda-mudaren bitsik ere onartzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Azpeitiar ertzaina ere lintxamenduaren bitsetan, urka-bilurra eskuan duela!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

6 esne-bitsetan adlag ezin hobeto.

Honela pasatu ziren udako hilabeteak, lan bilaketa antzu samarrean, batetik, eta harreman hasi berriaren esne-bitsetan, bestetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 21. orr.

Matxain esne-bitsetan urtzen ari da, "bai, bai, bai" marmarka, listua kokotsetik behera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 156. orr.

-Aspaldi honetan ez zabilek esne-bitsetan -azaldu zuen Ttipik-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotik bitsa (3); esne bitsetan (3); eta bits (3); eta bitsa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus