Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeure hiru Ordenetako arima guztiak -hau da, anaia txikienak, lekaime eta hirugarrendarrenak-. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.
Behin batean, Santa Klara oso gaixorik zegoen, eta ezin zen elizara joan beste lekaimeekin batera ofizioa errezatzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1011. orr.
Avilako Teresa lekaime ibiltari jakintsuaren eguna. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 406. orr.
Eliza abandonatua zegoen orduan, baina lehenago San Agustinen Ordenako lekaimeek bizi izan ziren bertan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1132. orr.
Bastia ondoko lekaime beneditarren San Paulo monasterioan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.
Ordena dominikar berri eta berritzailearen komentuak, eta hemen zehatzago esateko lekaime dominikarrenak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.
Sister Marie Keyrouz maronitar lekaimeak. Berria - Kultura 2004-04-07
Andres bere salako eta beste batzuetako Karitateko lekaimeen laguna egin zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.
Jesusen Bihotzeko lekaimeen etxe nagusia. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.
Klausurako lekaime lotsatien halako herabetasun aire bat ematen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.
Monastegi horietako lekaimeek jainkoaren eskekoak hartzen dituzte, egun batzuk bakean eta atseden hartuz igaro ditzaten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 199. orr.
Lonbardiarren legeak debekatu egiten du lekaime-jantzia hartu duen emakumea, nahiz eta botoak egina ez izan, ezkondu ahal izatea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.
Eskeko mojak edo "beatak" bigarren mailako erlijio-emakumeak ziren: ez zuten doterik behar, ez baitziren ohizko lekaime-etxeetara joaten, eta erlijioak emandako pozetatik eta eskean bildutako purtziletatik bizi ohi ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.