Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahi izan zuen parropiaren izenean beste eskola bat sortu, eta eskatu zituen serora erakasle zenbait, "Filles de la Croix" ordenakoak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 52. orr.
Ernestine zuen izena, serora bezala Sœur Ignace. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.
Marie Marceline serorak bizi hau utzi du. Herria 2001-02-08
Zazpi haur altxatu zituzten, zeinetarik bat apeztu baitzen eta beste bat berriz serora egin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 201. orr.
San Bartolome berri bat antolatu gogo zuten noski, katolikoen lepotik oraingoan, eta hiriko apez, monje eta serora guztiak espataz pasatu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Mende horretan dira sortu ere hemen Angeluko serorak, Betarrameko misionestak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 126. orr.
Frantzian egon zelarik, bestalde, Albiko Klaratar seroren komentuan aterpetu handiki agramondarrekin harreman hertsiak izan zituen Irakasle Nafarrak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.
Aspalditik ohartua zen neska euskaldun asko joaten zela serora: bi kongregazio berri baziren hemen, Angeluko serora urdinak eta Uztaritzeko serora beltxak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.
Serora beltxak, tuneldunak, berriz jiten dira 1933an. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 54. orr.
Apeztu nahi nuen, naturalki, ebidentziaz, aitaren anaia misionest gaia, eta arreba serora xuria heroi perfektuak zirelakotz enetzat. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 19. orr.
1903an, Errepublikak lege tzar bat bozkatzen du, honen arabera behar baitira eskolak hetsi eta fraile-serorak kanporatu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.
Nahiz behialako mantalina buruzapi baten kontra trukatu zuen, argi zen haren soinekoak serora jantziak zirela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.
Ez zituen bakarrik apez xahar eta eriak gogoan, Serora bokazioak ere bai, eta etxe horren ondoan, seroragaientzat etxe berri bat eraikitzea erabakia izan zen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 59. orr.
Uztaritzen sartu zuten serora eskoletan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.
Gurutzadako Mezulariari eta haren ordezkariei emanez eskua baimena emateko sar daitezen serora komentuetan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 189. orr.
Arbelbidek izan zuen etxe hori apezen pausa leku eta apez xaharren erretreta-etxe egiteko ideia, serora kongregazio baten gain emanez etxearen erostea eta ideia gauzatzea. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 59. orr.
19. mendean, 397 serora ordena berri sortu ziren, bainan 51 gizon ordena bakarrik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 93. orr.
Bazituen bi arreba serora komentu bortitz batean zerratuak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.
Iparralde honetan karmelitak aipu ditugularik, santa Terexa Lisieuxkoaren ahizpa serorak, Baionan ere komentu bat daukatenak zaizkigu soilik gogoratzen. Herria 2003-07-17
Mayi Sabalçagaray herritar andere serora zendu da Alzazian, bere kongregazio etxean. Herria 2004-10-21
Obispoak oso alai agurtu zuen serora eta apaiza. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.
Sakristiara iristean, serorari honako agindua eman dio: [...]. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 51. orr.
Ihes egin dute denek, baita serorak eta sakristauak ere. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 262. orr.
Handik urteetara serora igorri zion mezulari erretoreak, konfesioz jakin ahal izan omen zuenaren berri emateko: Oiartzunen fusilatu zuten, zor batek galdu zuen eta mezatara ez joatea izan zen aitzakia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.
Serora aurpegiko neskameak lehor erantzun zuen: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 233. orr.
Etorri dira, bai, apaizaren bila, eta serorak erbia askatu ere egin du. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 52. orr.
andere serora (7); andere serora zendu (3); apez eta serora (4); arreba serora (4); bere serora (4); bi serora frantses (3); dominique serora (7); serora egin (3); serora zendu (4)
andere serorak (3); euskaldun serorak (3)
fraile eta seroren (3); seroren etxean (3); seroren komentuan (4)