Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

leiar (orobat leihar g.er.) 1 iz gutxienez alde bat konkaboa edo konbexua duen beirakia. ik lente.

Irakurtzeko erabiltzen zituen leiarrak jaso zituen, eta begiak igurtzi.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.

Prismatiko batzuk ere topatu nituen, leiarrak apurturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Laserra eta leiarrak baliatzen dituen metodo optiko nahiko sinple baten bidez prozesatzen denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Lente lau batek foku-luzera luzea du, eta, erdialdean sabelduxeago den leiar batek, berriz, foku-luzera laburra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Pianojolea zahar argal apaindu bat zen, aurpegi estu luzea zuena, eta leiar lodiko betaurrekoak erabiltzen zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

Akats hori zuzentzeko asmatu ziren XV. mendean leiar konbergenteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Leiar bikoitzak desitxuratua ageri zen apaizaren begitartea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Objektibo konplexuagoak erabili ohi dira tresna horietako gehienetan leiar konbinazioak dituzten objektiboak, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

3 kristala, beira.

Oraindik ere belarri puntak leiar bat bezala pitzatuko zaizkidala iruditzen zait, krak, Patri, krak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 16. orr.

Aireportuko leiarretatik harantz begiak jarrita.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 106. orr.

Deustuko Unibertsitateko leiarrak apurtuko dituzte.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 27. orr.

"Etxearen kontura", azpimarratu zuen ahots txiki, ahots leun, ahots leiarrezko batez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

• 4 izond gardena, argia.

Errekastoko ur leiar, inozo, jostalaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

5 ukipen leiar ik lente 2.

Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion; haren armairua erabat berritu zuen; beso eta zangoetako ilea kenarazten zion aldizka, tratamendu mingarriekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus