Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lente koxkor eta biribiletako antiojoak zeramatzan gizon bat zegoen idazmahaiaren atzean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 86. orr.
Lente lau batek foku-luzera luzea du, eta, erdialdean sabelduxeago den leiar batek, berriz, foku-luzera laburra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.
Lente sinple baten lehenengo akatsa irudiaren distortsio bat da, teknikoki aberrazio esferikoa esaten zaiona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.
Begiak badauka kristalino izeneko lente bat, irudia eratzen duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.
Lente bikoitzeko proiektore batez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.
Gain-gainean, "itsasargia", Farola alegia; baita lente jirakorra inguratzen duen burdinazko balkoitxoa ere. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 30. orr.
Ukipen-lente ispiludun bat erabiliz, ez da zaila begiaren mugimendu naturala konpentsatzea, eta, hala, erretinako irudia guztiz geldi mantentzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.
Begian ukipen-lente bat ipini, lentean ispilu txiki bat erantsi, eta ispilutik film mugikor batera argi-izpi bat islatu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.